Orri nagusira
Orri nagusia

 


NOLA JOLASTU
Lehenengo pantaila denez, jokatu nahi duzula adierazteko zure izena idatzi eta "bidali" klikatu. Ezkerreko bi pantailetan osatu gabeko mahaiak eta mahairik gabeko jokalariak agertuko zaizkizu.
Bigarren pantailan zure izena "Itxaron gela"n ikusiko duzu. Jokatzeko gogoz zarela adierazi duzu, baina jokorako mahaia ez duzu aukeratu. Jokalari kopurua osatu ez duen mahaia edo mahai berriren bat sortu nahi duzun adierazi behar duzu bigarren pantailan.
Eman dezagun mahai berri bat eratu duzula. Uneotan zu zara mahai berriko arduraduna eta zu bakarrik zaude jokatzeko prest. Hemendik aurrera zuk sortutako mahaian jokatu nahi dutenei baiezkoa ala ezezkoa esatea dagokizu. Bi, hiru edo lau jokalari elkartutakoan, arduradunak erabakiko du jokoa abian noiz jarri.
Jokoa zurrunegia eta hotzegia izan ez dadin elkar komunikatzeko aukera izango duzue. Horretarako, jokalari bati mezua bidaltzeko txokoa daukazu. Eta besterik gabe jokoan hasteko ordua da. Zure txanda da, dadoak bota, itxaron eta galderak ahalik eta hobekien erantzun. Zorte on!