Urte berriaren hasierarekin bat dator Euskal Kulturaren Urtekaria ere. 2008koaren berrikuntzarik nabarmenena Interneten ere osorik kontsultagai izatea izan zen, eta aurten ere hala izango da, hori bai, maiatzetik aurrera, ordura arte Argiako harpidedunek bakarrik izango dute Urtekaria Interneten kontsultatzeko aukera.
guztia irakurri
Nerea Azurmendi
Joxerra Garziari eta Tere Irastortzari egokitu zitzaien, urtekari honen iazko edizioan, 2007an kulturgintzak emandakoan entresaka egin eta iragan bilakatzeko zorian zen urtearen erretratua egitea. Irastortza orduan bezala, “goiz askotan nola hasi erabaki ezinda ibili naiz”, eta bati maileguan zalantzak hartu dizkiodan bezala hartu diot besteari, Garziari, goiz askotan iheska urrundu zaidan abiapuntua. “Kultura errentagarri egitea da orain kontua”, zioen, eta ondoren: “Prezioaren eta ordainetan jasotzen denaren arteko erlazio egokia besterik ez da errentagarritasuna. Komeriak gero datoz, formula aplikatzen hasi eta prezioa, eta ordainetan jasotzen dena zehazterakoan. Kulturaren alorrean behintzat, ez dira horiek kalkulu errazak”.
guztia irakurri|
|
Maiatza |
|
1 | 2 | 3 | |
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Arg.: Mikel Saiz
Foru Gobernuak orain artio esperientzia pilotu gisa zabaldu duen British eredua beharrean, eredu propio eleaniztun eta malguago bat, hizkuntzen bizikidetzako eredua –Kontseilariaren hitzetan– bultzatuko du. (...) Garbi agertzen da ingelesaren aldeko apustua eta garbiago euskararen kontrakoa, D eredua ingelesaren sendotze horretatik kanpo utzi baitute. Hezkuntza sistema publikoak gurasoei ingelesaren eta euskararen arteko dilema faltsua planteatuko die.
guztia irakurri
© 2009 ARGIA.com