Atzo egin ziren Errusian legebiltzarra hautatzeko hauteskundeak. Hautatzekoak ziren parlamentuko 450 diputatuetatik 238 lortu ditu Vladimir Putin lehen ministroaren alderdiak -Errusia Batuak-. Aurreko hauteskundeekin alderatuta 77 aulki galdu ditu. Komunistak izan dira bigarren indarra, 92 aulki lortuz. Dena den, bai oposizioak, baita nazioarteko ikuskariek ere, irregulartasunak salatu dituzte. Horren adibide jarri dute Txetxenian, botoa emateko eskubidea zutenen %99,51k bozkatuta, %99,48k Putinen alderdia hautatu izana".
Martxoan estreinatu zuten Qui a tué Natacha Estemirova Genevako (Suitza) giza eskubideen zinemaldian; ekainaren 14an France-2 telebistak erakutsi zuen. Kasualitatez, egun berean Moskuko auzitegi batek asketsi zuen Memorial elkarteko buruzagia: salatua zuen Estemirovaren hilketaren erruduna Txetxeniako presidente Ramzan Kadyrov dela.
Martxoan estreinatu zuten Qui a tué Natacha Estemirova Genevako (Suitza) giza eskubideen zinemaldian; ekainaren 14an France-2 telebistak erakutsi zuen. Kasualitatez, egun berean Moskuko auzitegi batek asketsi zuen Memorial elkarteko buruzagia: salatua zuen Estemirovaren hilketaren erruduna Txetxeniako presidente Ramzan Kadyrov dela.
Urtarrilaren 13an, eguerditan, Vienako Leopoldauestrassen karrikan erosketetan ari zen Umar Israilov, 27 urtekoa. Epizeriatik ateratzean bi gizon zain, hirugarrena autoan. Errebolber tiroz hil zuten Israilov txetxeniar iheslaria. Errefuxiatu paperen jabe zen eta lekuko gogaikarria.
Urtarrilaren 13an, eguerditan, Vienako Leopoldauestrassen karrikan erosketetan ari zen Umar Israilov, 27 urtekoa. Epizeriatik ateratzean bi gizon zain, hirugarrena autoan. Errebolber tiroz hil zuten Israilov txetxeniar iheslaria. Errefuxiatu paperen jabe zen eta lekuko gogaikarria.
Bonba-autoen berri gehienak Ekialde Hurbiletik eta gerrillari islamiarren eskutik iristen zaizkigu. Baina ia 90 urteko historia luzea dute. Mike Davis-ek aztertu du lehergailu hori, eta iragarri du etorkizunean ere eguneroko ogia izango dugula abiada betean hiritartzen ari den mundu honetan.
Pello Zubiria
zubiria@argia.com
Emakumeak gero eta rol garrantzizkoagoa ari dira hartzen ekintza armatuetan. Tradizioz gudaria gizonezkoa zen, eta emakumea hari sostengua eskaintzen zion ama, alaba, arreba edo emaztea. Mugimendu armatuetan bere lekua lortu ondoren, orain militante suiziden...
Pello Zubiria
zubiria@argia.com
Jauzi kualitatiboa egin zuen Shamil Basaiev buruzagi txetxeniarrak urriaren 13an Kabardino-Balkariako hiriburuari eraso zionean. Honezkero europarrok ezin dugu beste aldera begiratu: Asiako gure mugan Ipar Kaukasoa sutan dago, pentsa litekeen gerrarik...
Pello Zubiria
zubiria@argia.com
Mikael Storsjö enpresagizon finlandiarrak ostatu eman zien Kavkazcenter.com guneko orriei, eta ondorioz Finlandiako polizia etxera etorri zitzaion, itxi zitzala eskatzeko. Errusiarren enkarguz noski. Baina demokrazian sinesten duen Storsjök ez du amore eman......
Pello Zubiria
zubiria@argia.com
Mugimendu altermundialistaren arrisku berriez ohartarazi du Arundhati Roy idazle eta militante ezagunak. Azken hamar urteotan "Bestelako mundu bat posible da" sloganaren gerizpean hedatu eta sendotu diren mugimenduak beren arrakastaren besoetan hil...
Pello Zubiria
zubiria@argia.com
Sophie Shihab-ek Le Monde egunkarian idatzi du 13 urteotan Txetxeniako gerraz, baina beste kazetariak ez bezala bera Kaukasoraino joan egiten da. Gatazka hura kontatzeko, datu nagusiak eta lekuko herritarren artean sumatu dituen iritziak bitzen ditu. Eta...
Moskuko «Novaia Gazeta» astekariko Goulia Khairoullina-k Txetxeniara joan eta bertan errusiarren kontrako eraso suizida batean lehertzeko prestatzen ari den neska gazteetako bat elkarrizketatu du. Jakin nahi zuen ea zergatik zigortu nahi dituzten errusiar guztiak. Eta erantzuna aurkitu du.
Pello Zubiria
zubiria@argia.com
Moskuko "Novaia Gazeta" astekariko Goulia Khairoullina-k Txetxeniara joan eta bertan errusiarren kontrako eraso suizida batean lehertzeko prestatzen ari den neska gazteetako bat elkarrizketatu du. Jakin nahi zuen ea zergatik zigortu nahi dituzten errusiar...
Jon Torner
Aurrerapen teknologikoek gizarte osoan dute eragina, baina arlo batean aurrerapen horiek garrantzia handiagoa hartzen dute: esparru militar-polizialean. Norberaren herrialdearen "defentsa" helburu duten erakunde horiek dira sofistikazio teknologikoaren errege. Segurtasuna obsesio...
Kaukaso mendietako hizkuntzek puzzle aberats bat osatzen dute. Eta Mediterraneo eta Kaukaso arteko bortuetako mintzairetako bat da txetxeniarrena. Behin eta berriro, txetxeniera Ibero-Kaukasiarren arteko bat dela irakurriko duzu eskualde hari buruzko dokumentazioetan; horko hizkuntzak (nagusiki...
Ez hemengo eta ez Errusiako komunikabideek eskaintzen dute informaziorik Txetxeniako gerraz. Eta gerrak, aldiz, bizirik dirau. Duela aste pare bat bezala ehun militar errusiarrek hil behar dute bataila ezkutaezina gerta dadin. Bide batez, horrela jakin dugu gerrillari txetxeniarrek munduko...
Sarritan petrolio produkzioa aipatu da Kaukasoko egoera nahasiaren gakotzat. Baina denbora ari da eraskuten ez direla petrolio erreserbak halako saltsak antolatzeko bezain aberatsak. Kaspio itsasoko petrolioaren garraioan dago zehazki arazoa.
Batzuen ustez Kuwaiteko erreserben adinako petrolio...
Oharra: Txetxeniari buruzko informazio, dokumentu edo argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, Sareko Argian erreportaje hau Interneteko gune ugarirekiko loturaz hornituta aurkituko duzu www.argia.com/nethurbil helbidean.Milioi bat pertsona inguru bizi zen Txetxenian 1990an, gerra lehertu aurretik. Horietatik 50.000 hil ditu gerrak errusiarren zifretan, eta kalkulu indepedienteen aburuz berriz 100.000z goiti. Errusiarren Kontzentrazio Zelaietako biktimen elkarteak kopurua 200.000taraino igotzen du. Zifra beldurgarriak, edozein gisaz. Eta horien artean, zati ttiki bat osatzen dute soldadu errusiar eta gerrillari txetxeniarrek. Kopuru nagusia errusiarren bonben azpian, "zigor operazioetan", torturapean edo "desagertuta" hil diren herritar zibilek osatzen dute.
Europako lotsagarrikeria, horra zer den hitz batean egunero Txetxenian gertatzen dena. Trajedia horretaz europarrok dugun axolagabekeriak besterik adierazten duen arren, Txetxenia Europa baita. Asiarekiko mugan dago, baina barrutik. Herrialde hartaraino iritsi zen Alexandre Dumas idazle...