![]() |
|
Kanpainaren xedea: zure laguntzaz, antxeta Euskal Herri osoan zehar hegaldatuko da ANTXETA kanpaina
Ziburun Euskal Kolegio bat finkatzeko helburuarekin sortu dugu,
gure haurren geroa euskal giro batean eraikitzeko. Bihar ere
euskaraz mintzatzeko, irakurtzeko, entzuteko eta pentsatzeko
eskubideak bizirik iraun dezan. Antxeta, itsas
bazterreko xori miresgarria, Ziburutik Euskal herrian zehar bultzatuko
dugu, hegalkada bakoitzeko jendearen laguntza eskatuko dugularik.
Jakinik gure beharrak betetzeko 200 liberako 5000 hegalkada behar
ditugula. Eta ez ahantz, Antxetak herriz herri, eskualdez eskualde, probintziz probintzi, Euskal Herriko xoko guztietatik denen laguntza beharko du, euskararen eraskaskuntzaren etorkizuna kostaldean behin betikotz finkatua izan dadin. ![]() Ziburuko Seaskako Bigarren Kolegioa Seaskaren Ziburuko Euskal Kolegioa, 98-99 ikasturteko irailetik idekia da. Gaur egun 5. eta 6.eko diren 75 ikasleak lau gelatan banatuak dira, eta 18 erakaslek usaiazko gaiak erakasten dizkiete. Kolegioak Lehen Mailatik etorritako ikasleen eraspena bere gain hartzen du, Seaskaren pedagogia oinarriak segituz; erran nahi baitu: norberaren nortasuna azkartu, taldean elkar bizitzen erakatsiz. Era berean partaide ainitzek kudeatzen duen kolegioa da, bertan irakasleek, burasoek, laguntzaileek eta haurrek berek ere, parte hartzen baitute. Kostaldean Kolegio hau da egun euskarazko irakaskuntza normalizatua eman dezakeen irakaskuntza egitura bakarra, eta geroari begira euskalduntzearen alde lan egiten duen estruktura bakarra. Kanboko Xalbador kolegioa ttipiegi zelako idekia izan da Ziburuko Kolegioa eta gaur eskualde zabal bateko ikasleak hartzen ditu bere gain : Ziburu, Donibane Lohizune, Getari, Bidarte, Ahetze, Urruna, Hendaia, Azkaine, Biriatu, Sara, Senpere eta Ainhoakoak hain zuzen ere. Honela gaur egun 75 ikasle baldin badira ere, Ziburuko ikasleen kopuruaren emendatze estimazioa frogatzat jotzen dugu:
Ohar gaitezken bezala, hiru urtetan kolegioak 110 ikasle gehiago ukanen ditu; eta honek kostaldeko Kolegioaren finkatzearen beharra erakusten digu nabarmenki. Ziburuko Kolegioaren eraikuntza gastuak
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||