Piztu Ezazu Argia gunera joan.
Zuberoa  |  Urdi

Garaibi ibar esküinera, arotz kantaria bidelagun

2013-03-24

Allande Sokarros

Basabürüko ibar esküinaz, hots Aloze eta Lakarri herrien artean luzatzen den haranaz, askok dakite berri. Haatik, bertakoek salbu, nork daki Arbaila eskualdeak ere baduela bere ibar esküina? Hori Urdiñarbe herriari –zati bati dagokionez behintzat– lotuta dagoen Garaibi auzoan kokatua da. Leku guztiz xarmagarri eta kanpotiarretatik ezezagun horretara ihesian joateko, Jean-Mixel Bedaxagar kantari ezaguna izan dugu bidelagun. Goazen, bada Garaibi ibar esküinera.

Xiru jaialdia gaur hasiko da

2013-03-22

Lide Hernando

Zuberoan egin ohi den Xiru jaialdiak 24. edizioa izango du aurten Gotaine-Irabarnen, martxoaren 22tik 24ra. Arte herrikoia, sorkuntza, kulturaren unibertsaltasuna eta batez ere euskara sustatzen dituen jaialdia dugu. Jaialdiak iraungo dituen hiru egunak askotariko ikuskizunez beterik egongo dira.

Protestak Ipar Euskal Herriko eskola publikoetan, irakasle murrizketagatik

2013-02-27

Lide Hernando

Ipar Euskal Herriko eskola publikoetako gurasoak protestan ari dira Lapurdin eta Zuberoan, irakasle postu berririk sortuko ez dela salatzeko. Paueko Akademia Ikuskaritza irakaskuntzako sindikatuekin bildu zen atzo, lanpostuak finkatzen dituen Eskola Kartaren nondik norakoak zehazteko; baina Ikuskaritzak, Philipe Couturaud buru, aurretik jarriak zituen neurriak aldatuko ez direla esaten amaitu du.

Igandean aterako da aurtengo lehen maskarada

2013-02-08

ARGIA

Igandean, otsailaren 10ean, Zihigan urteko lehen maskarada ospatuko da. Azken bi urteetan, ezbeharrak tarteko, normalean baino gutxiago izan ziren. Aurten, berriz, ohiko erritmora bueltatzea espero dute, otsaila eta maiatza bitartean hamahiru ekitaldi emango baitituzte Gamere-Zihigako gazteek.
Multimedia

2013-05-17  |  Zuberoa

Niko Etxart eta Maddi Oihenart

Maddi Oihenart eta Niko Etxart abeslari zuberotarrekin euskal musikak herrialdean izan duen ibilbideaz mintzatu gara. Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2324 zenbakian irakurgai.

2013-05-02  |  Zuberoa

Gamere-Zihigako maskaradak 2013: barrikada

Gamere-Zihigako gazteek prestatu dituzte maskaradak 2013 urtean. Lakarrira egindako bisitan hartutako irudiak dira honako hauek. Barrikadak Altzain, Arhanen eta Sarrikotagainen egin ondoren, Lakarriko pilota-plazan egindako azken barrikadan aitzindariek barrikada haustea ageri da bideoan....

2013-04-04  |  Zuberoa

Ttittika Rekalt

Ttittika Rekalt Altzabehetin sortu zen 1959an. Xiberoko Botza irratiko kazetari eta esatari izateaz gain, aktore eta idazle ere bada. Beste lan batzuen artean, Xora filmeko protagonistetako bat da, eta Oiherkoren trajedia (2006) eta Belagileak pastorala (2009) idatzi ditu. Oiartzunen bizi da,...

2012-09-21  |  Zuberoa

Maskaradak (1993-2007)

Jonmikel Intsausti 1993tik 2007ra hainbat Maskarada ekitaldiren ikusle izan da, urtez urte diapositibak atera dituelarik. Orain, batutako argazkiekin erakusketa bat ireki du Maskaradaren berri zabaltzeko eta iparraldeko eta hegoaldeko muga kulturalak lausotzeko helburuarekin. Diaporama honetan...

1970-01-01 Zuberoa

1970-01-01 Zuberoa

1970-01-01 Zuberoa

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys