Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Caprilesek hauteskunde prozesua berrikusteko eskatu du, baina ez ditu emaitzak inpugnatu

2013-04-18

Martin Vicioso

Venezuelako oposizioko buru Henrique Caprilesek bozketaren elementu batzuk berrikusteko eskatu du Hauteskunde Batzorde Nazionalean. Telebista publikoaren arabera, emaitzak baliogabeak direnik ez du ofizialki salatu oraindik oposizioak, nahiz eta protestetan hori izan aldarrikapen nagusia.

Madurok legearekin erantzungo dio "indarkeria kolpistari"

2013-04-17

Martin Vicioso

Nicolas Madurok azaldu du ez duela jarrera “kolpistarik” onartuko, eta legearekin erantzungo diola. Hauteskundeak tarte txikiz irabazi ondoren, oposizioak bultzatutako istiluak gero eta gehiago dira Venezuelako kaleetan. Zazpi hildako eta 61 zauritu izan dira orain arte, gehienak ‘chavistak’.

Estatu kolpe giroa Venezuelan?

2013-04-16

Martin Vicioso

Igandeko hauteskundetan Nicolas Madurok garaipena lortu ostean, giroa sutu egin da. Oposizioko buru Henrique Caprilesek botoen zenbaketa berria eskatu du, eta hura egin gabe Maduro presidente izendatzeak haserrarazi du oposizioa. Horren ondorioz, istiluak izan dira herrialde osoan eta presidente berriak salatu du estatu kolpea jotzeko giroa eratzen ari dela.

Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

2013-04-15

Lide Hernando

Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto guztiak banan-banan zenbatu arte.

Chavez, herriaren bihotza

2013-04-14

Asier Blas

Ezkerreko ideologia desberdinetatik maiz entzun ditut Hugo Chavezen aurkako sasi-kritikak, haren moduak ez zituztelako gustuko. Aukeran nahiago dituzte jatorri aristokratiko eta burgeseko Salvador Allenderen modu “europarrak” edo Markos azpikomandanteak egiten dituen zurientzako...

Chavez presidentea. Presidente?

2013-03-17

Olga Rodríguez

“Chavez presidentea” esate hutsak erantzunak eragiten ditu interneteko sare sozialetan: Presidente? Diktadore esan nahiko duzu”, dio internauta batek. Edo: “Hitler ere hautestontzietan aukeratu zuten
UPN

Guardia zaharra touché

2013-03-17

Xabier Letona

Oso ukituta dago Nafarroako elite politiko zaharra. Nekez pentsatuko zuen UPNk Nafarroako Kutxaren auziak bere agintaritza ere horren kolokan jarriko zuenik. Baina hala da eta, ezker-eskuin, herritarrak gogaituta eta suminduta daude. UPN eta PSNko politikarien dieten azken aferak gorenera...

Chavezen heriotza ikertuko dute, minbizia nahita eragin ote zuten argitzeko

2013-03-13

Martin Vicioso

Venezuelako jarduneko presidente Nicolas Madurok azaldu du Chavez pozoitu izanaren susmoa dutela. Horregatik, “egia argitzeko bidean”, aukera hori ikertuko dute. Gobernuak azaldu duenez, bertako ikerlariak ez ezik, atzerriko zientzialariak ere gonbidatuko dituzte.

Zazpi kilometroko ilara Hugo Chavezi azken agurra emateko

2013-03-08

Lide Hernando

Hugo Chavez Venezuelako presidente ohiaren hileta gaur egingo da Caracasen. Azken egunotan bere gorpua bisitatzera joan den jendetzaren ostean, milaka lagun biltzea espero da gaur. Atzo, akademia militarraren ateetan, zazpi kilometroko ilara osatzera iritsi ziren hari bisita egitera joan zirenak. Nicolás Maduro orain arteko presidente-ohiak hiletaren ostean hartuko du presidente kargua.

Venezuelatik zuzeneko seinalea

2013-03-06

ARGIA

Telesur telebista zuzeneko programa egiten ari da Venezuelatik. Hemen ikus daiteke seinalea streaming bidez.  

Nora joko du mugimendu bolivartarrak Chavez gabe?

2013-03-06

ARGIA

Hugo Chavez hil dela iragarri du Venezuelako Gobernuak astearte arratsaldean. 58 urte zituen eta 2011ko ekainean detektatu zioten minbizia. Ordutik lau aldiz operatu dute Habanan. Nicolás Maduro izendatu zuen bere ondorengo eta bera izango da behin behinean presidente kargua hartuko duena.

Bideoa | Maduro Chavezen heriotzaren berri ematen

2013-03-05

ARGIA

Venezuelako armada herrialdean zabaltzen ari dela iragarri du Madurok, "herritarrak babestu eta bakea bermatzeko".      

Viva Chavez carajo!

2013-02-10

Joakin Arregi

Doinua: Habanera Gizaki bat dugu Hugo Chavez dauka abizena. Simon Bolivarren nahia berpizteko sortu zena. Sustraitik aldarrikatuz askatasunaren lema. Hunkigarria ez al da horrelako ekarpena? Iraultzaren komandante pobreen itxaropena. Gizarte humano baten erreferentzi...

Hugo Chavezek hobera egin duela adierazi dute ministroek

2013-01-14

Josu Urtubia

“Chavez kontziente dago eta bere egoerak hobera egin du eta arnasketako infekzioa kontrolpean dago” Ernesto Villegas komunikazio eta informazio ministroak jakinarazi duenez.

Nicolas Maduro: "Chavez beti bezain indartsu dago"

Abenduaren 12ean operatu zuten Hugo Chavez Venezuelako presidentea. Orduz geroztik hainbat zurrumurru zabaldu dira haren osasunaren inguruan, “egoera larrian” zegoela esanez. Horiei kasurik ez egiteko eskatu du Chavezek berak eta Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordeak.

Zer dagoen jokoan Hugo Chavezen osasunak okerrera eginez gero

2012-12-17

Jon Torner Zabala

Venezuelako hauteskunde erregionaletan Hugo Chavez presidentearen alderdia (PSUV) nagusitu da hogeita hiru estatuetatik hogeitan, nahiz eta Mirandan (Caracas hiriburua han dago) oposizioko buru Henrique Caprilesek lortu duen bozka gehien. Irabazi arren, chavismoak "eskuinaren eta inperialismoaren presio geroz eta handiagoa" jasango duela dio Guillermo Almeyra historialari eta kazetariak La Jornadan plazaratutako analisian, hauteskunde presidentzialak deitzeko indar gehiagorekin eskatuko dutelako.

Chavezek Nicolas Maduro izendatu du bere ordezko

2012-12-10

Josu Urtubia

Hugo Chavez Venezuelako presidenteak, okerrenean jarrita, Nicolas Maduro presidenteordea izendatu du bere ordezko. Kantzerra tratatzen ari zaizkio Kuban eta, eta bien bitartean, presidente kargua beteko du Madurok.

XXI. mendeko sozialismoaz bost iritzi hAUSnART aldizkariaren zenbaki berrian

Laura Mintegik, Zaloa Basabek, Jakue Pascualek, Mario Zubiagak eta Imanol Galfarsorok Euskal Herriko XXI. mendeko sozialismoaz hitz egin dute hAUSnART aldizkariaren azken zenbakiko elkarrizketa banatan. Lapiko Kritikoa kolektiboak argitaratzen duen pentsamendu aldizkaria Durangoko Azokan erosteko aukera izango da. Harpidetzaz edo mezenazgo bidez ere eskura daiteke lapikokritikoa@gmail.com helbidera idatziz.

Israelek erasoak gogortu ditu goizaldean

2012-11-16

Josu Urtubia

Bart gauean eginiko erasoetan beste hiru palestinar hil dira eta Israelek Gaza erasotzen jarraitzen du. Goizaldean, 45 minutuan 85 misil jaurti dituzte Russia Todayk dioenez. Israelek beste 16.000 erreserbista deitu ditu Gazako operazioa aurrera ateratzeko.

Venezuelaren aurkako gezurrak desmuntatuz

2012-11-11

Asier Blas

Mendebaldeko hedabideek denbora asko xahutzen dute Venezuelako sistema politikoa eta bere presidentearen izen ona zikintzen. Baina, zergatik da politikoki hain garrantzitsua 25 milioi biztanle dituen herrialde hau eta ez, adibidez, 112 milioi biztanle dituen Mexiko? Erantzuna erraza izateagatik...

Euskal iheslariak estraditatzen lagunduko duela dio Capriles Venezuelako lehendakarigaiak

2012-10-03

Urko Apaolaza

Chavezen gobernuak Espainiaren estradizio eskaerei entzungor egiten diela eta gobernura iristen bada ez dela “irregulartasun egoeren konplize” izango adierazi du Henrique Caprilesek. Hauteskunde kanpaina betean, Venezuelako oposizioko lehendakarigaiak gutuna publikatu zuen joan den larunbatean El País egunkarian. Beste hainbat konturen artean, luze jorratzen du Venezuelan errefuxiaturik dauden euskal iheslarien gaia.

FARCek eta Kolonbiako Gobernuak bake elkarrizketak abiatzea adostu dute

Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek bart baieztatu du bere Gobernuaren eta FARC-en artean sekretuan egin dituzten hurbilketen ostean, gatazka armatua amaitzeko saioa egingo dutela. Gobernuaren egoitzatik eta herrialdeko telebista nazionalaren bidez emandako adierazpenean esan du bost hamarkadaz luzatu den gerrari amaiera eman nahi diotela.

"Espainiako ezkertiarrek Boliviatik, Venezuelatik edo gipuzkoarrengandik ikasi beharko lukete"

2011-06-26

Iker Barandiaran

“Inguratutako irla honetatik mugitzen ez banaiz, goseak hilko nau”… Politikoki zauden tokia arriskutsua izan daiteke. Baina ihes egiterakoan, pertsona bera al zara? Askorentzat kontzientzia aldakorra izan daiteke; guretzat, berriz, deabruaren ideiarik...

Bolibarra-barra

2010-01-31

Joseba Barandiaran

2003tik aurtengo urtarrilaren 11 arte, kanbio kontrola izan da indarrean Venezuelan. Legez, dolar bakoitzeko 2,15 bolibarreko kanbio tasa finkatu zen eta, ordutik, ez da tasa hori mugitu. CADIVI erakunde publikoa arduratu da urteotan dolarrak eta bolibarrak salerosteaz, nazioarteko merkataritza zailduz eta kontrolatuz: dibisak trukatu bai baina, dolarrak saltzerakoan, ez du modu azkar eta errazean egin; burokrazia hagitz eta ustelkeria ez gutti.

Venezuelako erreferenduma: Iraultza bolibartarra sendo dago

2009-02-19

Xabier Letona

Hugo Chavezen hamar urteko aginte jardunean 14 hauteskunde prozesu egin dira eta horietako gehienetan Chavezen jarraitzaileak aise gailendu zaizkie oposizioko indarrei. Iragan igandean egindako erreferendumean %10eko tartea atera zion oposizioari eta horren ondorioz, herritarrek mugarik gabeko...

Bolivarren ametsaren atzetik

2008-03-16

Maria Gonzalez

Hugo Chávezek Venezuela “eraldatzeko” ardura hartu zuen 1998an. Ordutik hona, herriak 2007ko abenduan baino ez dio biderik trabatu. Chávezek 1999an bultzatutako Konstituzioa aldatzeko erreforma onartzera deitu zituen herritarrak, “demokrazian sakontzeko”. Azken erreferendum hori, baina, Chávezek galdu du eta, hala ere, ez da bere gainbeheraren hasieratzat hartzen.

«Hugo Chávez da itxaropena»

2007-04-08

Amets Arzallus

Borobil txiki bat dago bulegoaren gainean, mila kolorekoa, beti zutik eta beti etzanda. Eta Ramonet eserita. Rubik kubo bat eskuetan. Jiratu du alde batera, bestera, mila buelta eman dizkio, baina ez dira aldeak berdintzen, ez datoz koloreak bat, ez da borobiltzen, ez da posible. Baina Ramonetek baietz dio, eta begira gelditu da, pentsakor, borobil txikiari.

'Urteko pertsonaia' Hugo Chavez izendatu beharko luke 'Time'-k

Time aldizkari estatubatuarrak Internet erabiltzaileak izendatu ditu 'Urteko pertsonaia'. Orain arte pertsonaia publiko batek jaso ohi zuen izendapen hori, baina aurten internauta guztiek jaso dute, "informazioaren aroa aldatu, hedabide globalen agintea hartu eta demokrazia digital berria...

Hego Amerika: munduko ezkerraren erreferentzia (Bero-beroan)

2006-01-22

Michelle Bachelet izango da Txileko lehen lehendakaria eta Hego Amerikan gobernu buru izateko hautatzen den laugarrena. Ellen Johnson-Sirleaf, Liberiako lehendakari hautatu berria, izango da Afrikako estatu batean lehendakari izango den lehen emakumea. Bakoitza berean ezohiko mandatariak, baina...

Hugo Chavez hiltzea CIAren helburu? (Bero-beroan)

2005-09-04

Tituluan aipatzen dena ez da albistea oraindik, baina CIAren helburuetakoa lasai asko izan daiteke. EEBBetan bederen oso zabaldua dago asmoa eta etengabe elikatzen da. Pat Roberson telepredikatzaile ospetsuak zuzenean aipatu du Hugo Chavez Venezuelako lehendakaria hil beharko litzatekeela, eta Etxe...
Multimedia

2013-03-06  |  Venezuela

Hugo Chavez Frias

Zendu berria den Hugo Chavez Frias Venezuelako presidentearen bizitzaren zenbait pasartetako argazkiak bildu ditugu.

2007-12-26  |  Venezuela

Sinesmenen erraietan

Espiritualitate bila mundu osoko herrialdeetara bidaiatzen duten lagunen esperientziak jaso ditugu artikulu horretan. Pertsona horien artean Mari Karmen Uzkudun 47 urteko errezildarra (Gipuzkoa) dago. Motibazio espiritualek bultzatuta, Cristobal Jodorovski guru espirituala bere jarraitzaileekin...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys