Han goitik itsasoa ikusten da.
Gauza kuriosoak irakurtzen ari gara egunotan Twitterren, Euskal Herriko txirrindulari itzuliaren inguruan. Jens Voigt alemaniarra euskaraz, eta Philippe Gilbert cannabis usainaz hizketan.
“Sustantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz balia ezin daitezkeela ukatzeko, debekatutako sustantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako. Oraingoz kasu bakan batzuk besterik ez dira ezagutarazi, eta ezin dezakegu esan dopina praktika orokorra denik futbolean. Baina futbolariak ez dira tentazio-bekatu orotatik libre dauden super-aingeruak.
Lokatzetan habil berriz ere, Beloki erori zeneko hartan bezala, La Rochetten behera, Gaperako bidean. Baina oraingo honetan satorren batek bota hau, erori egin haiz, aurpegia lohiturik dakark kameren aurrera, eta aitortu duk, beherakoan bakarrik ez gora ere bide zidorretatik joaten...
1996an diagnostikatu zioten barrabiletako minbizia Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrari. Profesionala zenean debekatutako sustantziak kontsumitu zituela aitortu du orain, eta bada horrek minbiziarekin lotura izan dezakeela dioenik. Horrela al da? Zein harreman dago dopinaren eta minbiziaren artean? Sustantzia batzuek gaitza sortzen edo zabaltzen ‘laguntzen’ al dute?
Azkenean aitortu du guztiok genekiena. Debekatutako sustantziak hartu zituela, alegia. Hainbeste urtetan egia ukatzen aritu ostean, Lance Armstrong ziklista estatubatuarrak ebidentziei men egin behar izan die. Zergatik orain?
Doinua: Iriyarena
Nondik heldurik ez omen dauka
amerikano honenak
txirrindulari bizitzan egin
omen ditu kristorenak.
Armstrong adina gaitzesten ditut
UCI ta bere ordenak
hamar urtera lehen estalia
lapurtu nahi diotenak.
Berez ez duen neurria ematen
bazaio...
Raul Perez Martinez ::Jacques Anquetil
Autoedizioa, 2012
iraupena ::110 orrialde
Euskaltel Euskadi taldean aritu diren eta gaur egun puntako beste talde batzuetan dauden hainbat ziklistak (Markel Irizar, Beñat Inxausti, David Lopez, Iker Camaño, Jonathan Castroviejo, Koldo Fernandez de Larrea eta Haimar Zubeldiak) bere filosofia hautsi ez dezan eskatu diote talde laranjari. Igor Gonzalez de Galdeano Euskalteleko kirol-zuzendaria egin dute taldeak bizi duen egoeraren erantzule, World Tour ligan jarraitu ahal izateko txirrindulari atzerritarrak fitxatzeko agertu duen asmoagatik bereziki.
Londresko Olinpiar Jokoetatik brontzezko hiru domina eskuratuta itzuli dira etxera euskal kirolariak. Lehenengoa Maialen Chorrautek (Lasarte) lortu zuen kayakarekin, bigarrena Maider Undak (Gasteiz) borroka librean eta hirugarrena Nely Carla Alberto, Eli Pinedo, Andrea Barno eta Patricia Elorza eskubaloi taldeko jokalariek eta Jorge Dueñas hautatzaileak.
Neurri batean bai, egia da. Tira, egia da errendimendua hobetze aldera kirolari batzuk odolean ozonoa injektatzen dutela baina, antza, horrek ez die batere mesederik egiten, ez behintzat orain arte egindako ikerketek diotenez. Eta egia da kirolariak zigorra jaso dezakeela ozonoa injektatzeagatik, baina ez justu gorputzean produktu hori sartu duelako, odola atera eta berriro injektatu duelako baizik. Alegia, hainbat adituren hitzetan ozonoa bere horretan ez da produktu dopatzailea, baina odol auto-transfusioa legez kanpoko ekintza da.
Alberto Contador ziklista espainiarrari bi urteko zigorra jarri dio Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS), 2010eko Frantziako Tourrean emandako positiboagatik. Hala, urte hartan irabazi zuen Tourra eta iazko Italiako Giroa kendu egin dizkiote Contadorri, eta aurten ezingo du abuztuaren 6a arte lehiatu.
San Fancisco (AEB), 1896ko uztailaren 25a. Milaka txirrindularik bi gurpileko garraiobidearen aldeko martxa egin zuten hiriko kaleetan, Good Roads (Bide Onak) mugimenduak antolatuta. Biharamunean The San Francisco Call egunkariak adierazi zuenez, 100.000 bizikletazale inguru bildu ziren,...
ESAITek antolatuta, ehundaka pertsonak hartu zuten parte Gasteiztik Bilbora egin zen bizikleta martxan. Bi helburu nagusi zituen ekimenak: alde batetik, euskal txirrindularitzari babesa ematea, eta bestetik, Espainiako Itzuliaren inposizioa salatzea. Ibilbidea osorik egin gabe, asko izan ziren tarteko herrietan martxara batu zirenak. Irudiotan, partehartzaileak Urretxutik (Gipuzkoa) pasatzen:
Ostiralean iritsiko da Espainiako Itzulia Bilbora, eta Bilbotik Gasteizera egingo dute ibilbidea larunbatean.
Odol-analisietako zifrak nahaste-borrastea besterik ez dira izaten sarritan jende arruntarentzat, baina gaixoaren osasunari buruzko informazio ezin baliagarriagoa egon ohi da bertan medikuarentzat. Analisiak hobeto ulertzeko gakoetako batzuk ikusiko ditugu ondoren.
Bihar hasi eta irailaren 11n amaituko da Vuelta, Espainiako txirrindulari itzulia. Aurten Euskal Herritik pasako da; irailaren 9an Bilbora helduko da eta 10ean Gasteizera. Hori dela-eta, hainbat alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialek Euskal Herriaren nazio izaera aldarrikatuko dute...
Sekulako astindua hartu gabe bizikletan lasai ibiltzea atsegin dugunontzat, irla aproposa da Menorca. Egunean 30-50 kilometro artean eginda, laster zeharkatzen da Balearretako uhartea, eta paraje ederrez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Unai Etxebarria eta Josune Artolazabal txirrindulari ohiek irakurri zuten atzoko agerraldian hainbat eragilek sinatutako manifestua. Espainiako Itzulia Euskal Herrira itzultzeak ez diela kirol-irizpideei erantzuten adierazi zuten, eta lasterketa "euskal nazioaren defentsa eta aldarrikapenerako" baliatuko dutela.
Paris, 1991ko uztaila. Miguel Indurainek bere lehen Frantziako Tourra irabazi zuen. Baina euskaldunak askoz lehenago hasi ziren Indurainek duela hogei urte lortutako saria eskuratzeko ahaleginetan. Lehena Vicente Blanco “Herrena” larrabetzuarra izan zen, duela 101 urte.
Nerabe zela itsasontzi bateko sukaldari laguntzaile lanetan hasi zen Blanco. 20 urterekin Basauriko La Basconia burdingintza fabrikara aldatu zen, eta, berehala, lan istripu bat izan zuen: burdin barra goria ezkerreko oinean sartu zitzaion. Handik bi urtera, Euskaldunan lanean zela, beste istripu baten ondorioz, eskuin oineko behatz guztiak galdu zituen. Orduan jarri zioten “Herrena” ezizena.
Espainiako txirrindulari itzulia Euskal Herritik pasako da aurten (irailean), 17 urte eta gero. Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldearen (ESAIT) hitzetan "probokazioa" da, "Espainiako itzulia euskal zaletuentzat oparia dela esatea, sarkasmoa ere badelako". ESAITen iritziz, erabaki "guztiz politikoa" izan da: "PSEk eta PPk Jaurlaritzaren kudeaketa lortu zutenetik kirola erabiltzen ari dira espainiartasun kutsua Euskal Herrian txertatzeko".
Geroz eta jende gehiago dabil bizikletaz eguneroko mugikortasun beharrei erantzuteko.Bidegorri sare koherentea eta erabilgarria lortzeko, ordea, urrats sendoagoak eman ezean, nekez lortuko du bizikletak, dagokion neurrian, autoa ordezkatzea.
Beti hor daudelako, gutun hau euskal zaletuei zuzendua dago. Euskaldunekin harreman estua izan dudala sentitzen dut nire hamalau urteko karrera profesionalean. Euskal Herriarekin oso oroitzapen onak ditut, nire bizipenik onenak Euskal Herriko maldetan bizitu izan baititut. Nire lehen garaipena profesional bezala Euskal Herriko Itzulian lortu nuen, 1998an. Gan taldeko mailot txuri-urdina neraman soinean. Garaipen honek nire karrera profesionala betirako aldatu zuen, onera aldatu ere.
Espainiako txirrindulari itzulia, la Vuelta, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaitik pasako da aurten. 33 urte dira halakorik gertatzen ez zela. Garai berriekin bat datorren erabaki politikoa izan daiteke. Ados. Vuelta a Españak Bilbo eta Gasteiz lotzeak min eman dezake. Ados. Etapa hasiera-irteerak antolatuko dituzten herrietako Udalek dirua beste edozertarako erabil dezakete. Ados. Efemeridea, errepikatzearen errepikatzeaz, gogaikarri bihurtuko da. Ados. Eta abar eta abar.
Ikaztegieta herri txikia eta apala da, baina badugu pozik eta harro egoteko motiborik: Leire Olaberria txirrindularia, gure herriaren izena Txinan, Polonian eta beste hainbat tokitan ezagun egin duen neska. Garai batean, atletismoan marka bikainak egin bazituen ere, atletismoa utzi egin behar izan...
Alberto Contadorren gernuan aurkitutako klenbuterolak zaplaztekoa eman dio jada nahikoa kolpatua zegoen txirrindularitzaren sinesgarritasunari. 1998az geroztik, dopinaren aurka borrokan ari diren erakundeek ez dute gainbehera geratzerik izan.
Txirrindularitza eta dopina elkar helduta berriro ere. Zeresana emango duten bi albisterekin oheratu ginen atzo. Batetik, Alberto Contador ziklista espainiarrari diziplina prozedura irekitzeko eskatu dio Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Espainiako Txirrindularitza Federazioari (RFEC). Frantziako Tourrean egindako analisi batean klenbuterola aurkitu zuten Contadorren gernuan. Azken asteotan UCIko zientzialariak positibo hori ikertzen aritu dira, eta atzo jakinarazi zuten Contadorri prozedura zigortzailea irekitzeko motiboak badaudela.
Bolo-bolo zebiltzan zurrumurruak forma hartzen ari dira: 2011ko Espainiako Txirrindulari Itzuliko etapa bat Bilbon amaituko da, eta hurrengo egunekoa Bizkaiko hiriburuan hasi eta Gasteizen bukatuko da. El Correo egunkariak aurreratu du albistea. Alderdi tekniko eta ekonomiko batzuk lotzea besterik...
Ari gara. Lanbro eta langarra iristean, etxeko bazterrak arakatu eta bakoitzak bere gustuko lekuan eman ditu puskak. Soziedadean paratu bazkaria berotu eta txirrindularien lana zeharka ikusiz berdindu gara. Bazkalostekoaren ondoren, ohiko tertulia telebistak emandako etaparen zuzenekoaz ordezkatu...
1960ko hamarkadan, Luis Otaño Arzelusek (Errenteria, 1934) bitan irabazi zuen Espainiako Txapelketa, eta Tourrean hamar alditan hartu zuen parte. Argiara ekarri ditugu garai hartako txirrindularitzari buruz Otañok Hernaniko Kronika egunkariari kontatuak.
Tropela elkartearen txirrindularitzari buruzko guneak (www.tropela.net) irabazi du euskara sustatzeko webgunerik onenaren Buber Saria. Euskal blog eta webgunerik onenak nabarmentzea xede duen sariketako gainerako irabazleak hauexek izan dira, atalez atal:
Herritarrentzako zerbitzua: ...