Google Glass, Google enpresaren proiektu teknologikoetako bat da. Betaurreko eran erabiliko da eta bideoak ikusteko eta transmititzeko ez ezik, musika entzuteko ere balio izango du.
Esandakoa jakina da orain hilabete batzuetatik, baina berrikuntza bat iragarri dute musika entzuteko eran:...
Iphone 5 gailua merkaturatu zutenetik Apple ez da lehen bezala hazten ari. Ondorio horretara iritsi da Juliette Garside, The Guardian egunkariko teknologia kazetaria, konpainiaren azken hilabetetako bilakaera aztertu ostean.
Apple-en gailuetan euskara erabil ahal izateko kanpaina abiatu dute hainbat erabiltzailek, Change.org webgunearen bitartez. Tim Cook Apple-eko kontseilari delegatuari zuzendutako eskaria, hasiera batean, 5.000 lagunek sinatzea dute helburu.
Landa eremuak bazterrean uzten ez dituen telekomunikazio sare libre eta irekia da Guifi.net. Internet merkeago eskaintzetik harago, sarearen kontrola erabiltzaileen esku geratzen da. Kataluniako eredua ardatz, Euskal Herrian ere hasia du bere bidea.
Azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, Euskal Herrian 714.136 lagun gara euskaraz mintzatzeko gai, eta beste 388.255 ‘elebidun hartzaile’. 1.102.391 pertsona euskarazko edukiak jasotzeko ‘ahalmen teknikoa’ dugunak, nolabait esateko.
Zalapartatsua izan da otsaila Amazon liburu saltzaile erraldoiarenean: Alemanian daukan biltegi bateko langileak ia esklaboen pare lanean ari zirela plazaratu du ARD telebista kateak; baita beharginak kontrolatzeko neonaziekin harremana daukan segurtasun enpresa bat kontratatu zutela ere...
iPhonerako aplikazio batean bildu dituzte Irlanda Iparraldeko gatazkaren lekuko diren oroigarri fisikoak. Northern Ireland Memorials izeneko aplikazioak muralak, omenaldi-guneak, eraikinak eta plakak ditu geolokalizatuta besteak beste. Lotura honetatik jaitsi daiteke aplikazioa. Memoria eta teknologia berriak uztartuta, ideia bila dabilen edonorentzat.
Twitterrek norberak idatzitako mezu guztiak jaisteko aukera ematen du. Artxibo hori nola jaitsi azaldu du Asier Sarasuak bere Eibartik blogean. Lizentzia libreei esker ondoren irakurgai daukazue.
Zalapartatsua izan da astea Amazon liburu saltzaile erraldoiarenean: Alemanian daukan biltegi bateko langileak ia esklaboen pare lanean ari zirela argitaratu da, segurtasun enpresa neonazi baten zaintzapean –material ona nobela batentzat; idazten baduzu, Amazonek salduko du ziur–.
Pribatutasun politikak aldatzen dituzte sare sozialek ahalik eta etekin handienak atera ahal izateko. Instagramek eta Foursquare zerbitzuek azken hilabetetan egin dituzten aldaketek ez dute erabiltzaileen harrera bera izan, eta, eldiario.es gunean Pablo G. Bejaranok azpimarratu duenaren arabera, moldaketak publiko egiteko moduak eragin handia izan du. Bere ustez, doako zerbitzuak izanik, negozio eredua erabiltzaileen datuen salmentan oinarritzen dute.
“Euskal liburu digitala: bi eredu eta hamaika galdera” titularra jarri genion 2011ko artikulu bati. Bidegurutzean zeuden argitaletxeak gure barrioan, Elkar, Alberdania eta Erein batetik, Gurebooken bilduta; eta Susa bestetik, liburu digitalerako bere plataformarekin —artean nobedadeak saltzen hasi gabe—.
Duela hilabete batzuk aipatu genuen LG enpresa korearrak Flex One izeneko e-book malgua aurkeztu zuela; orain Samsung izan da telefono eta tablet arteko sistema berri batekin azaldu dena, Las Vegasen (AEB) egindako CES erakustazokan.
Ez dakigu erakutsitakoa noiz merkaturatuko den, baina...
Aurtengo maiatzean Ouya izeneko kontsola merkaturatzeko asmoa dute. Internautek finantzatutako makina izango da, eta jolasak saretik doan eskuratzea egongo da.
2012ko uztailean, egitasmoen finantzaziorako Kickstarter gunean, Julie Uhrman Ouyaren sortzaileak ideia aurkeztu eta 950.000 dolar...
Jende gehiagok formatu digitalean irakurri arren salmentak behera egin du mundu osoan.
26 urterekin bere buruaz beste egin du Aaron Swartz informatikariak. New Yorken zeukan etxebizitzan aurkitu zuten hilda joan den ostiralean.
Ubuntu sistema eragilea sakeleko telefonoetara eta telebistetara eramateko ekimena aurkeztu zuen atzo Canonical enpresak. Bi produktu aurkeztu zituen, smartphone telefonoei ahalik eta zuku gehien ateratzeko helburuarekin: Ubuntu sistema eragilea sakelekoentzat eta Ubuntu Android sistemarako.
Twitter erabiltzen duenak ikusia izango du ezkerreko zutabean "nori jarraitu" izeneko atal bat eskaintzen duela. Zure gustuak hain ondo nola ezagutu ditzakeen ikusi eta harrituta zaude? Nola lortzen duen Twitterrek zure berri hain zehatza edukitzea? Ba antza denez, bisitatzen dituzun webguneak zein diren arakatuz.
Applek sortu duen sistema teknologiko berriaren bidez, gobernuek eta poliziek Apple markako gailuak blokeatu ahalko ditu nahi duenean, informazioarik igorri ez dezaten, argazkiak eta bideoak barne. Sistema honekin zein informazio zabaldu eta zein ez erabakitzeko ahalmena izango dute agintariek edozein ekitaldi publikotan, RT telebista kate errusiarrak dioenez.
Duela urtebete pasatxo #twitter euskaraz kanpaina abiatu zenetik atxikipen ugari jaso du eskaerak. Otsailean, AEBetako enpresa erraldoiak euskaratzeko baimena eman zuen, eta abuztuan, ondo bidean, itzulpena prest egongo da. Batzuk hurrengo kanpaina zein izan daitekeen pentsatzen hasiak dira.
Guri buruzko informazio mordoa igotzen dugu egunero Internetera, eta sarri ez gara kontziente sareratzen dugun hori beste batzuen esku geratzen dela. Gainera, uste baino baliotsuago bilakatzen dira datu horiek, bereziki publizitatearen pastela irentsi nahi dutenentzat.
Dendara joan, diskoei begiratu bat eman, gustukoa aukeratu eta dendariari ordaintzea. Guztiz normala dirudien ekintza hori pertsona gutxi batzuek mantentzen duten erritual zaharkitua bihurtzen ari da urteak pasa ahala. Iraultza iritsi da musika salmentara eta liderrak Internet du izena. Baina, ba al dago modurik entzuleek diskoen truke zerbait ordaintzeko?
Google interneteko bilatzaile erraldoia sareko metaketa zerbitzu berria eskaintzen hasi zen atzo, Google Drive izenarekin. Dropbox, Skydrive, Amazon Cloud Drive edo Apple-ek eskeintzen dituzten erraminten antzekoa da, gure artxiboak 'hodeian' metatzeko txokoa, alegia. Doako zerbitzua izango da 5 Gb-eko edukirarte eta hortik aurrera ordainpeko sistema aplikatuko da, tarifa ezberdinekin.
ANDOAIN, MARTXOAK 13. Martin Ugalde parkean, 50 euskal hedabidek agerraldia egin zuten, sektorearen diagnostiko konpartitua plazaratzeko. Innobasque-rekin landu dute Gipuzkoa Berritzen ekimenaren baitan, eta aurrean dituzten erronkei elkartuta egin nahi diete aurre, eta erakundeekin elkarlanean.
Twitter sare sozialak 2012an bere zerbitzua katalanez eskaintzeko kompromisoa hartu du. Albert Cuesta kazetaria da Twitter katalanez izateko hasitako kanpainaren bultzatzailea. Bere eskaerari honela erantzun zion enpresa amerikarrak: "Zure grina estimatzen dugu. Zin egiten dizugu, berehala...
iPhone iraultzailea da. Iraultzarik ez, ordea, liskarrik gabe. Urtarrilaren 13an Pekinen iPhone berri-berriak erosteko irrikaz ilaratan zain zeudenek arrautzak jaurti zizkioten dendari, denentzako adina ez zeuzkalako; poliziak zituen sakabanatu. Egun berean bukatu zen greba gogorra Wuhan hirian, Apple-rentzako lanean ari den Foxconn erraldoian.
Apple munduko enpresarik baliotsuena bilakatu da, pasa den urtean inoiz izan duen salmentarik handiena lortuta. Urtearen azken hiruhilekoan bakarrik, 13.060 miloi dolarreko irabaziak izan zituen, 37 milioi iPhone eta 15,4 milioi iPad salduta.
iPhone iraultzailea da. Iraultzarik ez, ordea, liskarrik gabe. Urtarrilaren 13an Pekinen iPhone berri-berriak erosteko irrikaz ilaratan zain zeudenek arrautzak jaurti zizkioten dendari, denentzako adina ez zeuzkalako; poliziak zituen sakabanatu. Egun berean bukatu zen greba gogorra Wuhan hirian, Apple-rentzako lanean ari den Foxconn erraldoian.
Ziber-segurtasunean aditua den Christopher Soghoian estatubatuarrak twitterren idatzitako mezu baten arabera, hacker talde batek Indiako inteligentzia militarraren barne-agiri batzuk atzeman eta sarean ipini ditu.
Steve Jobs hil da (San Frantzisko, AEB), Apple informatika enpresaren sortzaile eta teknologia berrien ikono nabarmena. Besteren artean, Mac ordengailuak, iPod, iPhone eta iPad-a sortu zituen. 2004ean pankreako minbizia diagnostikatu zioten eta abuztuan enpresa utzi zuen. Etxean hil da 56 urterekin. Apple-k albistea baieztatu du: "Apple-ek jenio ameslari eta sortzaile bat galdu du, eta munduak gizaki harrigarri bat".
iPhone eta Android aplikazioentzat bost hiztegi jarri ditu eskuragarri Elhuyar fundazioak. Euskaratik gaztelaniara, frantsezera eta ingelesera itzultzeko baliagarriak diren hiztegiak, Sinonimoen Kutxa eta Ikaslearen Hiztegia eskuratu ahal izango dira hemendik aurrera.