Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Ikasleei autobusaren prezioa beheratzea aztertuko du Bizkaiko Foru Aldundiak

2013-05-09

Martin Vicioso

Azken asteetan Leioako campuseko ikasleek egin dituzten protestak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen prezioa jaistea aztertuko du. Bilboko metroaren antzeko ‘gazte txartela’ ezarri lezakete, El Correok argitaratu duenez.

Garraio publikoaren prekarietatea salatu dute Leioako campusean

2013-05-02

Martin Vicioso

Ikasleak aste osoan ari dira mobilizatzen Bizkaibusen prezioak eta Leioako Campusera iristeko garraioaren prekarietatea salatzeko. Gaur, ‘Bizkaibus ez ordaindu’ lemapean, autobusetan sartzean ordaintzeari uko egiteko deia egin dute.

EHUk matrikula ordaindu ezin dutenentzako funtsa sortzeko asmoa du

2013-04-26

Lide Hernando

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazi du funts ekonomiko bat sortu nahi duela bere aurrekontu planaren barruan. Krisiaren eraginez ikasleek matrikula ordaindu ezin duten kasuetan, bertatik ordaindu eta gastuak estali ahal izango dira.

Xabier Aierdi eta Enrique Antolin absolbitu dituzte

2013-03-19

ARGIA

Xabier Aierdi eta Enrique Antolin EHUko irakasleak absolbitu ditu Bilboko zigor-arloko epaitegiko lehen aretoak. Frantziara deportatutako bi ikasleri klaseak emateagatik epaitu dituzte, prebarikazio administratiboa leporatuta.

EHUko arkitektura ikasleek hizkuntz eskubideen aldeko 'greba sorkorra' egingo dute

2013-03-11

Jon Torner Zabala

EHUko Donostiako Arkitektura Eskolako ikasleek "Greba sorkorra" egingo dute gaurtik hilaren 15era bitartean. "Ikasle euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatu eta euskara emantzipatuki garatzeko" eskatu dute, zabaldutako prentsa-oharrean (pdf) irakur daitekeenez.

EHUko lankideen babesa jaso dute Aierdik eta Antolinek epaitegira sartzean

2013-03-11

Jon Torner Zabala

Enrique Antolin eta Xabier Aierdi EHUko irakasleen kontrako epaiketa hasi da gaur goizean Bilboko Epaitegian. Bi euskal deportaturi unibertsitatean ikasten uzteagatik epaituko dituzte, prebarikazio delituaz akusatuta. Lankide ugariren babesa jaso dute epaitegiaren kanpoaldean, Iñaki Goirizelaia errektoreak eta Juan Ignacio Perez Iglesias errektore ohiak tartean.

Neil Young Biarritzen izango da uztailean

Biarritz Big festibala 2013ko uztailaren 18tik 21era ospatuko da bosgarrenez. Aguilera estadioan banatuko diren hiru toki desberdinetan izango dute lekua 40 artistak, haien artean Neil Young abeslari kanadarrak.

Iñaki Goirizelaia: "Bagenekien parte-hartze txikia izango zela ikasleen artean"

EHUko errektore kargurako aukeratu dute bigarrenez Iñaki Goirizelaia botoen %55arekin. Parte-hartze baxua izan da errektoretzarako hauteskundeen ezaugarri nagusia, bereziki ikasleen artean: 4.566 lagunek bozkatu dute eta 51.643 pertsonak zeukaten horretarako eskubidea. Goirizelaiak Euskadi Irratiari adierazi dionez, “azterketa sakona” egingo dute ikasleen portaera horren inguruan.

Amaierarik gabeko tunelean

2012-04-01

Unai Brea

1980ko hamarkadaren amaieran eta 90ekoaren hasieran, EHUko ehunka irakasle jardun ziren borrokan kontratu mota berri baten alde. 1992ko martxoaren 30ean, unibertsitateak eskainitako kontratua sinatzeari uko egin zioten horietako bederatzik. Gaur egun, hiruk jarraitzen dute EHUtik kanpo, eta bik, Antton Azkargortak eta Jose Luis Herrerok, Leioako campuseko paisaiaren zati bihurtu den pankartari eusten diote oraindik. Beraiekin hitz egin dugu, aipatutako dataren hogeigarren urteurrena betetzear den honetan.
Multimedia

2013-01-18  |  Unibertsitatea

Egunero

"Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu?" 1990an galdera berdina egin zuten EHUko 97 irakasleak funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakaslego propio bat sortu nahian. Baina kaleratzeen arriskua, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys