Kazetaria eta idazlea
Betetzen nauen eta zoriontsu egiten nauen gauza bat da niretzat idaztea (...) Kazetaritza asko gustatzen zait, gainera nire kuriositatea asetzeko bide bat dela iruditzen zait. Gero, askotan kazetaritzatik jasotako datuek literaturarako ere balio dute (...) Julio Cortazar, Quim Monzó, Harkaitz Cano eta Sarri oso gustuko ditut. Nire ustez, idazle horiek duten ezaugarria istorioari garrantzia emateaz gain, idazteko moduari ere asko erreparatzen diotela da (...) Iruditzen zait zenbat eta gehiago irakurri orduan eta gehiago falta zaidala irakurtzeko (...) Etengabe, entretenimendurako zeharo txundigarriak diren bideoak bultzatzen dira, umeentzako bideojokoak, gero eta efektu espezial hobeak dituzten ikus-entzunezko produktuak... Horiek normalean oso pasiboki kontsumitzen dira, pasiboki disfrutatzen erakutsi digute, eta literaturak aktibo izatea eskatzen du (...) Gehien betetzen nauena sortzea da, idaztea, eta ahal dudan neurrian, horri eman nahi diot lehentasuna. (Beterriko Liburua 07-07-17)
© 2009 ARGIA.com