Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) idazkari nagusia deitu du deklaratzera Frantziako Justizia Auzitegiak maiatzaren amaierarako, ustelkeria salatuta.
Herri sektoreek eta langileek euren larrutan jasaten duten krisi hau larritzen ari den heinean, paradisu fiskalak –lapur kobazuloak– zein neurrikoak diren erakusten duten gero eta datu gehiago dago. Espainiako Estatuko IBEXean kotizatzen duten enpresen %90ak, kobazulo horietan...
Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari-ohia CAN auzian inputatu bezala deklaratzera deitua zegoen gaur goizeko 10:00etan.
Enrique Maya Iruñeko alkateak deklaratuko du gaur Iruñeko Auzitegiko Instrukzioko 3. Epaitegiko Maria Paz Benito epailearen aurrean, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik.
Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak inputatu gisa deklaratuko du gaur goizean Iruñeko instrukzio auzitegian, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten harira. Epaitegira heltzean "lapurra" eta "txorizo" oihuka hartu dute kanpoan zeuden herritarrek.
Iruñeko alkate Enrique Mayak CAN auziarekin duen erlazioa kontuan hartzekoa dela kontsideratu dute udaleko UPNren oposizioko alderdi guztiek, PPNk izan ezik.
Enrique Maya Iruñeko alkatearen aurkako mozioa aurkeztuko dute gaurko osoko bilkuran NaBai, Bildu, PSN, Aralar eta Izquierda-Ezkerra alderdiek, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik,
Yolanda Barcinak 6.500 euroko ordainketak jaso zituen 2009 eta 2011 artean Vinsa elkarte publikotik, bileretara joan ez bazen ere. Iruñeko alkate izateagatik batzordekide zen, baina bere sinadura ez da aktetan agertzen. 2009a baino lehenagoko bileretan izan zenik ezin izan du egiaztatu informazioa plazaratu duen Noticias de Navarra egunkariak.
UPNko lau karguk 1.717 eta 2.680 euro gordin jasotzen zituzten CANren bileretara joateagatik. Miguel Sanzek, Yolanda Barcinak, Alvaro Mirandak eta, geroago, Enrique Mayak hartzen zuten parte Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorra delakoan. Kontuz! kolektiboak plazaratu ditu aktak.
Espainiako Estatuan, bere burua goresten duen politikari orok, badaki ezin duela karrera politikoa nola hala amaitu. Kapitalarekin lotzen duen zilbor hestea ez da berehalakoan hautsiko. Energiaren sektorea da horren adierazgarri: presidenteak, idazkari nagusiak, ministroak… crème de la crème guztiak amaitzen du gas, petrolio edo elektrizitate enpresa nagusietako organoetan. Bruno Estrada ekonomialariak El diario.es-en dio, Espainiaren dependentzia energetikoak baduela zerikusirik horrekin.
PP eta PSOE hondoratzen ari dira, biak batera, El País egunkariak igandean argitaratutako boto-asmoei buruzko inkestak erakusten duenez. 1978tik Espainiako Estatuan nagusitu den bi alderdiko eskemaren bukaera ote?
Larunbateko manifestaldiak 5.000 pertsona inguru bildu zituen Iruñean. Patxi Zamorak, Kontuz! plataformako bozeramaileak, deialdiak erantzun zabala jaso zuela adierazi zuen, sindikatu eta alderdi desberdinek babesa eman baitzioten. Besteak beste, EH Bildu, Geroa Bai, Aralar, I-E eta PSNko militante batzuk han izan ziren. Parlamentuan ikerketa batzorde baten beharra azpimarratu zuen, eta bere ustez “tamalgarria da gardentasuna eskatzeko kalera atera behar izatea”, CANeko zuzendariek berezkoa beharko luketen ezaugarria baita, Zamoraren iritziz. Halaber, egunen batean erantzunak emango dituztela azaldu zuen, beraien borondatez ez bada, “herritarren presioaren ondorioz”.
Calixto Ayesa Nafarroako Gobernuko osasun kontseilari ohiak komunikatu bat plazaratu du Luis Barcenasen dokumentuetan Jaime Ignacio del Burgoren izenean agertutako ordainketak berarentzat zirela esanez. Kargua hartzean kontsulta itxi behar izateagatik alderdiak emandako “behin-behineko konpentsazioa” dela azpimarratu du.
Tarteka iristen zaizkigu ustelkeria politikoari buruzko albisteak. Tarteka, ustelkeriaren eta iruzurraren aztarnak eta susmoak zabaltzen dira, normalean jarduera politikoari lotuta. Une horietan herritarrok biziki haserretzen gara eta inguru politiko guztia zalantzan jartzen dugu.
Ondo dago...
Iruñeko Golem zinemaren aurretik, 17:00etan hasiko da ustelkeriaren aurka deitu duten Manifestazioa. Hemen azpian Twitterren izaten ari den oihartzuna gainbegira dezakezu.
"#kontuz"i buruzko Txioak
!function(d,s,id){var js,fjs=d.getElementsByTagName(s)[0];if(!d.getElementById(id)){js=d.createElement(s);js.id=id;js.src="//platform.twitter.com/widgets.js";fjs.parentNode.insertBefore(js,fjs);}}(document,"script","twitter-wjs");
Estatuko Fiskal Orokorrak, Eduardo Torres-Dulcek, PPko buruzagiak ikertzeko nahikoa arrasto badela adierazi du. PPk bihar izango den ezohiko bilera batera deitu du zuzendaritza.
Eraikuntza enpresetako buruek eta beste hainbat enpresarik PPri emandako milaka eurotako dohaintzak, alderdiko buruzagi nagusien artean banatzen zituen Luis Barcenas diruzainak. Aznar, Rajoy, Rato, Alvarez Cascos, Cospedal, Arenas eta Acebes ageri dira El País-ek gaur argitaratutako zerrendan.
“Espainian ez da aste bakarra pasatzen ustelkeria arazo bat hedabideetako tituluetan agertu barik”. Arte telebista kate frantziar-alemaniarrak Espainiako ustelkeriaz egindako dokumental baten aurkezpen gisara jaurtitako eztena da, baina ez dabil urruti. Wikipediara bisita bat eginez...
PSE-EEk lege-proposamena aurkeztu du EAEko Legebiltzarrean, ordezkari publikoek kargua utzi ondorengo bi urteetan ez dezaten inolako zerbitzurik eskaini, ezta lan-harremanik edo merkataritza-harremanik eduki ere, karguan egon diren bitartean euren lanarekin zerikusia izan duten enpresa, elkarte edo erakundeekin.
Jorge Trías Sagnier PPko diputatu ohiak azaldu du nola ordaintzen zitzaizkien alderdiko buruzagiei 10.000 euroraino iristen ziren gainsoldatak eskudirutan, gaur El Paísen argitaratu den artikulu batean.
Ataritik irteten den bakoitzean, lehen urratsa egin baino lehen, bi aldeetara begiratzen du beti; eta gero gora, zerura. Txikitan hala egiten ikasi omen zuen. Umetan hartzen diren ohiturak direla dio orain, akaso praktikan balio handirik ez dutenak: euria egin behar baldin badu, berdin egingo...
22 milioi eurora arteko diru-mugimenduak aurkitu dituzte Suitzako banku batean, Luis Barcenas PPko senatari eta diruzain ohiaren izenean, hedabideek asteazkenean jakinarazi zutenez. Bera da, gainera, Dresdner Bank bankuko beste lau konturen onuradun nagusia. Azken orduetan jakin ahal izan dugu Mariano Rajoy Espainiako presidentearen izena ageri dela Dresdner bankuak egindako txostenetan, eta 20 urtetan PPk gainsoldatak ordaindu zizkiela diru beltzean alderdiko goi-karguetako batzuei.
Eskandalu berean inplikatuta zegoen Pablo Zalba PPko eurodiputatu nafarra. Lau urteko kartzela zigorra jarri diote Ernst Stasser politikari austriarrari eskupekoak onartzeagatik.
Nola hondoratu kutxa bat eta inolako arduarik ez hartu. Yolanda Barcinak CAN auziaren aurrean urraturik gabe ateratzeko hartu duen jarreraz idatzi du Joseba Santamariak Diario de Noticiasen. Artikulua euskaratu dugu:
Nafarroako Gobernuak atzo jakinarazi zuen Nafarroako Kutxako administrazio kontseilua desegin duela. Haren ordez, erakunde kudeatzailea izendatu du eta hiru kide ditu: José Antonio Razquin, Pedro Ugalde eta Juan Francisco Franco, Aurrekontuetako zuzendari nagusia. Hiru horiek erakundearen estatutu berriak prestatu beharko dituzte, nahiz eta ez den horretarako datarik ezarri.
Espainiako Erregearen irudi publikoa asko kaltetu da 2012. urtean. El Mundo egunkariak atzo argitaratu eta gaur Eldiario.es atariak aipatzen duen inkesta batek dioenez, Espainiako Estatuko herritarren %50,1ek uste du Juan Carlos Borboikoaren erregetza ona dela; iazko urtarrilean %75etik gora zegoen portzentaje hori.
Azken egunotan, Espainiako Zerga Agentziak salaketa larria egin du Durangoko familia abertzale bati loturiko makina erremintako enpresa baten kontra. Telebistek, irratiek eta egunkariek –nazioartekoak barne– handitasunez zabaldu dute albistea, argazki eta guzti. Baina hedabideak...
Gerardo Díaz Ferrán Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko (CEOE) presidente ohi eta Marsans bidaia-agentziako fundatzailea atxilotu zuten atzo, ondasunak ostentzeaz eta dirua zuritzeaz akusatuta. 2010eko udan Marsansek porrot egin eta 4.700 laguni eragiten zien 417 milioi euroko zorra utzi zuen. Orain, Espainiako fiskaltzak dio 50 milioi euro Suitzara desbideratu zituela Díaz Ferránek.