Tolosako inauterietan poliziak begian zauritutako gaztea indarkeria polizialaren biktima gisa aitortzeko eskatu du Xuhar herri plataformak. Mobilizazio batera deitu du martxoaren 16rako, Tolosan.
Soraluzen Señora Bertso egunean eta Tolosako Inauterietako Zaldunita gauean bi eraso homofobo izan direla salatu dute.
Gaztea dagoeneko etxean da, eta asteartean ebakuntza egingo diote begiko lesioa handitu ez dadin. Jon Pazosek, gaztearen aitak, “erantzukizunez” eta “gardentasunez” jokatzeko exijitu die Ertzaintzako goi karguei, larunbateko manifestazioan.
Jon Pazosek, gaztearen aitak, esan du begian jasotako kolpeak “ondorioak” eragingo dizkiola, eta oraindik ezin diotela ebakuntza egin. Familiak salaketa jarri du akusazio partikularraren bidez.
Ertzaintzako sindikatuek Tolosan egindako erasoa goraipatu eta gero, Segurtasun sailburu Josu Erkorekak adierazi du zenbait ertzainek motibazio ideologikoak badituzte, sailak ezin duela hori ebaluatu, Naizek jaso duenez.
Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]
Tolosako inauterietan ertzainen karga batean begian zauritu duten 16 urteko gaztearen senideek Naiz irratian baieztatu dute "proiektil bat" izan zela poliziak jaurtitakoa; hala jaso zuen medikuaren txostenak. Senideek "harrigarria" deritzote jendetza ibiltzen... [+]
28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.
16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.
Miriam eta Igone Saldias ahizpek baserriari eta familiako proiektuari eusteko apustua egin dute. Berrobiko Soronea baserrian barazkiak ekoizten dituzte eredu ekologikoan, eta Tolosako Soronea dendan saltzen, modu zuzenean.