Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

IrakaskuntzaSailak



Hileta dotorea nahi?

idasoatik behera aspaldian ebidentzia dena, begi-bistan gelditzen ari da Ipar Euskal Herrian. Euskarak bizirautea nahi badugu, murgiltze eredua eskola guzietara hedatu beharra, eskola publiko eta pribatuak barne.

Inkesta soziolinguistikoaren emaitzak argitaratu berri direla, euskararen geroaren zutaberik inportanteena eskolan datza. Mintzo duten adinekoekin batera itzaltzen ari da euskara, ondorioz, hizkuntzaren berpizkundea hezkuntzaren esku gelditzen ari da.

Luzaz borrokatua eta ukatua izan ondoren, murgiltze eredua euskara salbatzeko eredu bakar gisa ageri da Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan. Lehenago eskola elebidun pribatu eta publikoetako irakasle euskaldunek egina zuten gisan, guraso elkarteek beren ezintasuna jakinarazi berri dute publikoki. Eredu elebidunak, B ereduak ez du euskalduntzen. Murgiltze eredura joan beharra dago eta lehenbailehen.

Eskola katolikoetan ama eskoletan abiatu dute aspaldian esperimentazioa eta gaur egun gehienetan murgiltze eredurantz ari dira. Esperimentazio hori lehen mailetara pasa beharko da eta bigarren hezkuntzara, bestela ahalegin oro alferrik izanen baita. Lehen aldiz ere, murgiltze eredua garatzen hasi dira 2012ko irailean Miarritzeko eskola publiko batean 3 eta 4 urtekoetan.

Alta, murgiltze eredua legez kanpokoa da, Frantziako Estatu Kontseiluaren arabera. Eta Parisen prestatzen ari diren hezkuntzarako lege berriak ez du aldaketarik aurreikusten. Eredu elebidunak porrot egin du, hizkuntza politikara bideratzen den dirua ez da nahikoa. Epe motzean, beraz, ikastolak dira aukera bakarra, baina garatzeko trabak besterik ez dituzte bidean. Itxurakeria aski, ez dugu gure hizkuntzarendako hileta dotorerik behar, ez eta perfusiopeko heriotzarik; euskara bizirik iraunaraziko duten politikak baizik.

Alde honetan hizkuntzaren ehuna orratz eta haririk gabe josten ari garela, Madriletik hamarkadetan egin lana urratu nahi dute. Baina birao guziak Madrili zuzendu gabe, hiru urtez Iruñea eta Gasteizko gobernuak okupatu dituztenek, izan duten jokamoldea ezin ahantz. Azken urteetan murrizketa latzak aplikatu dituzte hezkuntzan.

Nafarroan guraizeak gupidarik gabe sartu dituzte. Eskerrak Euskal Herrian elkartasuna berezkoa dugun eta Lodosako ikastolak denen laguntza eskuratu ahal izan duen. EAEn, aldiz, erranak erran, iragan den gobernuak kontzertazioan langileen ordaintzeko sosak murriztuz lehenik, ratioetan bigarrenik eta ikastolen mugimenduaren finantzaketan hirugarrenik, izigarriko kalteak eragin ditu. Eta guti balitz, euskalgintzari hitzemandako sosak ere ez dituzte ordaindu. 2013an ez dugu deus irabazirik baina anitz galtzeko. Gure hizkuntzaren alde borrokatzeko urtea izanen da.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan