Suitzarrek exekutiboen soldaten kontrolerako legea onartu dute. Erreferendumak %68ko babesa lortu du. Hemendik aurrera akziodunek beto eskubidea izango dute enpresen goi karguek jasotzen dituzten konpentsazio ordainketak galarazteko. Kudeatzaileek jasotzen duten diru guztia ere aitortu beharko dute enpresek.
Bere neutraltasunagatik da ezaguna Suitza. Hura da, ordea, biztanleko armarik gehien duen Europako herrialdea: 46 arma 100 biztanleko. Mundu osoan, soilik AEBek eta Yemenek gainditzen dute ehuneko hori, Small Arms Survey erakundeak jakinarazi duenez.