Ukrainako zentral nuklearraren laugarren erreaktorearen sarkofagoari eusten zion eraikin bateko hormen eta sabaiaren zati bat puskatu egin dira, asteazkenean Pravda egunkariak argitaratu zuenez.
Txernobylgo zentral nuklearrak eztanda egin eta 26 urtera, 1.500 kilometro urrunago Alemaniako Bavarian basurdeek zesiuma metatzen dute beren okeletan. Hori dela eta, ehiztari bavariarrek basurde hilak analizatzera eraman behar izaten dituzte gobernuak baimendutako 70 kontrol guneetarakoren batera. Ehizakien erdia baino gehiago atzematen dute agintariek, kiloko 600 Becquerel baino gehiagoz kutsatuta daudelako.
Bi egunez Europako eta Japoniako mediku eta jakintsu engaiatuek berrikusi dituzte Txernobylgo hondamendi nuklearretik Fukushimakora aztertu eta ikasitakoak. Zergatik erreakzionatu den berandu, zer den ezkutatzen dena eta jakin beharrekoa erradioaktibitatearen kalteez, nola lagundu eskualde kutsatuetan bizirautera kondenatutako jendeei.
1986ko apirilaren 26an lehertu zen Txernobyleko zentral nuklearreko laugarren erreaktorea. Hondakin erradiaktiboak mundu osora barreiatu ziren eta sei hilabete behar izan zituzten erreaktorea sarkofago batez inguratzeko. Sarkofago horren bizia 25 urtekoa izango zela estimatu zen, baina 2010ean...
TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista...
Fukushimako zentral atomiko suntsitutik barreiatu erradioaktibitatea Frantziaraino iritsi zela jakinarazi zuen martxo bukaeran CRIIRAD erakundeak. Eta hala zen. Txernobylgo hondamendiaz 'lobby' nuklearrak ezkutaturiko informazioak bildu eta plazaratzeko sortua, elkarte independente horren hitzak gaur urrea balio du.
Beraz, gaur denok ziur egon gaitezke: Japoniako lobby nuklearrak kontrolatuta daukan segurtasun nuklearreko erakundeak aitortu du Fukushimako hondamendia Txernobylgoaren larritasun maila berekoa dela. Hilabete berandutu dira egia nabarmena aitortzeko. (Garaiz abisua eman zigulako eskerrak ematetik haratago, kazetariok noiz hartu behar dugu Greenpeace informazio iturri serio ohikotzat?). Oraindik askoz egia larriagoak dauzkate gorderik, bai Fukushiman orain arte gertatutakoaz baina baita duela 25 urte Txernobylgoak eragindako kalteez.