Iban Zaldua, Idazlea.
Halaxe sentitzen da gure urte literarioaren laburpena idazteko enbajada onartu duen idazlea: Nietzscheren esapide batean preso, denbora-kiribil batetik ihes egin ezinik. Ezer ez baita aldatzen, izen batzuk (ez hainbeste) eta izenburu batzuk kenduta; cut & paste “sortzaile” pixka bat egin, eta aurreko urteetako esaldi berrantolatuekin osa daiteke, erraz asko, bilduma hau. Izan ere, aukera hori serioski ari da haztatzen idazlea.
© 2009 ARGIA.com