Piztu Ezazu Argia 970x90

Fíltrala sortu da, Wikileaks espainiarra

Associated Whistle-Blowing Press elkarteak dokumentuen filtraziorako atari berria sortu du, Fíltrala izenekoa. Wikileaks proiektuaren antzekoa izango da, Espainiako Estatuko informazioak jasoko dituena.

AEBek bultzatutako itun transnazionalaren arriskuez ohartarazi du WikiLeaksek

WikiLeaks webguneko zuzendari Julian Assangek jakinarazi du epe laburrean ezagutuko dela AEBen TPP akordio transnazionala. Eta dauzkan arriskuez ohartarazi du.

Interneteko datuen segurtasuna ezbaian jarri duen CIAko langile ohia babes bila

Edward Snowden CIAko langile ohiari babes politikoa emateko aukera aztertzen ari da Ekuadorreko Gobernua, kanpo-ministroaren arabera. AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) eta Britainia Handiak Interneteko enpresa nagusien erabiltzaileen datu pribatuak erabiltzen dituztela frogatzen duten dokumentuak zabaldu zituen Snowdenek ekainaren hasieran.

Wikileaksek dokumentu berriak argitara ditzake aurki

WikiLeaks taldeak Twitter bidez adierazi duenez dokumentu berriak desklasifikatu ditzake aurki. “K Proiektu Berezia” izena eman dio egitasmoari eta prentsaurrean aurkeztuko dute datorren astelehenean Washingtonen.

Anonymous-ek Tyler martxan jarriko du, Wikileaks-en antzeko proiektua

Anonymous hacker taldeak Tyler proiektua jarriko du abian, informazio konfidentziala zabaltzeko asmoa duen Wikileaksen antzeko egitasmoa. Proiektu hau sareratzearen arrazoia Wikileaks bere informazioa kontsultatzeagatik kobratzen hasi izana da, Anonymouseko kide batek Voice Of Russiari eskainitako elkarrizketa batean jakinarazi duenez.

Benetan WikiLeaksen sinesten baduzu, Assangek justiziari aurre egitea eskatu beharko zenuke

Julian Assange WikiLeaks-eko burua Ekuadorrek Londresen daukan enbaxadan dago ekainaren 19tik, Suediara estraditatu dezaten eragozteko. Emakume bat ustez bortxatu izana leporatzen diote Assangeri; bere aldekoek berriz, ekintzailea AEBetara eramateko konplota ikusi dute salaketaren atzean. Afera argitzeko eskatu du Laurie Pennyk The Independent egunkarian idatzitako artikulu honetan. Horretarako Assangek justiziaren aurrean deklaratu behar duela uste du.

Assangeri babes politikoa emango dio Ekuadorrek

Ekuadorrek "babes diplomatikoa" emango dio Wikileaks proiektuaren fundatzaile Julian Assangeri, Ricardo Patiño Kanpo ministroak jakinarazi duenez. Nazioarteko hainbat hedabidek diote erabaki horrekin Erresuma Batua eta AEB desafiatu dituela Correaren gobernuak. Ekuadorreko...

Wikileaks finantza arazoek itota

Wikileaksen sortzaileak, Julian Assangek, filtrazioen publikazioa denbora mugagabe baterako geldituko duela jakinarazi du finantza arazoak medio. Diru bilketan jarriko dituzte indarrak Assangek azaldu zuenez.

Dakidan bakarra

Elkarrizketa bat ikusi berri dut: Wikileaks eraitsiaz (Desmontando a Wikileaks) liburuaren egile Daniel Estulini Kataluniako telebistan egina. Ezer ez omen da dirudiena. Eta ustez banekien. “Niri ez didate sartuko...”. Baina zeharbide sasi-alternatiboetatik zerbait iritsi orduko,...

OpenLeaks proiektua garatzen ari da WikiLeakseko disidente bat

Herbert Snorrason WikiLekaseko disidente islandiarra OpenLeaks izeneko proiektua garatzen ari da, Eskorialen (Madril, Espainia) egiten ari diren Sarearen mugak izeneko ikastaroan azaldu duenez. Proiektua alfa fasean –ez dagoela operatibo oraindik– dagoela esan du eta medio, antolakunde eta GKE batzuekin lanean ari dela jakinarazi du, tartean Greenpeacekin eta Amnistia Internazionalarekin.

Wikileaks: PSOEren "zalantzak"

2005ean, ETArekin negoziazioak abiatzeko nahikoa babes sozial zegoela esan zien Zapateroren Gobernuko goi kargu batek –Diego Iñiguezek– AEBetako Gobernuko ordezkariei. Garai hartan Espainiako Gobernuko presidenteordearen –Maria Teresa Fernandez de la Vegaren– bulegoko...

'Wikileaks Euskal Herrian' webgunea sortu dute

Wikileaks Euskal Herrian webguneak Wikileaks aferari buruzko informazioa eskaintzen du, hainbat iturritatik hartua, euskaraz eta gaztelaniaz. Julian Assange Wikileaksen fundatzailea libre uzteko eskatu dute webgunearen sustatzaileek.

Wikileaks-en aurkako neurriak hartu dituzten webguneak erasotu dituzte

Julian Assange Wikileaks-eko fundatzaileari elkartasuna erakutsi asmoz, Visa.com, Mastercard.com eta Paypal webguneak erasotu zituzten internauta batzuek atzo. Payback etiketa erabiltzen ari dira hackeo operazioa izendatzeko. 'Ordainak bueltan' moduan itzul liteke euskaraz eta zerbitzu horiek Wikileaksen aldeko diru laguntzak biltzeari uko egin diote.

Wikileaks-en fundatzailea atxilotu dute

Julian Assange Wikileaks webgunearen fundatzailea Londongo polizia atxe batean aurkeztu da bere kabuz, eta orduan atxilotu dute, Interpolen aginduari jarraituz. Gaur deklaratuko du epailearen aurrean. Erresuma Batuak Assange estraditatu ala ez erabaki beharko du orain. Sexu delitu bat egin izanaz...

Wikileaks-en filosofiaz ikuspuntu bi

M.A. Bastenier (El País): "Zein pentsamendu plataformaren gainean aritzen da Wikileaks? Julian Assangek [webgunearen zuzendariak] 1990eko hamarkadan ezagutarazi zuen, hacktibismoaren apaiz nagusi moduan, bere sinesbidea: informazioa jasotzeko askatasuna, domeinu publikoari dagokiona...
Multimedia

2011-03-28  |  Wikileaks

Julian Assangekin elkarrizketa

Wikileaks webguneak dokumentu eta bideo ezkutuak bildu eta argitaratzen ditu. Julian Assange bere sortzailea, AEBetako agintariek galdekatu nahirik dabiltzana, TED.com-eko kide batekin aritu da atariaren funtzionamenduaz, bere lorpenez, baita hau sortzera zerk bultzatzen duen ere. Solasaldian...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys