Piztu Ezazu Argia gunera joan.

ugt

Volkswagenen lana banatzeko proposamena, “enplegu odolustearen" aurrean

2013-05-15

Urko Apaolaza

Iruñeko VW lantegian nagusi den UGT sindikatuak lana banatzeko proposamena egin dio enpresa batzordeari. Bere esanetan, 200 lanpostu berri sor daitezke, “milaka familiarentzat egoera jasanezina delako”. Dena den, langileek egungo lanorduekin jarraitzea aukeratu ahal izango lukete.
UGT

Damaso Casadok EAEko UGTko idazkari orokor izateari utziko dio

2013-05-15

Urko Apaolaza

11 urtez EAEn UGTko idazkari nagusi izan ondoren, Damaso Casadok kargua utziko du maiatzaren 24an egingo den sindikatuaren kongresuan.

Milaka lagun bildu dituzte greba eguneko manifestazioek

Murrizketen aurka Europako 23 estatutan egindako mobilizazioetan milioika lagunek parte hartu zuten atzo. Hego Euskal Herrian agerian geratu da sindikatuen arteko batasun eza; hala ere, milaka lagun bildu zituzten hiriburuetan egindako manifestazioek. Nafarroan izan du jarraipen zabalena greba orokorrak. CCOO eta UGT sindikatuek emandako datuen arabera, industriaren sektoreak babestu du bereziki protesta eguna, baita eraikuntzarenak eta garraioarenak ere.

Europako hainbat estatuk mobilizazio eguna dute gaurkoa

Portugal, Frantzia, Espainia, Grezia, Italia, Txipre, Malta eta Belgikak Europako Sindikatuen Konfederazioak (CES) deituriko greba babestu dute lan erreformei erantzuna emateko.

Eragin handiena industrian eta eraikuntzan izan du grebak

Sindikatuek emandako datuen arabera, Greba Orokorra eraikuntzan eta industrian izaten ari da eragin handiena, metalgintzan batez ere (%50-60koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan). EAEko datuei dagokienez, jarraipena %50koa izan da Bilboko Metroan; %55ekoa Sidenorren; %100ekoa Loiuko aireportuaren aparkalekuan; %100koa Zamakonan eta Santurtziko eta Pasaiko portuetan; eta %40ekoa Correosen. Nafarroan grebaren jarraipena zabalagoa izan da. CCOO eta UGTk emandako datuen arabera, %70ekoa izan da.

Bihar "haserrea" kalera ateratzeko eskatu dute CCOO eta UGT sindikatuek

CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorrera deitu dute biharko Espainiako Estatuan. Hego Euskal Herrian, aurtengo hirugarren greba orokorra izango da eta "haserrea" kalera ateratzeko eskatu die herritarrei Damaso Casado UGT-Euskadiko idazkari nagusiak. Lan erreforma, berrordaintzea osasun zerbitzuan, murrizketak edota amnistia fiskala aipatu dituzte greba egiteko arrazoien artean, eta "kontsumoaren greba" egiteko eskatu du Jose Maria Molinero Nafarroako CCOOko idazkari nagusiak.

Murrizketen aurkako greba orokorra deitu dute Europar Batasuneko sindikatuek

Europar Batasuneko sindikatuek Europa osoan egiten ari diren erreforma "zorrotzen" aurkako greba deialdia egin dute datorren azaroaren 14rako. “Europak ekonomian hartzen dituen erabaki zorrotzei indartsu aurre egitea” dute helburu.

UGTk eta CCOOk deituta, murrizketen aurkako manifestazioak izango dira gaur

Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Tuteran izango dira murrizketen aurka CCOO eta UGT sindikatuek deitutako manifestazioak. Herrialdea suntsitu nahi dute, eragotzi egin behar dugu, gehiago gara lelopean egingo dira.

Murrizketen aurkako mobilizazioak gaurtik aurrera, eta greba orokorra airean

Espainiako Gobernua hartzen ari den neurrien aurka protestatzeko, sindikatu eta eragile sozialak mobilizazioak deitzen hasi dira. Gaur izango dira lehenengoak, 11:00etan, Hego Euskal Herriko Enplegu Zerbitzuaren egoitzetan. Bihar eta etzi ere izango dira mobilizazioak eta irailetik aurrera greba orokorra deitzeko asmoa iragarri dute CCOOk eta UGTk.

Forondako 122 langile kaleratzeak aireportua "ixtea" ekarriko duela ohartarazi dute

Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa (AENA) entitate publikoak Forondako (Araba) aireportuko langileen %87 kaleratzeko asmoa du, 140 langileetatik 122. Langileek ohartarazi dute aireportua itxi behar izatea ekarriko lukeela horrek, eta langile komitea greba hasi ala ez eztabaidatzen ari da.

Celsa enpresako langileen artean zatiketa eragin du zuzendaritzaren planak

Celsa Atlantic enpresak –Laminaciones Arregui zenak– 352 langile ditu Gasteizko eta Urbinako fabriketan. Zuzendaritzak 91 langile kaleratzea eta beste guztiei lanaldia igo eta soldatak %20 jaistea proposatu zuen duela bizpahiru hilabete, eta langileek atzo bozkatu zuten bideragarritasun plan hori. 92 langilek onartu dute plana, bozketan parte hartu zuten 98 langileetako gehienek. Aldiz, 200 bat langilek planaren aurka protesta egin zuten atzo Gasteizko fabrikaren atarian.

Meatzaritzaren murrizketen aurkako greba orokorra egiten ari dira Leonen

Leongo 24 udalerrik egin dute gaur bat Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen aurkako greba orokorrarekin. Meatze-jarduera duten eremuetan daude udalerriok. Mobilizazioak ia egunero izan dira duela hilabete gatazka piztu zenetik, eta liskar ugari izan da langileen eta poliziaren artean.

CCOOk eta UGTk ere greba orokorra deitu dute martxoaren 29rako

CCOO eta UGT sindikatuek ere greba orokorrerako deia egin dute Espainiako Estatuan martxoaren 29rako, Hego Euskal Herriko sindikatu abertzaleek deitutako egun bererako. Euskal Herriko CNT sindikatuak ere bat egin du greba orokorrerako deialdiarekin.

UGTk eta CCOOk ez dute baieztatu martxoaren 29an grebara deituko dutenik

CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorra deituko dutela Espainiako Estatuan martxoaren 29an, Hego Euskal Herriko sindikatu abertzaleek deitutako egun berean, hainbat hedabidek adierazi dutenez. Aldiz, sindikatuek ez dute halakorik baieztatu.

UGTk eta CCOOk tentuz jokatu nahi dute greba orokor baten aurrean

Zuhurtziaz jokatzeko deia egin duten arren, UGT eta CCOO sindikatuek zeharka begiratzen diote sindikatu abertzaleek martxoaren 29rako Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurka deitutako greba orokorrari. Atzo Hego Euskal Herriko hiriburuetan –eta Espainiako Estatuko beste hainbat hiritan– egindako manifestazio jendetsuetan greba deitzeko komenentziaz aritu ziren sindikatuetako ordezkariak eta militanteak.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys