Borreroen eraso eta zigorra

Kapitalismoa aseezina da, hemen eta munduan. Gainera, bere planak aurrera eramateko, menpean ditu gobernuak eta administrazioak, langileriaren eta herri sektoreen kontrako urratsak etengabe emateko prest beti ere. Kapitalismoak politika kontrolatzen du, parlamentuak, instituzioak eta munduko...

100.000 eurotik gorako gordailuak dituztenek ordainduko dute Zipreren erreskatea

Zipre erreskatatzeko 10.000 milioi euro jarriko ditu euroguneak. Baldintza bezala, Ziprek likidatu egin beharko du herrialdeko bigarren bankurik handiena: Laiki. Aurreztaile txikiek, 100.000 eurotik beherako gordailuak dituztenenek, ez dute erreskateagatik ezer ordaindu beharrik izango. Aitzitik, gordailu handiagoak izoztu eta erreskatea ordaintzeko erabiliko ditu Gobernuak.

Zipreko krisia ulertzeko hainbat gako

Europak Ziprerentzat adostu duen erreskatea eta horrek izango dituen eraginak aztertu dituzte Vilaweb webgunean .  Hamabost galdera-erantzunen bitartez bertako krisia xehetu dute. Handik ateratako ondorioak jaso ditugu:

Europako lehen 'Corralitoa' eragingo du Zipreren erreskateak

Ziprerentzat onartu berri den 10.000 milioi euroko erreskateak Europan baldintza bakanak eragingo ditu. Banku zipretarretan gordailuren bat duen orok –bertakoa edo atzerritarra izan– erreskatearen zati bat ordaindu beharko du, aurrezkiei kita bat aplikatuko baitzaie. Gobernuak diru ateratzeak mugatuko ditu legea aplikatu arte, egoera ekiditeko herritarrek dirua bankuetatik atera ez dezaten. Lehen aldiz, Argentinako ‘Corralito’-aren antzeko egoera biziko du Europako herrialde batek, eta aurrekari arriskutsu bat ezarriko du. Izan ere, datozen erreskateentzat jurisprudentzia izan dezake Zipren gertatutakoak.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys