Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok ETB1en aurkeztu duten Mihiluze telebista lehiaketa maiatzaren 15ean amaituko da, zortzi denboraldi eta gero. Azken urteetan ikusle kopuruak behera egin duela eta, saioa “indartsu eta duin” amaitu nahi dutela azpimarratu du Amonarrizek Berrian.
Telebista kateek Internet bidez euren edukiak zabaltzen dituzten zerbitzuak debeka ditzakete baimena eskatu gabe. Europako Justizia Auzitegi Gorenak hartutako erabakia da, eta etorkizunerako aurrekaria ezarri dezakeen auzia da.
Bretainako Brest, Naoned eta Roazhon hirietan (frantsesez Brest, Nantes eta Rennes) telebista publikoa elebiduna izan dadin eskatzeko kalera aterako dira. Frantziako Estatuko kate publikoetan pare bat orduz baino ezin da entzun bretoiera gaur egun.
‘RRV. La gran martxa de los 80’ lana emango dute Espainiako La 2en gaur goizaldeko 01:00etan, Aquellas movidas zikloaren barnean. Begoña Atutxak zuzendu du eta Zarama taldeko Roberto Mosok aurkeztu.
BBCk Espainiako krisiaren inguruan eginiko The Great Spanish Crash dokumentala kritika ugari jaso ditu espainiar ikusleen aldetik. Herrialdeak oparoalditik gaur eguneko krisi ekonomikora bitartean izandako eboluzioa jaso du filmak.
Acció Cultural del País Valenciá elkarteak TV3 Kataluniako telebista publikoaren emisioak berrabiarazteko aukera izango du hemendik aurrera eta Valentziako Gobernuak ezarritako 300.000 euroko isuna bertan behera geratu da. Hala adierazi du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta sententziaren ondoren, Valentziako Gobernuak esan du beteko duela Auzitegi Gorenaren erabakia.
LTDa eskatu gabeko iraultza zela genioen Argian 2008an. Gaur jarraitu dezakegu esaten LTDa eskatu gabe iritsi zitzaigula; iraultzaren arrastorik ez da inon ageri, baina.
LTDa ez zen ezarri ikusleen eskaria zegoelako, espektro erradioelektrikoa optimizatu behar zelako baizik. Leku egin, hitz...
Multimedia
2012ko Durangoko Azokako Irudienea espazioan abenduaren 9an egindako mahai-ingurua. Moderatzailea Mikel Garcia (Argia) izan zen, eta hizlariak Ane Muñoz (zinema zuzendaria), Luistxo Fernandez (azpitituluak.com), Marian Galarraga (bikoizlea) eta Iñako Gurrutxaga...
Fair use terminoa copyright-aren legezko erabilera izendatzeko erabiltzen da; AEBetako legeek araututa dago. Hemen aurkezten dizuegun bideo hau erabilera mota horretan oinarritzen da eta beraz, copyright-a saihestea lortzen du. Muntaia Bucknell Unibertsitateko irakasle Eric Faden-ek egin du....