Arg.: Dani Blanco
Argazkilaria
Argazkilariaren lana duindu beharra dago. Jendeak badio argazki bat ona dela, jakin dezala zeinek egin duen. Guk prentsan bat-bateko iraunkortasuna duen produktu baterako lan egiten dugu, eta ez dute gure lana zaintzen. Uste dugu argazki batzuek beste tempo bat merezi dutela. Liburu batean batzea aukera bat da. Profesioaren errebindikazio bat da, eta niretzat garrantzitsua da argazkilarien bilduma bat hastea.
2.072 zenbakia 07-01-21
Arg.: M.A. / Argazki Press
Orkestra zuzendaria
Elitismoa baztertu behar dugu guztiz, ez gu ez entzuleak ez baikara ezer musikarik gabe. Musika guztientzat da, eta ez da harengana hurbiltzeko beldurrik eduki behar. Askok esaten dute: "Ez dut musika klasikoa ulertzen". Barka, baina zuk ez duzu musika klasikoa ulertu behar. Jatetxe batera zoaz eta gustatu egiten zaizu han jaten duzuna, baina ez dakizu hura prestatzen. Musikarekin berdin gertatzen da. Ausart zaitez jakia dastatzen, ez baituzu ulertu beharrik, sentitu baizik.
2.073 zenbakia 07-01-28
Arg.: Iñigo Azkona
Trikitilaria
Nik nahiago dut ehun mila disko pirata saldu, bost mila original baino. Horrek esan nahiko baitu gure musika hedatzen ari dela. Gainera, guk etekina zuzeneko musikatik ateratzen dugu. Internetek ikaragarrizko aldaketa ekarri du, eta badirudi etorkizun hurbilean diskoak produktu bezala desagertu egingo direla. Musika beste modu batean hasi beharko da saltzen. Tomateak Internet bidez jaitsi ahalko balira, nork erosiko lituzke dendan?
2075 zenbakia 07-02-11
Arg.: Josu Santesteban
Idazlea
Bada ia urtero finalista izaten den idazle bat, sekula irabazten ez duena. Normala da?; esaterako, posible litzateke idazle atzerriratu batek inoiz irabaztea?; esaterako, posible litzateke, demagun, ohiko zirkuluetatik eta gezurmendietatik kanpo ibiltzen den idazle batek –zer esanik ez poeta edo saiogilea bada, zer esanik ez gaztea ez bada– aukerarik izatea? Asko dira baztertuta daudenak. Eta ez irizpide literarioengatik.
2.075 zenbakia 07-02-11
Arg.: Josu Santesteban
Marrazkilaria
Niri zinta marraztea ordu erdia kostatzen zait, baina destilatzeak egun osoa ematen dit. Periodiko guztiak irakurtzen ditut eta buruari eragiten diot eta alde desberdinetatik begiratzen ditut gaiak. Gero laburbilduz esan nahi dudana nola azaldu pentsatzen dut. Hor dago lana. Gainontzeko gauza guztietan ere berdina da: poesian, ipuingintzan, nobelagintzan, pinturan edo zineman. Kontua laburtzea da, gauzak kentzea.
2.079 zenbakia 07-03-11
Arg.: Dani Blanco
Komikigilea
Albumak saltzeko, dirua irabazteko, edo gastuak enpasteko, bi mila aletik gora saldu behar dituzu, eta hori hemen ez da saltzen. Mortadelo batek bai, salduko ditu, eta Asterix batek ere bai. Horiek, hamar mila ale, igual. Baina gainerakoan, horrelako salmentarik ez du hemengo produktu batek. Esango dizut: hemen albumak ez dira saltzen. Bertakoak, behintzat, hemen egindako produktuak, oso gutxi. Zer saltzen den? Japoniar komikia, hau da, manga. Hori, eta super heroiak. Spiderman eta beste.
2.078 zenbakia 07-03-04© 2009 ARGIA.com