Moskuko taberna batean geratu gara talde irundarrarekin. Paretan zintzilik, Rockdelux musika aldizkari espezializatuaren azken azala, Lisaböri eskainia. Lau urteko isiltasunaren ostean, Animalia Lotsatuen Putzua diskoarekin arrakastatsu bueltatu dira, kritikak goretsiak, Primavera Sounderako hautatuak, eta beti bezain bortitz.
Hasieratik Siestarekin lan egin ostean, azken diskorako diskoetxez aldatu duzue.
MIKEL AGUIRRE: Beti lan prozesu bera jarraitzeko mekanika hartua genuen eta nekatuta ginen, aldatzeko gogoz. Ez dugu ondoegi bukatu Siestarekin, taldearen sorreran zati garrantzitsua izan direla uste baitzuten, baina...
Zestoa eta Azpeitiko musikariek osatzen dute Karelean taldea. Duela gutxi kaleratu dute 56. gelatik lehen diskoa, ñabardura ugariko pop-rock kantuz osatua.