![]() |
|
Euskararen egoera iparraldean Ipar Euskal Herriak gutti gora behera 250 000 biztanle ditu gaur egun, baina pentsa zezakeen bezala, hauetariko gutti ditugu euskaldunak. Ikasleen artean, %15.ak segitzen ditu bere ikasketak euskaraz. 1996.urtean SIADECO-k
Euskararen egoerari buruz egindako txostenak, 3000 urteko hizkuntza
zaharraren egoera larria dela azpimarratzen du. Alta beldurgarriena ez da xifra horietan agertzen. Txostenaren emaitza Urteko Sailetan irakurtzen bada, geroa oso ilun agertzen da. Inkestaren arabera gaur egun iparraldeko euskaldunen %69.ak 50 eta 65 urte baino gehiago du, bestalde 3 eta 24 arteko gazteen %17.ak bakarrik euskara erabiltzen duen bitartean. Berriz ere agerian dugu iparraldean euskararen erakaskuntzaren egituren indartzea eta laguntzea beharrezkoa dela, bai hizkuntza ikasteko, eta bai bihar xoko guztietan euskara erabiltzeko. Zer da SEASKA? Seaska Ipar Euskal
Herriko Ikastolen federazioa da. Federazio hau Iparraldeko hiru
probintzietako 19 Ikastolek, 2 Kolegioek eta Lizeo batek osatzen
dute. Orotara 98-99 ikasurtean 1705 ikasle eta gutti gora behera
140 langile biltzen ditu. Azpimarratzekoa da ikasleen emendaketa
%4.ekoa izan dela. Hainbat traba izanik ere Seaskak beti egin du aitzina, euskal haurren euskalduntzea eta heziketari so eginik. administrazioarekin lortutako lehen kontratua 1983.ko urriaren 14.an izenpetua izan zelarik hastapen bat bertzerik ez zen izan eta euskarazko irakaskuntzaren ezagupena urrun zegoen oraindik. 1993.ean berriz, Hezkunde Nazionalarekin izenpeturiko azken akordioarekin urrats garrantsitsua eman zen, akordio honen bidez irakaskuntz sarea erakunde publiko eta administrazioaren gain gelditu baita. Ikastola ezagutua izateak, ikasleari estatuto berri bat eman dio: behingoz ikaslea ikasle gisa ekarriaizan da. Honek erran nahi du besteak beste, ikaslearen eskola-liburua kontutan hartua izanen dela azterketak pasatzerakoan. Emeki emeki eta urratsez urrats, eskola guztiak (hauen barnean ikastola egonik ) tratamentu berdina lortzearen bidean aurreratzen garela. Baina maleruski akordio honek ez ditu Seaskaren arazo guztiak konpondu:
![]() SEASKAren Bigarren Maila Hamasei urte
pasatu dira SEASKAk bere lehen Bigarren Maila Kanbon ideki zuenetik. Hau baita funtsean Bigarren Mailaren helburua; hots, euskaraz eskolatzea ikasleak baxoraino. Lorpenak bestalde, jarraitzeko nahikeria ematen digute. Adibidez joan
den 97-98 ikasturtearen bukaeran, 59 ikaslek BEPS-a aurkeztu
zuten eta 48.k gainditu, erran nahi baitu %81.eko kausitze emaitza.
Lizeoan aldiz 29.k baxua aurkeztu zuten eta 23.ek gainditu (%79). |