Asteazkenean Baltasar Garzonek estreinatu behar zuen Giza Eskubideen Zinemaldia, baina ez zen bertan izan. Torturaren Prebentziorako eta Salaketarako Koordinadora Katalanak eskutitza bidali zion jaialdiko zuzendariari torturak estali zituela azalduz, eta epailearen hitzaldia eta bere pelikularen emanaldia bertan behera utzi dituzte.
Espainiako Gobernazio Ministro Manuel Fraga Venezuelan zebilen Anparo Arangoaren torturen irudiak publiko egin zirenean. Maiatzaren 11n, Radio Caracas Televisión-eko Lo de hoy elkarrizketa saioan Sofía Ímber eta Carlos Rangel kazetari aski ezagunek estu hartu...
1976an Anparo Arangoaren gorputz ubeldua munduko bazter guztietan ikusi ahal izan zen. Euskal Herrian berehala zabaldu ziren Zeruko Argian argitaraturiko irudiak, tortura bazela erakusten baitzuten. Senideek eta argazkiaren egileek lehen aldiz xehetasun osoz kontatu dute bizitakoa. Arangoaren kasuak, gainerakoak bezala, sufrimendua areagotzen duten bi ezaugarri ditu: zigorgabetasuna eta ordainik eza.
Otsailean hasi zuten Guantanamoko presoek gose greba, eta dagoeneko 100 egun daramatzate. Abokatuek diotenez, bertan dauden 166 presoetatik 102 gutxienez daude baraualdian. Horietatik 30 indarrez elikatzen dituzte hodien bidez, eta hiru ospitalean daude. Egoeraren aurkako mundu mailako protesta gero eta ozenagoa da.
Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontrako auzian Jesús Muñecas Aguilar guardia zibila dago inputatuta. 1976an Anparo Arangoaren torturen karira Tolosatik Donostiara lekuz aldatu zuten, baina hainbat testigantzen arabera torturatzen segitu zuen. ARGIAk Anparo Arangoaren tortura eta argazki ezagunen inguruko erreportajea kaleratuko du aste honetan, Muñecas kapitainaren segidako “biografia” osagai duela.
Amaiurreko Iñaki Goioagak torturen inguruan egindako galderei erantzuteko, Torturaren Prebentziorako Batzordeari (ECPT) emandako argudio berak eskaini zituen atzo Senatuan Mariano Rajoy Espainiako presidenteak: “Espainian pertsona guztien eskubideak eta askatasunak bermatzen dira”.
Ez zieten ziegak ikusten utzi nahi: Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak 2011n Espainiako Estatura egindako bisitaren osteko txostenean dio Guardia Zibilak ez ziela utzi Guzmán el Buenoko kuarteleko ziegetan sartzen. Espainiako Gobernuak Guardia Zibilaren jokaera desenkusatu du.
Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak Espainiako Estatuko komisariak, espetxeak eta atzerritarrak barneratzeko zentroak bisitatu zituen 2011ko maiatzaren 30etik ekainaren 13ra bitartean. Ikusitakoaren arabera, presoen aurkako torturak salatu ditu Batzordeak bere txostenean eta torturaren aurka irmoago ekiteko eskatu die Espainiako agintariei.
1992ko udan atxilotu zituzten hamar independentista katalanek torturak salatu zituzten. Baltasar Garzon epaileak dioenez, haietako inork ez zuen jarri salaketarik bere aurrean. Kataluniako La Directa astekariak argitaratu dituen dokumentu batzuetan, ordea, atxilotuek torturak deskribatzen dituzten pasarteen azpian, Garzonen sinadura agertzen da.
Kartzela zigorra daukaten Donostiako bederatzi auziperatuei babesa adierazteko “herri harresia” eraiki nahi dute. Astearte eguerdian egin dute prentsaurrekoa, epaia ez dutela onartzen adierazi dute, eta amaieran zigorrak zekartzaten sententziak publikoki hautsi dituzte.
"Ez dugu onartzen epai hau. Kostatuko zaie gu eramatea" adierazi dute Donostiako gazte auziperatuek gaur eguerdian prentsaren aurrean agertuta. "Herri harresia" antolatzeko deia egin dute eta horretarako manifestazioa deitu dute larunbatean, 17:00etan.
Donostiako zortzi gazte zigortu eta zazpi absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak. Zigortutako guztiei Segiko kide izatea leporatzen diete eta sei urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gaur 19:00etan manifestazioa deitu dute Boulevardean eta bihar 12:00etan agerraldia egingo dute leku berean.
AEBen Kubako Guantanamo basean gutxienez 21 preso daude gose greban duela zenbait egunetatik, uharteko zenbait hedabidek argitaratu dutenez. Tratu txar fisiko eta psikologikoak pairatzeagatik eta, batez ere, euren erlijio ezberdintasuna errespetatzen ez duten erasoengatik ari dira protestan.
Espainiako armadako kideek preso irakiarrak torturatu zituztela frogatu du El País egunkariak argitaraturiko bideo batek, AEBek herrialdea indarrez hartu zutenetik hamar urte betetzear daudenean. Gertakaria Irakeko Diwaniya basean izan zen, 2004 hasieran. Gervasio Sanchez kazetariak dio, gainera, El Paísek 2005etik zekiela soldadu espainiarrek tratu txarrak eman zituztela.
Gervasio Sánchez kazetariak hainbat iruzkin argitaratu zituen bere Twiterrean atzo, El Paísek hainbat soldadu espainiarrek preso irakiarrak torturatu zituztela erakusten duen bideoa argitaratu ostean. Kazetariak salatu zuenez, egunkariak lehenagotik zekien soldadu espainiarrek irakiarrak torturatzen zituztela, eta hamar urte hauetan ikerketa bat egiteko inongo ahaleginik egin ez duela.
Urtero 12 eta 17 urte bitarteko 700 palestinar inguru atxilotzen ditu Israelek. Horrela azaldu du Unicef-ek plazaratutako txostenak. Erakundeak atxilotutako umeek jasotzen duten tratua aztertu du, eta jarduera "krudelak" topatu dituzte.
Arafat Jaradat izeneko 30 urteko palestinarra hil da Israelen eskuetan zegoela. Autopsia egin diotenean, Maan agentziak zabaldu duenez, sei hezur zituen hautsita: lepoan, bizkarrean, besoetan eta hanketako batean. Tortura basatien ondorioz hil da Jaradat.
Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako jauregiko areto nagusian Espainiako indar polizialek herritarrei eragindako torturen salaketa instituzionalean lehen urratsa eman zuen. Martin Garitano ahaldun nagusia eta Oroimen Historikorako eta Giza Eskubideen zuzendari Marina Bidasoro buru zirela, ehun gonbidaturen aurrean egindako ekitaldiarekin nabarmendu nahi izan zuen Aldundiak lehen urrats hau, Euskal Herriko leku askotan Torturaren kontrako eguna ospatzen den otsailaren 13an.
Gutxienez 54 herrialdek babestu zuten CIAk 2001eko irailaren 11ko erasoen ondoren abiatu zuen "bahiketa, atxiloketa eta tortura operazio globala", Open Society Justice Initiative (OSJI) erakundeak plazaratutako txostenaren arabera.
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Errenteriako bost gazteren kontra Auzitegi Nazionalak ezarritako epaia eta kartzelan sartuko dituzte sei urte eta sei urte eta erdiko zigorra betetzeko. Beste gazte bat absolbitu egin du epaimahaiak.
Epaileek adierazi dute Gobernuak lau mossori torturatzeagatik indultua eman izana “sistema demokratiko batean, legez kontrako erabakia” izan dela eta erabakiak Poliziak hartu ditzakeen jarrera ez-egokiak bultzatzen dituela. Erabakiaren aurka azaldu diren 180ak Auzitegi Goreneko epaileak dira eta “beraien lanari irain” moduan eta giza duintasunaren aurkako eraso gisa hartu dute erabakia.
Euskal Memoria fundazioak azken 50 urteetako 9.600 tortura kasu baino gehiago jaso ditu Oso latza izan da liburuan. Euskal Herriko gatazkaren errealitatea islatzen duen lana dela azaldu du fundazioak. Biltzen diren tortura kasu gehienak azaleratu gabekoak izan direla diote eta dokumentatu gabe zeuden salaketak sartu dituzte.
Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendari ohiak salaketa jarri zuen 2008an Espainiako Justiziaren kontra, Europako Giza Eskubideen Auzitegian. 2003an Guardia Zibilaren esku jasandako torturak eraginkortasunez ez ikertzea eta ikertzeko bitartekorik ez jartzea egotzi zion Otamendik Espainiari. Estrasburgoko auzitegiak ebatzi du Espainiak ez zuela tortura salaketa behar bezala ikertu, Berriak jakinarazi duenez.
Poliziak izan dira azken bi egunetan Hernani eta Urnietako hamar gazteen aurkako epaiketan hitza hartu dutenak. Atzoko saioak egun osoa iraun zuen, eta gaurkoak goiza hartu du. Polizia guztiek ukatu dute inkomunikazio garaian gazteak torturatu izana, eta Garzonen protokoloak azaltzen dituen puntu guztiak bete zituztela berretsi dute, baita epailearekin harreman zuzena izan zutela ere.
Ricard Salom kataluniarrak 4.500 euro behar zituen Euskal Herriko tortura kasuei buruz egiten ari den dokumentala amaitzeko. Herritarrei eskatu zien aportazioak egiteko –crowfounding bidez–, eta dagoeneko bildu du diru kopuru hori. Filmaren trailerra ikusgai dago jada:
Espainiako poliziak Enekuriko gainean atxilotu zuen atzo Maialen Zuazo santutxuarra. ETArekin kolaboratzea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zion; horietatik hiru beteak ditu Zuazok eta beste lauak betearazteko atxilotu zuten. 2008ko uztailean egindako polizia-operazio batean atxilotu zuten eta inkomunikazio aldian torturak salatu zituen. Beste hainbaten testigantzen artean, Zuazorena ere agertzen da Tortura Euskal Herrian dokumentalean.
Ireki hiztegia eta irakurri: “Tortura. Iz. Zuz. Pertsona bati, gehienetan harengandik aitorpen edo informazio jakin bat lortzearren edo zigortzearren, tresna eta modu ugari erabiliz egiten zaion min fisiko edo psikologiko larria”. Definizioa gogoan, hitzak bere baitan gorderik duen errealitatera jo dugu Jorge del Cura (Burgos, 1956) ekintzailea lagun harturik.
Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria eta Daniel Pastor zigortu dituen epaiaren aurkako botoa eman du Ramon Saez Valcarcel Auzitegi Goreneko epaile batek, tortura kasuak ez zituztelako berrikusi eta inkomunikazio aldian egindako aitorpenak ez zituztelako berriro epaiketan baieztatu. Fernando Grande Marlaska epailea izan zen Zapirain, Etxebarria eta Pastor atxilotzeko agindua eman zuen epailea eta honek balioztatu zuen Zapirainen inkomunikazio aldiko aitorpena.
Bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten Soto eta Zeberio. Haien lagun Diego Lazkano gertakari horiek urratuta bizi da geroztik. Harkaitz Canoren (Lasarte-Oria, 1975) Twist nobelaren abiapuntua da, gure historia hurbilaren pasarte gordinak fikzioaren ispiluan islatzen dituen istorio zirraragarria.
Sute, mehatxu eta kalte delituak leporatzen dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak 11 auzipetuei, baina ETAko kide izatearen akusazioa atzera bota du. ETAko bi talde osatzea leporatzen zien hasieran. Orain hainbat banketxeren, EAJren batzoki baten eta PSE-EEko zinegotzi baten etxebizitzaren aurka egindako ustezko erasoak dira akusazioaren funtsa.