Batzuk, askok, gehiegik (ia denek?) Bidasoari begiratzen diote, eta ibaiaren ordez muga ikusten dute. Horren erruz ez dut jakin, Victoria Eugenian filma ikustera eseri naizen arte, François Ozonen Le refuge-eko eszena asko Euskal Herrian grabatuak zirenik, Getarian (Lapurdikoan, bistan da).
Ozonen azken emaitzaren osagaiak honakoak dira: heroina, heriotza, haurdunaldia eta tentsio sexual homo-hetero light bat. Bikote drogazale batekin abiatzen da istorioa. Mousse (Isabelle Carré) eta Louis (Melvil Poupaud) ziztadaz ziztada bizi dira, ohetik asko atera gabe. Gaindosi batekin hilko da Louis; Mousse, koman egon ondoren, bizirik aterako da. Eta haurdun. Euskal kostaldea aukeratuko du haurra eduki bitarteko hilabeteak pasatzeko. Han dagoela joango zaio bisitan Paul (Louis-Ronan Choisy), Louis zenaren anaia homosexuala.
Pelikulako zutabe nagusia Moussen eta Paulen arteko harremana da: hasierako distantziatik konfiantzara; konfiantzatik adiskidantzara; adiskidantzatik maitasunera. Ozonek asmatu du prozesu hori sotiltasunez kontatzen. Esan baino, erakutsi egin du: begirada bat, keinu bat, hitz egiteko modu bat... Filmeko protagonistek elkarrengan aurkituko dute babesa, sosegua, habia. Baina bakoitzak bere nortasunari uko egin gabe.
Ondo egituratuako pertsonaiak, gehiegikeriarik gabeko antzezpenak, musika bikain erabilia eta bukaera duina. Ozonek ez du egia handirik kontatu nahi izan, eta, moralina zainetatik sartzea gogoko ez baduzu, gustagarri izango zaizu. Baina adi egotea eskatzen duen filma da, kontatzeko modua baita, nire ustez, filmaren gakoetako bat.
Sail Ofizialean lehiatzen duen pelikula hau ikusi eta gustatu bazaizu, jakin ezazu, François Ozonen beste bi lan ere ikusi ditzakezula Zinemaldian, Kontrauhina: Frantziako zinema berria atzera begirako zikloan: Une robe d'éte eta Sous le sable. Plazer baduzu...
Le refuge
Zuzendaria: François Ozon.
Aktoreak: Isabelle Carré, Louis-Ronan Choisy, Pierre Louis-Calixte, Melvil Poupaud, Claire Vernet.
Frantzia.
90 minutu.
md98100 akku Cheers pal. I do appreciate the wrtiing.medion p6625 akkulaufzeit
medion p6625 akkulaufzeit 2011-11-02 08:59:37 izena 2011-09-20 01:52:20priligy 65783 propecia to buy >:)))
izena 2011-09-18 04:06:45prednisone pills 554574 order discounted propecia online prr
izena 2011-09-15 01:40:05 izena 2011-09-04 03:21:32order prednisone online ykm tramadol propecia 195
izena 2011-09-02 02:45:54priligy gpqn colchicine by lcmsms >:-]]
izena 2011-08-31 02:38:16lexapro prhufi can you buy propecia online 8-OO
izena 2011-08-27 02:53:41valtrex 5596 lexapro and life insurance underwriting :-)
izena 2011-08-26 05:07:47CMK1wb iwkotuiijjxp
izena 2011-08-22 18:34:37Cheers pal. I do appreciate the wrtiing.
izena 2011-08-21 11:21:14Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© 2009 ARGIA.com