Piztu Ezazu Argia gunera joan.

LOMCE = Espainolismoa x (Erlijioa + Sexismoa + Elitismoa)

2013-05-23

Martin Vicioso

Espainiako Estatuak ezarri duen LOMCE legearen aurka agertu dira Ikasle Abertzaleak eta Eskola Eskola Publikoa Gaur Bihar plataforma. Besteak beste, erlijioak hartuko duen garrantzia, eta lege elitista, espainolista eta sexista dela salatu dute.

Wert legea onartu du Espainiako Gobernuak

2013-05-17

Jon Torner Zabala

Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak gaur aurkeztu du hezkuntza erreforma (LOMCE legea). Hezkuntza arloko eragile ugarik kritikatu du lege polemikoa.

Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?

Gaur ostirala eraman behar zuten LOMCE legea Espainiako Ministro-Kontseilura, hezkuntza erreforma polemikoari buruzko eztabaida parlamentuan abiatzeko. Azkenean atzeratu egin dute eguna, baina gaiaz aritu nintzen atzo irakasle birekin eta kezkatuta zeuden, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako...

Estatu Kontseiluak Werten hizkuntza politika gaitzetsi du

2013-04-25

Martin Vicioso

Estatu Kontseiluak hezkuntza ministro Jose Ignacio Wertek aurkeztutako erreforma zuzentzeko eskatu du. Hizkuntza arloan egingo dituen aldaketak ez ditu ontzat eman, autonomien eskumenak urratzen dituelakoan. Kontsultarako organoa denez, esandakoa ez da loteslea, baina Gobernuaren planteamenduaren babes falta erakutsi du.

Wert erreformari aurre egiteko bidea elkarrizketa da Uriarteren ustez

Cristrina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak atzerakoitzat jo du Espainiako Gobernuaren Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE), bai arlo pedagogikoan, bai eskuduntzen arloan. Baina PPren gehiengo absolutua kontuan izanda, legea bertan behera uzteko eskatu beharrean, aldaketak lortzeko elkarrizketa lehenetsiko duela esan zuen atzo Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean.

Deskalabru pedagogikoa

Eduki homogeneo eta zentralistetan oinarritutako curriculum espainiarra, ikasle “txarra” lehenbailehen antzeman eta alboratzen duen ibilbidea, ezagutza memoristiko eta akademikoa hobesten eta gaitasunak alboratzen dituen eredu ekonomizista. 180 graduko bira, murrizketez eta euskararen kalterako neurriz hornituta. Horra, PPren gehiengo absolutuak ahalbidetuta, Espainiako Estatuan ezarri nahi duten hezkuntza sistema.

Gurasoek dute giltza

2013-03-01

Estitxu Eizagirre

Umeen hezkuntza gurasoon ardura da, lehenik. Nola hezi nahi ditugun erabakitzeko eskubidea izango dugu, bada, gurasoek, ezta? Gehitxo delegatzen dugu bizitza, orokorrean, eta hezkuntza ere pakete horretan doa. Delegatutakoan, besteen lanari esker umeek jasotzen duten hezkuntza egoki baloratzen...

Ez kezkatu Wert, guk egiten dugu gaztelaniaren alde

Ministroa arduratuta dago, Hego Euskal Herriko gaztetxoek gaztelania ikasiko ez duten beldurrez, edo euskara gehiegi ikasiko duten ikaraz.

Wert erreformaren aurkako manifestaziora deitu dute larunbaterako

2013-02-26

ARGIA

Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Legearen (LOMCE) aurka larunbatean manifestazioa egingo da Hego Euskal Herriko hiriburuetan, ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deituta. Erantzuna ahalik eta zabalena eta tinkoena izan dadin, siglarik eta banderarik gabeko manifestazioa izango dela adierazi dute. Ikasle Abertzaleak eta Sortzen Ikasbatuaz eragileek ere bat egin dute mobilizazioekin.

Werten erreformak ez du PPren babes osorik

2013-02-11

Jon Torner Zabala

Adostasun ezak, finantzazio arazoek eta eskumen gatazkek Espainiako Gobernuaren hezkuntz erreforma arriskuan jartzen dute, J. A. Aunión kazetariak El País-en nabarmendu duenez. Autonomia Erkidego ugari azaldu da Werten erreformaren aurka, baita PPren esku dauden zenbait ere.

Wertek uko egin dio hezkuntza erreforma Jaurlaritzarekin negoziatzeari

2013-01-22

ARGIA

José Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak LOMCE proiektua itxita dagoela eta Kongresura eramatea besterik ez dela falta berretsi du, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburuak Radio Euskadin adierazi duenez.

Cristina Uriarte: "Werten erreformak ez du euskararen koofizialtasuna bermatzen"

2013-01-17

ARGIA

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak dioenez, Jose Ignacio Wert Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak abian jarri nahi duen erreformak Jaurlaritzaren eskumenak urratzen ditu, eta ez du euskararen koofizialtasuna bermatzen. Asteartean egin zituen adierazpenok ETBko Azpimarra saioan. Datorren astelehenean bilduko da Uriarte Wertekin, adostasun batera heltzeko asmoz.

Werten erreforma "espainolizatzaile eta inposatzailearen" aurkako mobilizazioa deitu dute sindikatuek

Espainiako Hezkuntza ministroaren LOMCE proiektua "inposatzailea, zentralizatzailea, uniformatzailea, espainolizatzailea, atzerakoia, doktrinatzailea, segregatzailea eta elitista" dela salatu dute ELA, LAB eta EILAS sindikatuek. Hartara, haren kontrako mobilizazioa deitu dute datorren martxoaren 2rako.

Cristina Uriarte: "Ez dugu euskararen kalterako aldaketarik onartuko"

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza, Kultura eta Hezkuntza kontseilariak Werten erreformarekiko desadostasuna azaldu du: “Gure neurriak hartu behar ditugu hezkuntza sisteman aurrera egiteko, eta ez atzera”.

Wertek berriro aurkeztuko die erkidegoei zirriborroa, aldaketarik gabe

Espianiako Hezkuntza sailak berriro aurkeztuko die gaur erkidegoei hezkuntza erreformaren zirriborroa, baina aldaketarik egin gabe. Proposamenaren arabera  gaztelania hizkuntza nagusi bilakatuko litzateke eta hizkuntza koofizialak hautazkoak izango lirateke.

Hezkuntza erreformaren aurkako 145.000 sinadura aurkeztuko dizkio katalan batek Werti

Werten erreformaren aurkako sinadura bilketa hasi du Oriol Franch bartzelonarrak Change.org plataformaren bitartez eta 145.000 baino gehiago lortu dituzte bi asteetan. Villaweb agerkari digitalak adierazi du Franchek asteazken honetan eramango diola manifestua Espainiako hezkuntza ministroari.

Identitate borroka

2012-12-16

Xabier Letona

SUTAN sumatu dugu Kataluniako gizartea Alderdi Popularrak, Wert ministroa buru, aurkeztu berri duen hezkuntza erreformarekin. Haserrea nabaritu da Euskal Herrian. Bada desberdintasunik bata eta bestearen artean. Katalanen gehiengo handiak bere-berea sentitzen duen hizkuntza eta hezkuntza...

Werten erreformari erantzun diote euskalgintzako hainbat eragilek

Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseiluaz gain, hezkuntza alorreko eta sindikatuetako ordezkariak ere prentsaren aurrera agertu ziren atzo Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak egin nahi duen erreformari erantzuna emateko. Bilbon egin zuten prentsaurrekoa eta bertan adierazi zuten, erreformak euskarari “eraso larria” egiten badio ere, aurretik egindako apustuarekin jarraituko dutela.

Urkullu izendatu dute EAEko lehendakari

2012-12-13

ARGIA

EAJko legebiltzarkideen botoek emandako gehiengo sinplearekin Iñigo Urkullu lehendakari izendatu du Eusko Legebiltzarrak.

Werten lege proiektuaren aurkako manifestu katalana

2012-12-11

ARGIA

Som Escola plataforma katalanak deituta, manifestazioa egin zuten atzo Bartzelonan eta Kataluniako beste hainbat herritan, Espainiako Hezkuntza ministro José Ignacio Wert-ek aurrera eraman nahi duen erreformaren aurka protestatzeko. Som Escolak elkarretaratzean aurkeztutako eta Vilaweb gunean argitaratutako manifestuaren puntu nagusiak hona ekarri ditugu, laburtuta:

Wert 2010ean: "Hezkuntza ez da demokratikoa"

FAES think tank-ak antolatutako hitzaldia da, 2010eko uztailaren 11n. “Espainiako gizartea erreforma-agendaren aurrean” titulua dauka José Ignacio Wertek prestatu duen gaiak. Artean ez da Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro. Bi urte geroago bai, eta hezkuntza erreforma ezarri nahiko du; erreformaren zutabeak hitzaldi hartan jasota zeuden: demokrazia gutxitzea, autonomia erkidegoei boterea kentzea, autoritatea indartzea…

Werten erreformak haserrea eragin du Euskal Herrian eta Katalunian

José Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak atzo aurkeztu zuen hezkuntza erreformari erantzun diote Euskal Herriko eta Kataluniako eragile sozial, politiko eta sindikalek. Wertek prozesua atzeratu du, soilik PPk boterea duen erkidegoak daudelako ados erreformarekin.

Iñaki Goirizelaia: "Bagenekien parte-hartze txikia izango zela ikasleen artean"

EHUko errektore kargurako aukeratu dute bigarrenez Iñaki Goirizelaia botoen %55arekin. Parte-hartze baxua izan da errektoretzarako hauteskundeen ezaugarri nagusia, bereziki ikasleen artean: 4.566 lagunek bozkatu dute eta 51.643 pertsonak zeukaten horretarako eskubidea. Goirizelaiak Euskadi Irratiari adierazi dionez, “azterketa sakona” egingo dute ikasleen portaera horren inguruan.

Werten erreforma: gaztelania bermatu eta hizkuntza gutxituak gutxiagotu

José Ignacio Wert Espainiako Kultura eta Hezkuntza ministroak gaur aurkeztuko du hezkuntzan egin nahi duen erreforma egitasmoa. Hizkuntza koofiziala duten erkidegoetan gaztelania eta erkidegoko hizkuntza “proportzio orekatuan” eskaintzea da Werten helburua. Horrek euskarazko eskola-orduak murriztea ekar lezake.

"Espainiak proposatutako errebalidek gerraoste garaira eramango dute hezkuntza"

2012-07-19

Isabel Celaá

Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak proposatu du ikasleek hiru errebalida egin behar izatea. Alegia, ziklo bakoitza amaitzean, azterketa bat gainditu beharko dute aurrera egin ahal izateko: 12 urterekin –Lehen Hezkuntza amaitutakoan– egin beharko dute  lehenengo azterketa, 16 urterekin –Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean– bigarrena eta 18rekin –Batxilergoaren titulua lortzeko– hirugarrena. Isabel Celaá Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak erreforma "zaharkitu eta baztertzailea" dela esan du, eta berdintasun sozialari "eraso" egiten diola.

Espainiako Hezkuntza ministroak iragarritako aldaketek eztabaida piztu dute

Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak atzo iragarritako aldaketa nagusietako bi batxilergoko eta Lanbide Heziketako urte kopuruei dagozkienak dira alde batetik, eta Heziketa Zibiko eta Konstituzionala izeneko ikasgaia sortu izana bestetik.
Multimedia

1970-01-01 Wert erreforma

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys