Piztu Ezazu Argia gunera joan.

upn

Nafarroako eragile sozialek sistema politikoa aldatu behar dela diote

2013-04-17

ARGIA

Aldaketa eskatzen duten nafarrak gero eta gehiago dira, Gobernuaren murrizketek eta CANeko eskandaluak eraginda. Baina eragile sozialen ustez  sistema politikoa bera da aldatu beharrekoa, herritarren partea hartzea lehenetsiko duen alternatiba sortzeko. Yolanda Barcina presidentearen kontrako zentsura mozioaren bezperan, Diario de Noticias-ek zenbait talde eta kolektiboren iritzia jaso du.
CAN

CANen auzian, Mirandak deklaratu behar du gaur

2013-04-16

Lide Hernando

Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari-ohia CAN auzian inputatu bezala deklaratzera deitua zegoen gaur goizeko 10:00etan.  
CAN

Iruņeko alkate Enrique Mayaren txanda

2013-04-15

Jon Torner Zabala

Enrique Maya Iruñeko alkateak deklaratuko du gaur Iruñeko Auzitegiko Instrukzioko 3. Epaitegiko Maria Paz Benito epailearen aurrean, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik.
CAN

Miguel Sanzek inputatu gisa deklaratuko du gaur

2013-04-12

Jon Torner Zabala

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak inputatu gisa deklaratuko du gaur goizean Iruñeko instrukzio auzitegian, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten harira. Epaitegira heltzean "lapurra" eta "txorizo" oihuka hartu dute kanpoan zeuden herritarrek.
CAN

Iruņeko Udaleko oposizioko alderdiek Mayaren aurka planto egingo dute batzarrean

2013-04-10

Lide Hernando

Iruñeko alkate Enrique Mayak CAN auziarekin duen erlazioa kontuan hartzekoa dela kontsideratu dute udaleko UPNren oposizioko alderdi guztiek, PPNk izan ezik.

Geroa Baik Barcinaren aurkako zentsura mozioa babestuko du

2013-04-10

Lide Hernando

Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak asteartean adierazi du Barcinaren aurkako zentsura mozioaren aldeko botoa emango duela. Bilduk eta Aralar-NaBaik aurkeztutako mozioak jada Ezkerraren eta Geroa Bairen bermea du, beraz. Hala ere, ez da nahikoa izango aurrera ateratzeko, PSNk argi adierazi baitu ez duela alde bozkatuko.
CAN

Nafarroako ustelkeriaz dokumentala laguntzeko donazio kanpaina abiatu dute

2013-04-08

Jon Torner Zabala

Nafarroako ustelkeria kasuei buruzko Nork eraman du dirua? trilogiako bigarren dokumentala egiten ari da Ateak Ireki kolektiboa, CANen desagerpena oinarri izango duena. Proiektua sustengatzeko donazio kanpaina jarri dute abian, Verkami webgunearen bitartez.

Barcina baino, PSN helburu

2013-04-05

Xabier Letona

Ostiral honetan Nafarroako Legebiltzarrean aurkeztuko den zentzura mozioak ez du aurrera egingo eta Yolanda Barcinak lehendakari moduan jarraituko du. Oraingoz behintzat. Baina UPNren eta, bereziki, Barcinaren higadura prozesuan beste urrats bat da. Erakusten du ondo haren ahuldadea, are gehiago UPNko buruzagien inputazio judizialarekin bat etorri denean. Baina batez ere, erakusten du zein egoera gaitzean den PSN, seguruenik zentsura mozio honen helburu garrantzitsuena.
UPN

Barcina ahul, alternatiba ere bai

2013-03-24

Xabier Letona

YOLANDA BARCINA-K jarraitzen du UPNko lehendakari moduan: 871 boto (%51,78) bere alde, Alberto Catalánek baino –Miguel Sanzek baino– 76 gehiago. Ezustekoa izan da, ez da gertatu oro har uste zena, eta oraingoan Gobernuaren aparatua alderdiarenari gailendu zaio. Besteak beste,...
CAN

Iruņeko alkatearen dimisioa eskatuko du oposizioak, CAN auzia dela eta

2013-03-22

Jon Torner Zabala

Enrique Maya Iruñeko alkatearen aurkako mozioa aurkeztuko dute gaurko osoko bilkuran NaBai, Bildu, PSN, Aralar eta Izquierda-Ezkerra alderdiek, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik,

Inoiz ez bezalako aukera

UPNk iragan igandean egin zuen kongresuaren ondoren Kike Diez de Ultzurrunek Nafarroako egoera politikoari buruzko analisia eskaini digu. Bere uste UPN eta PSN hondoratu egingo lirateke hauteskundeak orain eginez gero: sekula eztako aukera zabaldu da Bildu, Geroa Bai eta Ezkerrarentzat.
UPN

Yolanda Barcina izendatu dute bitan zatitutako UPNko buru

2013-03-18

Jon Torner Zabala

Yolanda Barcina izango da UPNko presidentea datozen lau urteetan ere. Asteburuan egindako Kongresuan 871 boto (%51,78) lortu zituen Nafarroako presidenteak, eta 795 Alberto Catalanek. Bi hautagaien arteko alde txikiak agerian jarri du alderdiak bizi duen zatiketa.
UPN

Guardia zaharra touché

2013-03-17

Xabier Letona

Oso ukituta dago Nafarroako elite politiko zaharra. Nekez pentsatuko zuen UPNk Nafarroako Kutxaren auziak bere agintaritza ere horren kolokan jarriko zuenik. Baina hala da eta, ezker-eskuin, herritarrak gogaituta eta suminduta daude. UPN eta PSNko politikarien dieten azken aferak gorenera...

Barcinak ez ditu 2004tik 2011ra kobratutako dietak itzuliko

2013-03-01

Lide Hernando

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariak 2004tik 2011ra CANen bidez kobratutako dietetan (soldataz aparteko ordainsarietan, alegia) irabazitako 246.000 euroak itzuliko ote dituen galdetu zuen atzo Patxi Leuza Geroa Bai-ko (GB) parlamentariak, Noticias de Navarrak jaso duenez. Sánchez de Muniáin Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, galdera horren aurrean, ezezkoa erantzun zuen.

CAN auziaz Enrique Goņik botatako perlak

2013-02-20

Urko Apaolaza

Enrique Goñi CANeko zuzendari izandakoak atzo Nafarroako Parlamentuan emandako azalpenak harrigarritzat jo dituzte askok. Ikerketa batzorde batek deituta ez, bere kabuz hitz egin zuen: “Hona egia esatera etorri naiz”.  Hauek dira Enrique Goñiren esaldi gogoangarrienak:

Adio, Yolanda?

2013-02-17

Xabier Letona

UPN oso ataka estuan ari da aspaldian, eta hainbat arrazoirengatik gainera: 2008aren bukaeran PPrekin emandako apurketa, hauteskundeen ondoren PPrekin bakarrik gobernua osatzeko aukerarik eza, krisi ekonomikoa eta egindako murrizketek Nafarroan ekarritako giroa, PSNrekin egindako koalizio...

Madrilgo Gorteek ez dute frackinga debekatuko… PSOEk hala nahi zuen arren

2013-02-15

Unai Brea

Madrilgo Diputatuen Kongresuak, atzo egindako saioan, ez zuen onartu frackinga debekatzeko Izquierda Plural taldeak aurkeztutako ekimena, PPk, UPyDk eta CiUk aurka bozkatuta. EAJ, UPN eta FAC abstenitu egin ziren, eta PSOEk eta Amaiurrek, berriz, ekimenaren alde bozkatu zuten.

CAN: erregimenaren zutabea noiz eroriko

2013-02-10

Iván Giménez

Azken boladan, Iruñera datozen turista saldoek, ohiko bisita lekuez gain (Santo Domingo aldapako ukuiluak, Estafetako bihurgunea, zezen plaza...) txoko berri  bat aurkitu dute: San Bartolome gotorleku txikiaren harresiko arraila. Iruindarrok uste genuen ia ez ginela ezertaz...

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du osasun sistema erreformatzeko Gobernuak onartutako dekretua

2013-02-08

ARGIA

Osasunbideko lehen arreta eta larrialdi zerbitzuan aldaketak egin nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Parlamentuak, ordea, atzera bota du UPNk onartutako dekretua, Nabai, PSN, Ezkerra eta Geroa Bairen botoekin. Dekretuak landa-eremuak baztertu, zerbitzu kaskarragoak ezarri eta profesionalen lan baldintzak okertzen zituela adierazi dute alderdiok.

Catalan eta Barcina aurrez aurre UPNko presidentetzarako

2013-02-07

ARGIA

Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko presidenteak jakinarazi du UPNko presidentetzarako hautagai moduan aurkeztuko dela, alderdiak martxoan egingo duen kongresuan. Aurrez aurre izango dira, hortaz, Catalan eta Nafarroako presidente Yolanda Barcina, UPNko bi sektoreen arteko akordioa hautsi ostean.

NaBai, Ezkerra, Aralar eta Bilduk euskarazko irrati baten aldeko mozioa aurkeztu dute

2013-02-06

Martin Vicioso

Iruñeko Nafarroa Bai, Bildu, Aralar eta Izquierda-Ezkerrako zinegotziek mozio bateratua aurkeztu dute Iruñean Nafarroako Gobernuak “lehenbailehen” euskarazko irrati bati emititzeko baimena eman diezaion.

Euskalerria Irratiak lizentzien lehiaketa “sortzetik ustela” berraztertzeko eskatu du

2013-02-05

Martin Vicioso

Lehiaketa baliogabetzeko “arrazoi sendoak” daudela adierazi du Euskalerria Irratiak. Beren ustez epaimahaiak erabilitako irizpideak, hasieratik, Iruñeko irrati euskaldunaren kalterako pentsatuta zeuden.
CAN

CANren kudeaketaren inguruko egia argitzea eskatu zuen milaka pertsonak

2013-02-04

ARGIA

Larunbateko manifestaldiak 5.000 pertsona inguru bildu zituen Iruñean. Patxi Zamorak, Kontuz! plataformako bozeramaileak, deialdiak erantzun zabala jaso zuela adierazi zuen, sindikatu eta alderdi desberdinek babesa eman baitzioten. Besteak beste,  EH Bildu, Geroa Bai, Aralar, I-E eta PSNko militante batzuk han izan ziren. Parlamentuan ikerketa batzorde baten beharra azpimarratu zuen, eta bere ustez “tamalgarria da gardentasuna eskatzeko kalera atera behar izatea”, CANeko zuzendariek berezkoa beharko luketen ezaugarria baita, Zamoraren iritziz. Halaber, egunen batean erantzunak emango dituztela azaldu zuen, beraien borondatez ez bada, “herritarren presioaren ondorioz”.

Nafarroako osasun kontseilari ohiak azaldu du Del Burgok jasotako dirua berarentzat zela

2013-02-04

Martin Vicioso

Calixto Ayesa Nafarroako Gobernuko osasun kontseilari ohiak komunikatu bat plazaratu du Luis Barcenasen dokumentuetan Jaime Ignacio del Burgoren izenean agertutako ordainketak berarentzat zirela esanez. Kargua hartzean kontsulta itxi behar izateagatik alderdiak emandako “behin-behineko konpentsazioa” dela azpimarratu du.

Euskalerria irratiari ez dio lizentziarik eman Nafarroako Gobernuak beste behin

2013-01-29

ARGIA

Iruñerriko Euskalerria irratia lizentziarik gabe utzi du berriz ere Nafarroako gobenuak. Irratiko kideek eman dute albistea Twitter bidez. Iruñerriko lizentziak SER eta Coperi eman dizkiote, eta hala, euskarazko irratiak orain arte bezala jarraitu beharko du, esleipenean hirugarren sailkatu dutelako.

CANen inguruko "egia osoa" azaleratzeko manifestazioa otsailaren 2an Iruņean

2013-01-24

ARGIA

Manifestazioa deitu duen Kontuz! kontsumitzaileen elkarteko kideen hitzetan, Nafarroako Kutxan (CAN) gertatutakoak "muturreraino ikertzeko" eskatuko dute otsailaren 2an Iruñean. Herritar orori egin diete dei manifestazioan parte hartzeko, CANeko arduradunek "jende guztiari" egin diotelako kalte.
CAN

CAN auziari buruzko prentsaurrekoa ematen ari da Kontuz! plataforma

2013-01-18

ARGIA

Ustelkeriaren aurkako Kontuz! plataforma CAN auziari buruzko prentsaurrekoa ematen ari da. Ateak Ireki webgunean zuzenean jarraitu daiteke.    

Sanz, Goņi eta Barcina salatu ditu Kontuz elkarteak auzitegian CAN aferagatik

2013-01-18

Urko Apaolaza

Miguel Sanz  eta Enrique Goñiren kontrako salaketa Nafarroako Probintzia Auzitegian jarri du plataformak eta Yolanda Barcinaren kontrakoa Nafarroako Auzitegian, foruduna delako. Besteak beste, CANeko neurri gabeko dietak, justifikatu gabeko  inbertsioak eta informazio pribilegiatuaren erabilpena aipatu ditu Kontuz-ek gaur eguerdian egindako prentsaurrekoan.

CANen pasiboa, Sanzi

2013-01-15

Joseba Santamaria

Nola hondoratu kutxa bat eta inolako arduarik ez hartu. Yolanda Barcinak CAN auziaren aurrean urraturik gabe ateratzeko hartu duen jarreraz idatzi du Joseba Santamariak Diario de Noticiasen. Artikulua euskaratu dugu:

Barcinak Nafarroako Kutxako administrazio kontseilua kargurik gabe utzi du

2013-01-04

ARGIA

Nafarroako Gobernuak atzo jakinarazi zuen Nafarroako Kutxako administrazio kontseilua desegin duela. Haren ordez, erakunde kudeatzailea izendatu du eta hiru kide ditu: José Antonio Razquin, Pedro Ugalde eta Juan Francisco Franco, Aurrekontuetako zuzendari nagusia. Hiru horiek erakundearen estatutu berriak prestatu beharko dituzte, nahiz eta ez den horretarako datarik ezarri.
Multimedia

2011-11-21  |  UPN

Hauteskunde gaua iruditan

Hego Euskal Herrian Amaiur nagusi izan da 7 diputaturekin, PP-UPNk 5, EAJk 5, PSE-EE-PSN 5 eta Geroa Baik 1. Emaitza hauek jakin ostean, hauek dira alderdien erreakzioek utzitako irudiak.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys