Bizkaiko Zaldibar herrian ia erdiak, %46k, badaki euskara. %22k erabiltzen du kalean, eta etxean %27k. Herriko haur guztiak D ereduan daude matrikulatuta. Ez ditu ezaugarri bereziak Zaldibarrek, beste herrietan ere halaxe gertatzen da, hitz egiten dutenak baino dezente gehiago dira euskara...
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lan mundua euskalduntzeari buruzko konferentzia antolatu du ekainaren 13an.
Euskal Herriko Unibertsitateak Miramar Jauregian antolatzen dituen XXXII. Uda Ikastaroen barruan, eta Ekainaren 18an eta 19an, Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak ikastaroa antolatu dugu sektoreko zenbait eragileren artean.
Udaltop udaletako euskara zerbitzuen V. topaketetan Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin, euskaraz ikus gaitzaten leloari segika ibili ziren apiril bukaeran, Lasarte-Orian. Orduko bi hitzaldiren arrastoa jaso dugu, Maite Barreña Arrasateko Udaleko berdintasun teknikariarena eta Eduardo Apodaka soziologoarena.
Haurtzarotik Gaztarora… biltzarra antolatu du Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak maiatzaren 10 eta 11rako Iruñean. Bi egunetan hitzaldiak, ahozko komunikazioak eta tailerrak izango dira. Gai ugari jorratuko dituzte. Haurtzaroko osasuna eta etorkizunerako baldintza osasungarriak nola landu aztertuko dute; tratu txarrak eta egutegi kirurgikoa ere jorratuko dituzte.
Atzo hasi eta gaur bukatuko dira Udaltop jardunaldiak Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Eduardo Apodaka EHUko irakasleak atzo Euskaraz jarduteko aktibazioa: ideia zenbait psikologia sozialetik hitzaldia eskaini zuen.
Ondare komuna kudeatzen duten politikariak ez dira metafora sortzaile apartak. Garai bateko politikan ezinbestekoak ziren erretorika eta poetika ez dira sobera alor emankorrak egungo agintarien jardunean. Hori salatzen du, esaterako, hainbat molde behin eta berriz baliatzeak: bide-orria, marra...
Zine klasikoa berreskuratu du Donostiako Trueba aretoak ostegunetan (jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpidatziekin). Joan den astean, Breakfast at Tiffany’s filma ikustera gerturatu zen lagun bat, eta gaztelania hutsean egin zuten aurkezpena.
XXI. mendea ondo aurreratua daramagunean, gauza inportanteak gaztelaniaz eztabaidatzen dira hemen, ez badira frantsesez. Tartean, baserritik karrikarako jauzia egin du errefusak hondakinei buruzko eztabaidan.
Ikas-Bi eskola publiko elebiduneko guraso elkarteak martxoaren 26an egindako kritikei erantzun die Euskal Konfederazioak (AEK, Seaska, Euskal Irratiak eta Ikas). Ikas-Bik zalantzak agertu zituen Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Konfederazioari ematen dizkien diru-laguntzen inguruan. Euskal Konfederazioak dio “kolpe mediatikoa” bilatzeko egin dutela.
Euskara gehiago erabiltzeko gakoak zein izan daitezkeen iradokitzeak, ahalegin hori azti-lan huts bihur ez dadin, erreferentzia eta ebidentzia enpirikoetan izan behar du hanka bat. Horretarako, makulu sendoa eskaini digute 2012an kaleratu diren V Inkesta Soziolinguistikoak eta Euskal Herriko Kale Neurketak.
Ene, zarra-zarra ari dira ikasleak gaztelaniaz, non eta eskolako jolaslekuan. Irakasleek badakite gelan eta gelatik kanpo zein hizkuntzatan ari diren ikasleak, eta kezka nabaria da. Arrue ikerketak susmoak baieztatu ditu. Emaitzak liseritu, interpretatu eta aurrera begiratzeko garaia da. Ariketa hori egiten lagundu digute Helena Artanok, Iñaki Biainek eta Itziar Idiazabalek.
Ministroa arduratuta dago, Hego Euskal Herriko gaztetxoek gaztelania ikasiko ez duten beldurrez, edo euskara gehiegi ikasiko duten ikaraz.
Kaleratu berria da BAT Soziolinguistika aldizkariaren 84. alea. Gaia, 2011ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketaren emaitzak. Iparraldeari dagokionez, emaitzek, euskararen berreskurapenaren aldeko norabide aldaketa baten hastapena irudikatzen dute.
"Euskal hedabideek bat egin dute argi dutelako estrategiko direla, eta hori da garrantzitsuena", dio Alberto Barandiaran Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko zuzendariak, Edurne Elizondok Berrian egindako elkarrizketan.
Zuzenean jarrai ditzakezue Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldiak. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen euskara erabileraz egindako Arrue ikerketaren emaitzak aztertuko baitituzte. Aipatu ikerketan parte hartu zuten Soziolinguistika klusterrak berak, ISEI Irakats Sistema...
Arrue proiektuak eman ditu argitara emaitzak. LH4ko (9-10 urte) eta DBH2ko (13-14 urte) EAEko ikasle guztien datuak aztertu zituzten 2011n, ikasleen hizkuntza erabilera jakiteko.
Kaleratu berri dira Calvet Barometroaren 2012ko datuak. Munduko hizkuntzen bizi-indarra edo “pisua” neurtzen dituen barometro honetan, inoiz baino hizkuntza gehiago sailkatu ziren iaz. Azken neurketa honetan, Alain Calvet eta Louis-Jean Calvet soziolinguistek Ethnologueren arabera 500.000 hiztun baino gehiago dituzten munduko 563 hizkuntzak neurtu eta sailkatu dituzte, 2010ean 137 neurtu zituzten bitartean. Hiztun kopuruaz gain, hizkuntza baten bizi-indarra edo “pisua” neurtzeko garrantzitsuak diren beste 10 faktore aintzat harturik, munduan “pisu” gehien duen hizkuntza ingelesa da, bigarrena gaztelania eta hirugarrena frantsesa. Sailkapen honetan mandarinera 10. lekuan geratu da. Euskara, berriz, munduko 51. hizkuntza da.
Joan den larunbatean Argia astekariaren urteko azken alea irakurtzen ari nintzela, atentzioa eman zidan Sustrai Colinak Jean Haritschelharri egindako elkarrizketak. Ofizialtasunaren inguruan galdetuta hauxe erantzun zuen:
Donostiako San Martin Merkataritza gunetik pasa eta J.K. Rowlingen nobela berria ikusi dut FNACeko eskaparatean. Ez neukan leitzeko gogo handirik eta gogo txikiak berriz, denak uxatu zizkidan Michiko Kakutanik The New York Timesen egin zion “zipli-zapla” estiloko kritikak.
Prentsa erreferentziak irakurrita, azpimarratuta eta jasota banituen ere, joan den astean irakurri dut Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2009an argitaratu zuen Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak. UNESCO Etxeako eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako Amarauna ikerlari-taldeak -Esti Amorrotu, Ane Ortega, Itziar Idiazabal eta Andoni Barreña- eginiko ikerketa lana.
Aurreko batean, lagun batek aipatu zidan, lan egiten duen Udaletxeko euskara planaren barruan EMUN kooperatibako kide batek honako hau galdetu ziela: ea beraien ustez, munduko hizkuntzen artean, euskara zenbagarren postuan dagoen, hiztun kopuruari dagokionez.
Algara, edo ez gara bloga zabaltzeko aitzakia eman dit Péter Medgyes, Hungariako Hezkuntza Ministerioko estatu idazkari eta Damascon enbaxadore izan den Linguistika Aplikatuko irakaslearen Laughing Matters: Humour in the language classroom liburuak.
Sarreran dioenez, umorea,...
Euskara elkarteen lehendakari, herri mugimendua argal baino ahulago dagoen honetan.
Beti pentsatu izan dut euskaldunok Europan dugun hizkuntza komunitaterik antzekoa galesdunena dela eta Euskal Herrian ez ditugula behar bezala jarraitzen bertako bilakaera soziolinguistikoa eta galesaren aldeko ekimenak. Ia 600.000 hiztun (biztanleriaren %20 inguru), ingelesarekiko distantzia linguistiko handia eta hizkuntzaren berreskurapenaren aldeko dinamika sozial indartsua eta maila bateko babes instituzionala.
Euskararen ezagutza datuak gora egiten ikustera ohitu gara, erabilerari aldiz, kosta egiten zaio goranzko pausoak ematea. Bada, Laudion, hamar urtean %3,69tik %9ra igo da erabilera. Arabako herri honetan duela mende bat galdu zen euskara.
Hirugarren adineko pertsonak zaintzeko eskaera handia da, geroz eta gehiago bizi baikara. Eta zaintzaile horiek, sarri, latinoamerikarrak dira. Kasu askotan, egun osoa elkarrekin pasatzen dute adineko euskaldun zaharrak eta Hego Amerikako laguntzaileak, paisaia linguistiko bitxia osatuz.
Euskararen ezagutzak nabarmen egin du gora Gipuzkoako bigarren hiririk populatuenean. Euskaraz gutxi hitz egiten da, ordea. Irunek euskaldun komunitate zabala du, baina sakabanatua dago; erabilera sustatzeko hiztun horiek bilduko dituen sarea sortzea da erronka.
Soziolinguistikak zientzia bezala behar asko zituela aspaldi konturatu ziren proiektuaren bultzatzaileak. Duela lau urte, behar horiei erantzuteko, SEI (Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen) elkartea eratu zuten, baina institutua beharrean klusterra sortu dute azkenean. SEIko kide eta...
Multimedia
Donostiako Kursaal aretoan, 2013ko urtarrilaren 31n, VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldien baitan, Iñaki Martínez de Lunak (Euskal Herriko Unibertsitatea) emandako hitzaldia.
Irudiak: Soziolinguistika Klusterra
Donostiako Kursaal aretoan, 2013ko urtarrilaren 31n, VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldien baitan, Mikel Zalbidek (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila) emandako hitzaldia.
Irudiak: Soziolinguistika Klusterra
Donostiako Kursaal aretoan, 2013ko urtarrilaren 31n, VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldien baitan, Arrate Egañak (ISEI-IVEI) eta Pablo Suberbiolak (Soziolinguistika Klusterra) emandako hitzaldia.
Irudiak: Soziolinguistika Klusterra
Belen Uranga hizkuntzalariaren hitzaldia Zumaiako "Euskara, bestela ez gara" 2013ko zikloaren baitan. Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan etorriak azaldu zituen 2013ko martxoaren 13an.
Informazio gehiago: Baleike.com
2013ko martxoaren 6an Andoni Egañak hitzaldia eman zuen Zumaiako Alondegia Kultur etxean “Euskara, bestela ez gara” zikloaren baitan hirugarrena. Egañak galdera itxuran eman zuen hitzaldiaren izenburua Zer egin dugu ongi? Zer gaizki? eta hitzaldia ere horrelaxe hasi...
"Arnas-uneak; gazteak eta euskararen momentua" hitzaldia eman zuen Zumaian 2013ko otsailaren 27an Jone Miren Hernandez antropologoak "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi zikloaren barruan. Informazio gehiago Baleike.com-en
Antolatzailea: Zumaiako Euskara...
Euskara, bestela ez gara izeneko hitzaldi zikloaren barruan, hitzaldia eman zuen Kike Amonarrizek 2013ko otsailaren 20an Zumaiako Alondegia kultur etxean.
Antolatzailea: Zumaiako Euskara Zerbitzua
Irudiak: Baleike.com
Soziolinguistika Klusterrak laugarren urtez antolatuta, Euskal Soziolinguistika Jardunaldien baitan, J.C. Etxegoien “Xamar” elkarrizketatu zuen Belen Uranga klusterreko kideak.
Bertan Xamarrek, ohi duen estilo bizi eta zorrotzean hainbat kontu azpimarratu zituen. Besteak beste:...