Legez kanporatzea eta jazarpena hainbat urtez jasan ostean, ezker abertzalea berregituratzen ari da apurka-apurka. Pasa den asteburua horren erakusgarri: Udalbiltza eraberritua eta Ernai gazte erakundea aurkeztu dituzte jendaurrean.
Urtebeteko lan baten ostean, datorren martxoaren 2an Udalbiltza berrantolatzeko batzarra egingo da Donostian, epe ertaineko ekintza plan bat zehazteko eta hura gidatzeko zuzendaritza bat hautatzeko. Iazko Aberri Egunaren bezperan zazpi herrialdeetako udal kargu talde batek hasitako lana burutuko da batzarrean eta, horrela, azken bost mendeetan izan dugun instituzio nazional bakarrak desiratutako bigarren aroko aurreneko pausoak emango ditu.
Gasteizen jaioa, 1974an. Turismo ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. EA alderdiko kide da, eta Arabako Batzar Nagusietan batzarkide izan zen 2003tik 2007ra. Egun Gasteizko Udalean zinegotzi dabil Bilduren izenean. Udalbiltza berregituratzeko talde eragileko bozeramaile da. Martxoaren 2ko batzar eratzailea antolatzen dabil orain.
EAEko 101 udalek elkartean dirua jartzeari utziko diote helburu eta funtzionamendua “argi” azaldu arte. Eudelek Bildu “gutxietsi” duela salatu du koalizioak Donostian egindako prentsaurrekoan.
Udalbiltza berrantolatzeko prozesuan dagoeneko Euskal Herri osoko 318 udaletako 1.174 hautetsik parte hartu dutela jakinarazi zuten atzo Bilduko Gasteizko zinegotzi Iratxe Lopez de Aberasturik eta Ordiziako alkate Igor Egurenek, eta Izurako alkate Daniel Olzomendik, Donostian emandako prentsaurrekoan. Euskal Herriak bi estatuen partetik jasaten duen "suntsiketa kultural, linguistiko eta ekonomikoari aurre egiteko", Udalbiltza "beharrezkoa" dela nabarmendu zuten.
Udalbiltzaren berrantolaketa prozesua martxan da eta hilabete gutxiren buruan, urtea bukatu baino lehen seguruenik, ikusi ahalko da emaitza. Aurtengo martxoan eman zen horretarako lehen jendaurreko urratsa, alderdi ugaritako ordezkariek Irunen bat eginik Euskal Herri osoko udalak biltzen dituen erakundea berriz martxan jartzeko borondatea adierazi zutenean. Urte eta erdi igaro da Espainiako Auzitegi Nazionalak erakunde horretako kide izatea leporatuta auzipetutako lagunak absolbitu zituela.
Espainiako Audientzia Nazionalak Udalbitza auziko kideak absolbitu zituenetik urte eta erdi igaro denean, Garak gaur aurreratzen duenez, Udalbiltza berrantolatzeko asmoa dute zenbait hilabeteren buruan. Helburu horrekin aste honetan bertan herrietako hautetsien atxikimendu bila kanpaina abiatuko dute. Aipatu egunkariak dioenez, ekimenak nabarmenduko du ez dagoela arrazoirik berriro martxan ez jartzeko, ez dagoela Udalbiltza bezalako beste ezer, eta erakundea ideia berriekin eguneratua izan daitekeela.
Udalbiltza berriz osatzeko beharra azpimarratu dute Euskal Herriko zinegotzi eta alkate independentistek. Irunen (Gipuzkoa) egindako agerraldian Udalbitza berriz martxan jartzeko eta beste hautetsien atxikimendua biltzeko ahalegina egingo dutela jakinarazi dute. Ekitaldian Bildu, Nafarroa Bai, Aralar eta Abertzaleen Batasuneko 26 hautetsik parte hartu zuten.
Udalbiltzaren inguruko epaia irakurtzen hasi eta aurrera egin ahala besoko ileak gero eta tenteago dauzkat. Auzitegi Nazionaleko lehenengo salako epaimahaiak ahobizarrik gabe hitz egiten du bertan, egurra ematen dio akusazioari, eta ipurdi bistan jartzen du muntaia horren guztiaren ahultasuna. Egia esan, epaiketan ere agerian geratu zen hori, baina Auzitegi Nazionalarekin ez dago fidatzerik, eta ausartuko naiz esatera asko eta askorentzat sorpresa izan dela absoluzio hau, sorpresa pozgarria, baina sorpresa.
Gaur arratsaldean egin dute Udalbiltzako auzipetuek Auzitegi Nazionalak emandako absoluzio epaiaz lehen balorazioa. Maribi Ugarteburuk esan du "pozik" daudela, "bestela ez ginateke pertsona izango", baina aldi berean gogoratu du epaiak ez dioela ezer auziak bertan behera...
Defentsaren abokatuek akusazioak goitik behera bota ostean, Udalbiltzaren aurkako epaiketa amaitu da. Ustezko frogak zirenak indargabetuta geratu diren arren, Javier Gomez Bermudez buru den epaimahaiak, hamarna urteko kartzela zigorra eskatu du 20 akusatuentzat.
Kepa Landa abokatuak, auzi iruzurra...
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak (Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi) Arrasaten ariko dira igandean, Udalbiltzako auzipetuei babesa emateko asmoz. Jaialdia Amaia Antzokian izango...
Udalbiltzaren kontrako epaiketaren hurrengo saioa hilaren 29rako jarri zuen Gomez Bermudez epaimahai buruak. Egun hori jartzerako bazekien, ordea, Espainian greba orokorra deituta zutela sindikatu nagusiek, eta epaitegiko langileek deialdiarekin bat egin zezaketela. Orain, iritziz aldatu eta egun...
Fiskala baieztapen eliptiko batekin jokatzen ari da epaiketa osoan: Udalbiltza ETAk sortutako tresna zela. Baieztapen hori mugiezina da, poliziak hori dio eta polizia-atestatuari froga perizial izaera ematen badiote, kito. Aurreiritzi horretatik abiatuta, fiskala saiatzen ari da Udalbiltzaren jarduera ekonomikoak irregularrak izan zirela irudikatzen, nolabaiteko desbideraketa egon zela eman nahi du aditzera bere galderetan. Atzoko saioan garbi geratu zen hori.
Udalbiltzako 21 auzipetuak Auzitegi Nazionalera itzuli dira. Gaurkoan, hamazazpi polizia ziren lekuko, baina sei ez dira azaldu eta horietako lauk ez dute deklaratuko. Epaimahaiak beste bi poliziei deitzeko agindu du eta hilaren 29an dute hitzordua. Azaldu diren poliziek diote 2003ko operazioko...
Gaur arratsaldeko 16:30ean berrekingo diote Udalbiltzako epaiketari, eta defentsaren lekukoak izango dira deklaratzen Auzitegi Nazionalean.
Gaur berrekin diote Udalbiltzaren kontrako ahozko epaiketari Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Joan den astean auzipetu ia guztien deklarazioak entzun zituen epaimahaiak –Larraitz Sanzberro falta da, gaur deklaratuko du– eta orain akusazioaren lekukoei emango diete txanda. Lekuko zerrenda luzetik denak poliziak dira. Akusazioak poliziaren txostenak ditu oinarri, eta polizien lekukotasunean oinarrituko da orain ere. Frogarik ez, akusazio zehatzik ez, lekuko zuzenik ere ez... Poliziaren ustea, hori da Fiskaltzak eta DyJ-ak dutena. Zenbat balio du poliziaren iritzi batek Auzitegi Nazionalean?
Datozen egunotan 22 euskal herritar epaituak izango dira Espainiako Auzitegi Nazionalean, Udalbiltza auziaren barruan. Frogarik ez dago haien kontra, Udalbiltza ETAren menpe zegoela dioten poliziaren txostenak baizik. Fiskalak, ordea, akusazioa mantendu du, eta ataka zailean jarri ditu udal jardueretan aritutako hautetsiak.
Gaur goizean hasi da Udalbiltzako 22 hautetsien kontrako ahozko epaiketa. Javier Gomez Bermudezek presiditzen duen Zigor Aretoak epaituko ditu Udalbiltzako auzipetuak, ETAko kide izatea leporatuta. Epaiketaren saioak uztailaren 16, 22 eta 23an izango dira eta ondoren, epaiketak irailean jarraituko du. Gaurko saioan akusazioak (Fiskaltza eta DyJ) eta defentsak aurretiazko gaiak azalduko dituzte eta auzipetuek deklaratuko dute. Defentsak salatu du Auzitegiak lekuko eta froga ugari ukatu dizkiela “epaiketa azkarra” egiteko asmoarekin.
Udalbiltza auzian auzipetuak dauden 22 euskal herritar Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte bihar, hautetsiak ziren garaian erakunde horretan izan zuten parte hartzeagatik. Zehazki ETAko kide izatea leporatzen diete auzipetuei, baina haien kontrako akusazio zehatzik ez dago, ez herri akusazioaren idatzian (Dignidad y Justicia elkarte ultra-eskuindarra), ez fiskalaren idatzian, Udalbiltzaren egitasmoetan parte hartzea baino ez.
Udalerriek garrantzia handia izan dute azken mendeko Euskal Herriko historia politikoan. Subiranotasunerantz aldaketa politikoak egon direnean, udalerriak egon izan dira abangoardian. Esaterako, hor dugu II. Errepublikako mugimendu munizipalista, 1931n Gernikan bildutakoa, edota 1934an...
Udalbiltza auzia artxibatzeko eskatuz manifestu bat kaleratu dute hainbat idazlek, Trikuaren erditzea izenburupean. Atzo eman zuten ekimenaren berri Joxeaustin Arrieta, Edorta Agirre, Juan Ramon Garai, Fito Rodriguez, Josu Iraeta eta Abelin Linazisorok. Euskal Erakunde nazionala "borondate...