Arg.: Josu Santesteban
Idazlea
Jon Alonsok Izagirreren Sua nahi, Mr Churchill? ipuin liburua euskadisaritu ez izana deitoratu du, gaizki ulertu ez badut (...) Balizko bidegabekeria hau zergatik gertatu zen, gertatu da eta (zantzu guztiak betetzen badira) gertatuko da aurten? Paradigma aldaketa bat egon al da eta literatur erakundeak hasi al dira Alonsok berak bidegabeki baztertutzat jotakoak (Borda, Muñoz, Zaldua...) aintzakotzat hartzera? (...) Eztabaida beti ona da, argudioak literarioak izanik. (Gara 07-02-12)
Kazetaria
Alonsok proposatu du, azken finean, Euskadi Sariari, hau da euskarazko eta Euskal Herrian egiten den gaztelaniazko literaturaren saririk garrantzitsuenari, uko egitea (...) Alonsok galdera jarri du mahai gainean, eta erantzun bat merezi du. Hau da, posible ote da susmorik gabeko literatur sari nagusi bat, bat bakarrik, urteroko ekoizpena bere osotasunean aztertuko duena eta nahikoa adostasuna bilduko duena? Alonsok, eta beste batzuek, ondorioztatu dute ezetz (...) Sariak dira, hala ere, literatura sariak. Irizpideak tartean sartzen dira. Hots, subjektiboak dira. Horregatik, proposamen arriskutsua da Alonsorena. Horregatik, interesgarria.
(Berria 07-02-07)
Arg.: Dani Blanco
Idazlea
Jon Alonsoren artikulua ipuin bat dela. Hori esan du [Koldo Ordozgoitik]. Jende guztia hura iritzi-artikulu bat zelakoan, Euskadi Sarietako hainbat gauza salatzen zituen artikulua hain zuzen, baina bai zera! ipuin bat omen. Ipuin bat, hau da, kontakizun entretenigarri, denbora pasarako egoki, nahiko hutsal eta, batez ere, faltsu bat. Ordea, pentsatu nahiko nuke Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean lan egitera iristen den norbaitek ez duela horrelako ikuspuntu zaharkitu eta topikoa ipuinen inguruan. Eta orduan imajinatzen dut Ordozgoiti jaunak beste zerbait esan nahi duela esaldi horrekin. (Eremulauak.com 07-02-13)
Arg.: Dani Blanco
Idazlea
Hizkuntzarekin egiten den lana, idazlearen ardatz-lana bada, poetaren kasuan lan kardinala da. Hizkuntza poetikoa da inportantea dena. Izan dadila euskaraz hala beste hizkuntza batez azkenean hizkuntzaz hizkuntza bilatze bera baita, lan bera, moduak dira bakarrik aldatzen direnak, hizkuntza ezberdinek dituzten barne prozesuen araberakoa baita hizkuntza ezberdinetan idazten dena. Bi hizkuntzatan idazten duten poetek ongi ezagutzen dute fenomenoa. Are gehiago, erran daiteke inportanteena ez dela, adibidez, euskaraz idaztea, baizik eta gaurko idazlea izatea, gaurko hitzekin formatua den ele poetikoz aritzea. Ez dadila anakronikoa izan zure 'hitz-eskultura', ez, adibidez, hizkuntza higatu batezkoa, lirismo neorromantiko 'negargarrizkoa'. Gaurko gizarte globalizatu eta (bio)teknologikoaren islatzeko gai izanen den hizkuntza izan dadila: eta biharko garaietatik jin litezkeen ikara handien adierazteko gai den poesia. (Nabarra 2007ko uztaila)
Itzultzailea
Literatur itzulpenetan, itzulpengintzako beste arloetan baino areago agian, hitzak askotan ez dira azala, mamia baizik. Hitzak soinuak dira, iradokizunak eta irudiak dira; hitzez osatzen dira esaldiak, baina esaldiak ez dira hitz batuketa edo biderketa soila. Beren azpian ezkutatzen dena da garrantzia duena. Itzulpenaren erronka nagusia sorburu hizkuntzan ezkututarik dagoen hori xede hizkuntzan ematea da. Jatorrizko hitzen musika, iradokizunak eta irudiak xede hizkuntza horretan bilatuz. Azkenean, itzulitakoari jatorrizkoaren osotasuna ematean datza gakoa. Literatur lan jakin baten itzultzaileak osotasun hori ematea lortu duen ala ez jakiteko, xede hizkuntzako irakurleari galdetu ahal zaio. Horrek pertsonaia batean sinistu badu, berarekin sufritu edo goxatu badu, gauean argia itzaltzen kostatu izan bazaio, erdietsi du helburua itzultzaileak. Aldiz, lehenengo paragrafoan loak hartu badu irakurlea, agur. Gakoa da irakurleak itzulpenaren bidez idazle baten ahotsa aditzen duen –jatorrizko hizkuntzako irakurleak bezala–, ala zarata edo zurrumurrua entzuten duen. (Berria 07-11-20)
Kazetaria eta idazlea
Betetzen nauen eta zoriontsu egiten nauen gauza bat da niretzat idaztea (...) Kazetaritza asko gustatzen zait, gainera nire kuriositatea asetzeko bide bat dela iruditzen zait. Gero, askotan kazetaritzatik jasotako datuek literaturarako ere balio dute (...) Julio Cortazar, Quim Monzó, Harkaitz Cano eta Sarri oso gustuko ditut. Nire ustez, idazle horiek duten ezaugarria istorioari garrantzia emateaz gain, idazteko moduari ere asko erreparatzen diotela da (...) Iruditzen zait zenbat eta gehiago irakurri orduan eta gehiago falta zaidala irakurtzeko (...) Etengabe, entretenimendurako zeharo txundigarriak diren bideoak bultzatzen dira, umeentzako bideojokoak, gero eta efektu espezial hobeak dituzten ikus-entzunezko produktuak... Horiek normalean oso pasiboki kontsumitzen dira, pasiboki disfrutatzen erakutsi digute, eta literaturak aktibo izatea eskatzen du (...) Gehien betetzen nauena sortzea da, idaztea, eta ahal dudan neurrian, horri eman nahi diot lehentasuna. (Beterriko Liburua 07-07-17)
© 2008 Sareko Argia