Ia 5.000 satelite jaurti dira espaziora 1957tik. Gehienak Lurretik 800 eta 2.000 kilometro arteko altueran ari dira orbitatzen; eta euren zeregina amaitu ondoren bertan geratzen dira zati gehienak.
Guztira, hamar zentimetro baino gehiago daukaten 23.000 tik gora pieza daude; zentimetro bat eta...
Gauza jakina da isurtzen dugun CO2-aren zati handi bat itsaso eta ozeanoek xurgatzen dutela. Xurgatutako karbono dioxido horren parte bat azido karboniko bihurtzen da, baina itsasoko beste elementuei esker azido horren portzentaje handi bat neutralizatu egiten da, edo beste era batera esanda, ez...
Ugaztun askoren begiak lente batez osaturik daude, eta optikan garatu izan diren tresnetan eredu hori erabili da. Haatik, munduko animalia ugarienek, intsektuek eta artropodoek, begi konposatuen bidez ikusten dute.
Begi horiek milaka begitxo dituzte, eta begitxo bakoitzak eremu txiki bat baino...
Osteoporosiak 50 urtetik gorako hiru emakumetatik bati erasaten die, Osteoporosiaren eta Hezurretako Gaixotasun Metabolikoen Elkartearen arabera. Gaitzak jota dauden emakume horien erdiak inguru, osteoporosiak dakarren hezur-masaren gehiegizko galeraren eraginez haustura bat jasango dute,...
Stephen Hawking fisikariak boikot akademikoa egingo dio Israeli, bertako presidente Shimon Peresen omenez egingo den ospakizunera joateko gonbidapena ukatuz. Gutun baten bidez eman du erabakiaren berri, Israelek palestinarrei emandako tratua gaitzetsi asmoz, The Guardianek argitaratu duenez.
Apirilaren 18an Lausanako Unibertsitateko (Suitza) ikerlari talde batek inurrien antolaketa sozialari buruzko artikulua argitara eman zuen Science aldizkarian.
Camponotus fellah espezieko 600 inurriri barra-kode bana jarri zieten, eta ordenagailu bidez euren mugimenduak erregistratu zituzten...
Kepler teleskopioa baliatuz, Notre Dame Unibertsitateko (AEB) Justin Creppek ikerlariak bi planeta detektatu ditu, orain arte aurkitutakoen artean gure Lurraren antz handiena dutenak. 1.200 argi urtera dagoen izar baten inguruan biraka dabiltza eta Lurra baino pixka bat handixeagoak dira.
Bi...
Zientzia-dibulgazioko, hiru sari, beka bat eta merezimenduzko saria banatu zituen joan den astean Elhuyarrek, CAF tren konpainiaren babesarekin.
Zientzia -kazetaritza alorrean, Zumaiako Baleike aldizkariko kazetari Gorka Zabaletak jaso zuen saria, Ikaragarri bero zegoen zopa moduko bat zen...
Google Glass, Google enpresaren proiektu teknologikoetako bat da. Betaurreko eran erabiliko da eta bideoak ikusteko eta transmititzeko ez ezik, musika entzuteko ere balio izango du.
Esandakoa jakina da orain hilabete batzuetatik, baina berrikuntza bat iragarri dute musika entzuteko eran:...
Basilea (Suitza), 1689. Johannes Fatio(1649-1891) kirurgialari eta obstetrikalaria Elisabet eta Catherina ahizpa siamdar jaioberriak bereizten saiatu zen, eta lehenengoz kirurgia arriskutsuak arrakasta izan zuen.
200.000 jaiotzatik batean anai-arreba bikiak gorputzeko hainbat ataletatik batuta...
Iphone 5 gailua merkaturatu zutenetik Apple ez da lehen bezala hazten ari. Ondorio horretara iritsi da Juliette Garside, The Guardian egunkariko teknologia kazetaria, konpainiaren azken hilabetetako bilakaera aztertu ostean.
The Long Now fundazioak 26 espezieko zerrenda osatu du, berpizteko hautagai gisa: zortzi txori amerikar, bi ugaztun europar, tximeleta bat, martsupial bat, hiru ugaztun urtar, ugaztun afrikar bat, lau txori lehortar, bi txori tropikal, palmera bat eta historiaurreko hiru espezie
Fundazioaren...
Sarritan alferrikakoa izaten da izenburukoa bezalako egoera hipotetikoak planteatzea, gizateriaren eboluzioa mesederako izaten baita normalean, eta atzeranzko itzulerak, aldiz, pentsaezinak iruditzen zaizkigu. Baina irudimena pixka bat hegaldatzen utziz gero, eta azkenaldian zineman nahiz...
Apple-en gailuetan euskara erabil ahal izateko kanpaina abiatu dute hainbat erabiltzailek, Change.org webgunearen bitartez. Tim Cook Apple-eko kontseilari delegatuari zuzendutako eskaria, hasiera batean, 5.000 lagunek sinatzea dute helburu.
Landa eremuak bazterrean uzten ez dituen telekomunikazio sare libre eta irekia da Guifi.net. Internet merkeago eskaintzetik harago, sarearen kontrola erabiltzaileen esku geratzen da. Kataluniako eredua ardatz, Euskal Herrian ere hasia du bere bidea.
Krisi garaiak oso aproposak izaten dira baztertutako ideiei berriro heltzeko. Frantzia eta Alemania, esaterako, lurrazpiko ur beroen inguruko ikerketa bultzatzen ari dira. Helburua da 3.000 metroko sakoneran 150ºC eta 200ºC artean izan daitekeen ura aurkitzea. Ur hori lurrun modura...
Joan den mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan izua sortu zuen gure artean GIB birusak. Garai horiek bizi genituenok ezagutzen dugu hiesak eramandako bateren bat. Birusak kutsatutako batzuek, berriz, zortea izan zuten, eta egun bizirik irauten dute medikuntzan egindako aurrerapenei...
Idatzi du Bernard Duperray mediku eta erradiologoak: “Bada hogei urtez goiti bularreko minbiziarentzako mamografia bidezko diagnostiko indibidual eta masiboa dagoela antolatuta, loturik demagogia baizik ez den propagandari, zeinak laudoriatzen baititu etekin onuragarriak eta ezkutatzen eragin kaltegarriak”.
Umetan abusu sexual, fisiko edo emozionalak sufritu dituzten emakumeek haur autistak izateko aukera gehiago dutela ondorioztatu du Harvardeko Osasun Publikoaren Eskolak (AEB) egindako ikerketak. Azterketak dioenez, abusu larrienak jasan dituztenek 3,5 probabilitate gehiago dute haur autistak izateko abusurik bizi izan ez duten emakumeek baino.
Terminator 2 filmean agertzen zen robot baten ezaugarri harrigarrienetakoa zen milaka zatitan puskatu arren zatiek berriro elkartu eta robota osatzen zutela.
Pittsburgheko Unibertsitateko (AEB) ikerlariak material auto-osagarrien bila ari dira aspalditik. Material horren konposizio kimiko...
Frantziako Pasteur Institutuko eta CNRSko ikerlari talde batek artikulu bat plazaratu du Nature Immunology aldizkarian, birusek sortutako infekzioen aurrean intsektuek dituzten defentsez.
Gauza jakina da birus askok intsektuen bitartez bidaiatzen dutela, baina intsektu garraiolari...
Azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, Euskal Herrian 714.136 lagun gara euskaraz mintzatzeko gai, eta beste 388.255 ‘elebidun hartzaile’. 1.102.391 pertsona euskarazko edukiak jasotzeko ‘ahalmen teknikoa’ dugunak, nolabait esateko.
Zalapartatsua izan da otsaila Amazon liburu saltzaile erraldoiarenean: Alemanian daukan biltegi bateko langileak ia esklaboen pare lanean ari zirela plazaratu du ARD telebista kateak; baita beharginak kontrolatzeko neonaziekin harremana daukan segurtasun enpresa bat kontratatu zutela ere...
Zistitisa maskuriko inflamazio edo hantura da. Gaixotasun hori ohikoa da emakumeengan; estatistikek diote emakume guztiek izaten dituztela infekzio horiek behin edo behin bere bizitzan. Lautik bat urtean hiru zistitis edo gehiago jasatera irits daitezke. Gizonek ere jasan dezakete maskuriko...
iPhonerako aplikazio batean bildu dituzte Irlanda Iparraldeko gatazkaren lekuko diren oroigarri fisikoak. Northern Ireland Memorials izeneko aplikazioak muralak, omenaldi-guneak, eraikinak eta plakak ditu geolokalizatuta besteak beste. Lotura honetatik jaitsi daiteke aplikazioa. Memoria eta teknologia berriak uztartuta, ideia bila dabilen edonorentzat.
45 metroko diametroa eta 135.000 tona dituen harri puska, 2012 DSA 14, guregandik 27.680 kilometrora igaro zen otsailaren 15ean; egun bereko goizean –Errusiako ordutegian–, hamar tona inguruko meteoritoa guregana heldu zen.
Meteorito txiki horrek 200.000 metro koadro kristal...
Twitterrek norberak idatzitako mezu guztiak jaisteko aukera ematen du. Artxibo hori nola jaitsi azaldu du Asier Sarasuak bere Eibartik blogean. Lizentzia libreei esker ondoren irakurgai daukazue.
Jaten ditugun esneki gehienak bakterioei zor dizkiegu; haiei esker bihurtzen da esnea esneki. Ezagun da, bestalde, bakterio batzuek ugalketa sexuala dutela, eta beste batzuek asexuala.
PloS One aldizkarian berriki argitara emandako artikuluaren arabera, Roquefort gaztaren sortzaile...
Oporretara joaten garenean oso ohikoa izaten da han eta hemen eta horri edo hari argazkiak ateratzea. Berriki, Londresko Imperial College-ko Tim Davis ikerlariak marrazo-baleari (Rhincodon typus) turistek egindako argazkien interes zientifikoa aztertu du.
Animalia hori topatzea ez da erraza,...
Derby (Ingalaterra), 1810eko otsailaren 24a. Henry Cavendish zientzialaria, garaiko Britainia Handiko gizonik abereatsenetakoa, hil zen 78 urte zituela. Bere ondasunak ez zituen bizitza luzean metatu; familiatik zetozkion. Ama Lady Ann Grey zuen, Kenteko dukearen alaba, eta aita Lord Charles...