Europar Batasuneko sindikatuek Europa osoan egiten ari diren erreforma "zorrotzen" aurkako greba deialdia egin dute datorren azaroaren 14rako. “Europak ekonomian hartzen dituen erabaki zorrotzei indartsu aurre egitea” dute helburu.
Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak atzo ikasturte hasierako ekitaldian adierazi zuenez, 6.800 ikasle gehiago izango dituzte aurten EAEko ikastetxeetan, guztira 356.421 eta horietatik %50,7 eskola publikoan. Ikasle gehiago izan arren, baliabide "bertsuak" mantenduko dituztela gaineratu zuen, baina EAEko hezkuntza "murrizketatik libre" dagoela azpimarratu zuen. ELA eta EILAS sindikatuek erantzun dute ikasle gehiagorekin irakasle eta baliabide kopurua ez handitzea murrizketak direla eta ohartarazi dute 300 bat irakasle faltako direla.
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta, Espainiako Gobernuak onartutako murrizketen aurkako greba orokorra egingo da irailaren 26an Hego Euskal Herrian. Ehun gizarte eragilek bat egin dute deialdiarekin.
Espainiako Gobernua hartzen ari den neurrien aurka protestatzeko, sindikatu eta eragile sozialak mobilizazioak deitzen hasi dira. Gaur izango dira lehenengoak, 11:00etan, Hego Euskal Herriko Enplegu Zerbitzuaren egoitzetan. Bihar eta etzi ere izango dira mobilizazioak eta irailetik aurrera greba orokorra deitzeko asmoa iragarri dute CCOOk eta UGTk.
EAEko Euskal Eskola Publikoaren jaia hilaren 10ean ospatuko dute Zarautzen. Aitzakia baliatuta, hezkuntza publikoaren osasunaz galdegin diogu Isabel Celaá Hezkuntza sailburuari, mahai gainean jarriz murrizketak, hiru eleko eredua, eskola mapa, irakasleen prestakuntza, hezkuntza sistemaren egonkortasuna… Elkarrizketa Mikel Garciak egin dio.
Sektore publikoan ELA, LAB eta CCOOk greba orokorrerako deialdia egin dute Nafarroan. EAEn bi orduko lanuzteak deitu ditu LABek. Sindikatuek murrizketen aurkako mobilizazioak iragarri dituzte goizez eta arratsaldez.
Hainbat gizarte eragilek eta ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek deituta manifestazio bana egin zen atzo Bilbon eta Gasteizen, Inposaketei aurre egin! Murrizketarik ez aplikatu! lelopean. Milaka lagunek parte hartu zuten mobilizazioetan. Datorren larunbatean Iruñean eta Donostian egingo dira manifestazioak.
ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuek deituta, Hego Euskal Herriko sektore publikoko langileek greba egingo dute maiatzaren 31n. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako administrazioek zein Espainiako Gobernuak bultzatutako murrizketen kontra protesta egitea dute helburu, baita zerbitzu publikoak "desegitera" bideratutako politikak salatzea ere.
Lehen aldiz omenduko ditu Jaurlaritzak martxoaren 3ko biktimak. Omenaldian Idoia Mendia Justizia sailburu eta eledunak, Ines Ibañez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendariak eta sail horretako aholkulari Manuela Carmena epaile ohiak parte hartuko dute; CCOO eta UGT ere bertan izango dira.
ELA, LAB, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek deituta, Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurkako greba orokorra egingo da martxoaren 29an (osteguna) Hego Euskal Herrian.
ELA, LAB eta EILAS sindikatuek zerbitzu publikoko 100.000 langile grebara deitu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Sindikatuek gaurko antolatutako protestak, murrizketak salatu eta kalitatezko zerbitzu publiko bat eskatzea du helburu. ESK sindikatuak ere greba deialdia babestu du.
Amaiur koalizioa osatzen duten ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak deituta, aldaketa soziala eskatzeko manifestazioak egingo dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan otsailaren 11n, Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku lelopean.
ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deituta, sektore publikoko murrizketen aurkako manifestazioak egingo dira gaur arratsaldean Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Zerbitzu publikoak garatu, murrizketarik ez! lelopean.
Otsailaren 4an egingo da Hego Euskal Herriko zazpi sindikatuk (ELA, LAB, ESK, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE-k) eta hamabost gizarte eragilek deitutako manifestazioa. Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren murrizketak salatuko dituzte (PDF) Bilbon.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 556 lanpostuko eskaintza publikoa onartu du eta atzo mahai sektorialean aurkeztu zuen asmoa. Sindikatu bakar batek ere ez du ontzat eman Hezkuntza Sailaren erabakia. EILAS sindikatuko Josean Buenoren iritziz, eskainitako lanpostu kopurua lotsagarria da eta 2010eko hitzarmenarekin alderatuta 3.099 behin-behineko plaza egonkortu beharko lirateke.
[13:00] Sindikatuek adierazi dutenez, greba %65-70eko jarraipena izaten ari da.
[11:00] Ikasleen manifestazioa Iruñean [Bideoa]
[09:00] LAB, ELA, EILAS, CSIF eta CCOO sindikatuek deituta, Nafarroako Gobernuak onartutako murrizketen aurkako greba egingo dute gaur ikastetxe publikoek. Orotara 8.100 irakasle daude grebara deituta. Eguerdian hiru manifestazio izango dira: Iruñean (Hezkuntza Departamentuko egoitzatik abiatuta), Tuteran (Foru enparantzatik) eta Lizarran (Lizarraldea institututik).
EAEko eskola publikoko hainbat irakasle eta zuzendarik protesta egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren aurrean, pairatzen ari diren murrizketak salatzeko. Batez ere irakasle ordezkoen artean eman dira murrizketak eta kexu dira gainerakoei lana gehitu zaielako eta arazo ugari sortu direlako. EILAS,...
Murrizketak salatzeko LAB, ELA eta EILASek datorren urriaren 6rako greba orokorra deitu dute. Greba deialdia aurreko urtean hasi, eta etenik izan ez duten murrizketak salatzeko iragarri dute. Eusko Jaurlaritzak aurtengo ikasturtean milioi bat euro gutxiago inbertituko du Partzuegoko haurreskoletan.
Herriko eta Sortzen-Ikasbatuaz ikasleen guraso elkarteek eta hezkuntzako sindikatuek (LAB, EILAS, CCOO, AFAPNA, APS, CSIF, ANPE, ELA eta UGT) Nafarroako hezkuntza publikoan egindako murrizketak salatu eta eskola publikoaren aldeko manifestazioa deitu dute. Urriaren 22an egingo da Iruñean.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak egindako murrizketak direla-eta, sare publikoko irakasleak grebara deitu dituzte Afapna, ANPE, APS, CCOO, CSIF, ELA, EILAS, LAB eta UGT sindikatuek. Urriaren 27rako deitutako grebaz gain, beste hainbat mobilizazio egingo dituzte, lanuzteak (urriaren 18an, 20an...
Bosgarren behargina hil zen atzo Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretan, gidatzen zuen kamioia irauli ondoren. Tolosako Aldaba Txiki auzotik igarotzen den zatian ari zen lanean 47 urteko langilea, JUVE enpresarentzat. Sindikatuek bilkurak egingo dituzte heriotza hori salatzeko; CCOO eta UGTk gaur eguerdian, eta ELA, LAB, EHNE, EILAS eta Hiru sindikatuek bihar, Tolosako udaletxearen aurrean.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak irakaskuntza publikoan ezarri nahi dituen murrizketen kontra sindikatuek irakasleei dei egin diete. Hezkuntzan ordezkariak dituzten sindikatu guztiek (AFAPNA, ANPE, APS, CCOO, CSIF, ELA, EILAS, LAB eta UGT) bat egin dute eta batzarra antolatu dute irailaren 6rako.
Langileen eskubideak Euskal Herrian defendatu ahal izatea, horixe eskatuko dute ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk Madrilen apirilaren 5ean egingo duten manifestazioan. Horrez gain, Espainiako Gobernuak egindako lan merkatuaren, pentsioen eta negoziazio kolektiboen erreformak ere salatuko dituzte....