Piztu Ezazu Argia 970x90

UMP

Sarkozy libre baina inputatua

Nicolas Sarkozy Frantziako lehendakari ohia libre geratu da bart epailearen aurrean deklaratu ondoren, baina fiskaltzak hiru delitu leporatzen dizkio: ustelkeria, influentzia trafikoa eta instrukzio sekretua haustea. Delitu hauen zigorra 10 urteko espetxe zigorreraino iritsi liteke.

Pirinioetako eskualdeetan ere Fronte Nazionala garaile

Ipar Euskal Herriko emaitza orokorra ezagutu ezean, hona bera hartzen duen departamenduko (Pirinio atlantikoak) datu azpimarragarri batzuk.

Le Penen garaipenak astindu ditu Frantziako Estatua eta Europa

Marine Lepenen eskutik Front National ultraeskuindarrak bere garaipen historikoarekin Frantziako Estatuan bezala Europan eragin duen lurrikara Edgard Morin filosofoaren Twitterreko txio honek laburbildu du: "Besteen ezintasunak, itsutasunak, utzikeriak, ekarri dute Front Nationalaren garaipena. Horrela jarraitzekotan, hau hasiera besterik ez da". Hexagonoan asko dira shockean daudenak. Ezkerrekoak, dudarik gabe, baina baita liberal eta zentristak ere. XXI. mende hasierako krisitzarrarekin agintari ekonomiko eta politikoek herritarrei ezarri dizkieten austeritate politikek ezinegona zabaldu dute populazioaren baitan, zeinaren multzo zabalak sinetsi nahi izan baititu ultraeskuindarren mezu xenofobo, integrista eta anti-europarrak. Zergatik gertatzen den ia denek dakite. Hondamendia saihesteko zer egin, asmatzen zailago dirudi. 

DieudonnÚ umoregilearen ikuskizun bat debekatu dute Bordelen sionismoaz trufatzeagatik

Bordeleko alkate Alain Juppek (UMP) debekatu egin du Dieudonné M’bala M’bala umoregileak hilaren 26rako programatua zuen ikuskizuna, "antisemita" delakoan.

Konponbidean aurrera egiteko asmoa dute Ipar Euskal Herriko eragileek

Ipar Euskal Herriko agente sozial, sindikal eta politikoen gehiengoak konponbidearen beharra aldarrikatu du asteburuan egin den Baionako Foroan. Lokarri, Bake Bidea eta Baionako Unibertsitateak antolatu zuten, eta nazioarteko bitartekarien laguntzarekin, eragile politikoen mahaia sortzeko prestutasuna erakutsi zuten. Datorren urtean lanean jarraituko dutela adierazi zuten.
Multimedia

2010-03-22  |  UMP

Frantziako eskualdeetako hauteskundeen emaitzak

Ezkerra nagusi berriz ere Estatuan, Akitanian eta Iparraldean. Nicolas Sarkozyren UMP izan da galtzaile.

2010-03-11  |  UMP

Akitaniako hauteskundeei begira

Aurtengo martxoa mugarria izan daiteke Ipar Euskal Herriaren bilakabidean. Frantziako eskualdeetako bozek iraganaren eta geroaren marra trazatu dezakete. Batera plataformak antolatutako herri galdeketa, berriz, marra horren seinale gorria litzateke.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys