Eibarko taldeak baditu hainbat ezaugarri ezohikoak eta berezkoak. Haiei esker daramatza bi hamarkada luze agertokietan, duintasunez eta proposamen irmoetan eroso. Euskal jendartearen –bereziki gazteen– bozeramaile natural izan dira askotan. Metal melodiko ilusionagarria barreiatu nahi dute oraingoan, Ametsak pilatzen disko berria lagun. Aitor Gorosabelek eman dizkigu azalpenak.
Ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo da Heletan (Nafarroa Beherea) Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia. Ohi bezala, musika kontzertuek osatuko dute jaialdiaren bizkarrezurra, baina eztabaida eta gogoetarako tartea ere izango da. Beste gai batzuren artean, krisi ekonomikoari, euskal preso politikoen egoerari, sexualitateari eta historiari buruzko hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrak egingo dira Heletan.
Herri Urratsek, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak sostengu garrantzitsua lortu zuen atzo, joan den urtetik aurreikusita duen hazkundeari erantzuteko hain premiazkoa duena. Iazko Herri Urratsen emaitza oso ona izan zen, Seaskako zuzendari Hur Gorostiagaren hitzetan, “eta aurten berdintsua edo hobea izan da”.
Su Ta Gar talde beteranoak Ametsak pilatzen diskoa plazaratu du, bere ibilbide luzeko hamaikagarrena. Aurkezpen birari ekin dio jada: bihar Tolosako (Gipuzkoa) Bonberenean joko du, hilaren 29an Bilboko Kafe antzokian, azaroaren 5ean Aiziritzeko (Nafarroa Beherea) plazan, 12an Elizondoko Lur...
Su Ta Gar, Doctor Deseo, Ze Esatek, Koma, La Betty Travan, Tximeleta eta Dj Bull-ek parte hartuko dute bihar Pikurock jaialdiaren IX. edizioan. Euskara bultzatzea eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako mugimenduarekin bat egitea du helburu Irurtzungo (Nafarroa) kiroldegian egingo den...
Bihar Larrabetzun (Bizkaian) Gazte Egunaren 26. edizioa ospatuko dute Zaharrak berritzen lelopean. Hori Bai gaztetxea da jaialdiaren antolatzailea eta "inoizko oihartzunik sendo eta indartsuena irauli" nahi duela azaldu du taldeak. Ekitaldiz beteta egongo da eguna: goizeko 11:00etan...
Atzo aurkeztu zuten ofizialki Arabatakada jaialdiaren zortzigarren edizioa. Datorren maiatzaren 14an, ostiralarekin, ospatuko da Gasteizeko Mendizabalako landetan.
Su Ta Gar, 20 urte bilduma (bi disko eta DVD bat) kaleratu du Eibarko taldeak, autoedizioan. Hogei urte bete zituen pasa den udaran Su Ta Garrek lehen maketa grabatu zutenetik, eta honen harira bira berezi bat egin zuten. Bertan, berezitasun gisa, hainbat abestiren bertsio akustikoak jo zituzten....
Durangoko Plateruena kafe antzokiak datozen asteetarako egitaraua aurkeztu du. Ostiral honetan Su Ta Gar taldeak kontzertua eskainiko du, 20 urteko ibilbidea ospatzeko egiten ari den biraren barruan. Larunbatean Esne Beltza izango da Plateruenan, urtarrilaren 16an Ama Say, otsailaren 6an The...
"Ia beti gazteenak erakartzeko eta betiko jarraitzaileak mantentzeko gai izan gara, nahiz eta batzuk erretiratzen joan diren (...) Hainbat belaunalditako jendea egoteak taula gainean jarraitzen laguntzen digu". (2006/08/09)
Taldeak ia 20 urte bete ondoren, jo eta ke jarraitzen duzue. Zerk ematen dizue indarra?
Taldea gure bizitza da. Deitzen diguten eta kontzertuak ematen jarraitzen dugun bitartean aurrera egingo dugu. Belaunaldi berriekin ere hartu-eman handia daukagu, eta hori oso garrantzitsua da. Etengabe gauza...
"Hastapenetan gure kezka bakarra gitarra eta anplifikadorea lortzea zen; kontzertuak eskaintzea, berriz, ametsa zen. Pentsatzen jartzen zarenean konturatzen zara gure belaunaldi berekoak direla Barrikada, SA, La Polla edota Fermin Muguruza..., eta ostean ondorioztatzen duzu Euskal Herrian dagoen...
Su ta Gar taldeak Jainko hilen uhartean diskoa kaleratuko du apirilaren 5ean. Lan berriaren promoziorako bideoklipa grabatzen hasi dira Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendari gasteiztarrarekin. Atzo (15) hasi zituzten grabaketa lanak Gasteizen.
"Kanpotik, badirudi zigiluen egoera kaskarraren eraginez jarri dugula abian proiektu hau; hots, geure kabuz atera dugula, bizirauteko geneukan aukera bakarra delako. Eta hori ez da egia! Nik uste dut beste diskoetxe batekin hitz eginez gero, disko berri hau erraz argitaratu ahal izango genukeela....
Su Ta Gar talde eibartarrak apirilean kaleratuko du hamaikagarren lana. Egunotan ari dira grabatzen Berrizko Lorentzo Records estudioan. Jainko hilen uhartean diskoak hamaika abesti izango ditu. Hitzak Gorosabelek, Arrillagak eta Rokandiok egin dituzte.
Jon Torner
jontorner@argia.com
1960-2000 urte arteko gertaera garrantzitsuenen errepasoa amaitutzat eman du Nagore Irazustabarrenak, 'Titaniozko jauregia... eta prezintozko kaiola' izeneko erreportajearekin. Titaniozko jauregia Bilboko Guggenheim museoa da. Prezintozko kaiola, Baltasar Garzonek...
"Kanpoan jotzen dugunean publikoa metaleroagoa da eta gutxiago ezagutzen zaituzten arren, beste giro bat dago, ez dakit, ukabilak altxata ateratzen zaren unetik eta horrelako gauzak. Egia esan horrela jotzea bizioa da, gozamena. Hemen modu askotako jendea etortzen da gu ikustera. Euskal Herrian...
Su ta Gar taldeak "Itsasoz beteriko mugetan" disko berria kaleratu du Gor diskoetxearen eskutik. Lan honekin, nonahi ematen diren bidegabekeriak salatu nahi izan dituzte. Horrela, "Egunkaria"ren omenez konposatutako "Zu zara Egunkaria" jaso dute lan berrian.
Kasik hamabost urtetik gorako ibilbidearen buruan, Su ta Gar taldeak tenore egokia ikusi du lehen zuzeneko lana, "Jo ta Ke", argitaratzeko; 23 kantuz osatutako CD bikoitza, heavy euskaldunaren aitzindari izan den taldearen bilduma indartsua, Gor etxearen eskutik.
1987an hasi zen Su ta Garren ibilbidea. Heavy musika izan zuten oinarri eta hala izan da egundaino, ibilbide luze eta arrakastatsuan eboluziorik ezagutu badute ere. Taldeko bilakaera diskoz disko hezurmamituz joan da: 1991n "Jaiotze Basatia" lanarekin estreinatu ziren IZ zigilupean. Handik urte...
- Su Ta Gar taldeak "Jo Ta Ke" izeneko zuzeneko diskoa kaleratu du Gor diskoetxearen eskutik. Berriozarren, Amurrion, Zizurren eta Eibarren emandako kontzertuetan grabatutako 23 abesti bildu dituzte lan berrian. 'Jo Ta Ke', Su Ta Gar-en mugarria "Euskaldunon Egunkaria" Su...
- Su ta Gar taldeak seigarren diskoa aurkeztu zuen ostiralean (12). "Homo Sapiens?" izena eman dioten lan berri hau Gor disketxeak kaleratuko du. ("Euskaldunon Egunkaria", "Gara")
- Su Ta Gar talde eibartarrak duela hamabi urte kaleratu zituen lehen bi maketetako abestiak jaso dituen "Su Ta Gar 1987-89" izeneko CDaren aurkezpena egin zuen atzo (10) Bilbon. Berrargitalpen hau Gaztelupeko Hotsak argitaletxearen eskutik egin du. ("Euskaldunon Egunkaria",...