Bolbora bezala zabaldu da hedabideetan martxoaren 21ean, Abdullah Öcalan PKKko buruzagi espetxeratuak, adierazpen historikoa egingo duela. BDP alderdi kurduak antolatuta Newroz urte berria ospatzen ari dira herriz herri, eta Amed (turkieraz Diyarbakir) hiriburuko ekitaldi nagusia baliatuko dute “adierazpena historikoa” egiteko, sarean zabaldutakoa betetzen bada.
30 urteko gizon bat atxilotuta daukate Parisen hiru ekintzaile kurduak tiroz hil zituelakoan. Titular hori topatu dugu nazioarteko prentsan. Baina batean eta bestean gizon hau nor izan daitekeen aztertzen hasita, ezer garbirik ez da argitaratu. Frantziako AFP agentzia izan da albistea zabaldu duena, eta bertan diote kurdua dela, PKKko kide izan zela bi urtez, eraildako hiru emakumeetako baten gidaria zela eta bolbora arrastoak topatu diotela boltsan.
Hiru ekintzaile kurdu hilda topatu dituzte bart Parisko Institutu Kurduan, buruan tiro bana zutela. Hirurak emakumeak ziren, eta horietako bat Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) fundatzaileetako bat zela diote informazio iturri kurduek: Sakine Cansiz. Beste biak Fidan Doan Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkaria eta Leyla Soylemez, gazte ekintzailea ziren.