Kataluniako ERC alderdia ezker abertzalearekin koalizioa osatzeko aukera aztertzen ari da, izan EH Bildu, Sortu edo Amaiurrekin. CDC eta CUP alderdiekin bloke subiranista sortzeko ideiak aurrera egiten ez badu hartuko lukete bide hori, Europa Press agentziak dioenez.
Gaur ostiralean 12:30ean Ondarroan "herri harresia" osatzeko dei egin du Urtza Alkortak. Egun Sortuko kide da eta ETArekin kolaboratzeaz akusatzen dute. Ertzaintza bere etxera bitan joan da atxilotzera, asteazken eta ostegunean, eta ez dute etxean topatu. ARGIAk jarraipena egingo du Ondarroatik.
"Guk guztiok Sortu askapen prozesua bururaino eramateko tresna bihurtu behar dugu", esan zuen alderdiko presidente Hasier Arraizek larunbatean Iruñean, Sorturen eratze kongresuan. "Sozialdemokraziak porrot egin du", gaineratu zuen egoera sozio-ekonomikoa hizpide. "Ez dago kapitalismo basati hau humanizatzeko modurik. Neoliberalismoaren aurrean ezkerretik eta behetik gora alternatiba berriak eraikitzeko garaia da. Eraso eta murrizketei erantzutea ez baita nahikoa".
EH Bilduko parlamentari Hasier Arraiz da Sortuko presidente izateko hautagai nagusia, alderdiaren prozesu eratzailean parte hartzen ari diren kideek hala erabakita. Logroñoko kartzelan preso dagoen Arnaldo Otegik, bestalde, bermerik handiena lortu du idazkari nagusia izateko. Kargua hutsik geratuko da.
Sorturen eratze prozesuan parte hartzen ari diren ezker abertzaleko kideek Arnaldo Otegi proposatu dute alderdia zuzentzeko, beste hainbat hautagairekin batera. "Modu sinbolikoan" proposatu dute haren izena, preso dagoen Otegik ezin izango duelako kargu hori bete, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak nabarmendu duen moduan. Otsailaren egingo dute bozketa.
Asteburu honetan plazaratu ditu Sortuk oinarri ideologikoen inguruko eztabaidaren emaitzak. Zenbait hilabetez luzatu den eztabaida prozesu honetan ika-mika handiena sortu duen puntua Europar Batasunarekiko jarrerari buruzkoa izan da ezbairik gabe. Asteburuan plazaratutako ondorio nagusi bat utzi...
Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok adierazi du hondakinen hitzarmena ez duela luzatuko Gipuzkoarekin. Orain lau urte egindako akordioa ekainaren 12an amaitzen da. Onda Vasca irratian egin ditu adierazpenok Bilbaok.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak "ahalik eta lasterren" erabakiko du Sortu alderdia legeztatu ala ez, Konstituzionaleko presidente Pascual Salak atzo SER irratian egindako elkarrizketan jakinarazi zuenez. Data zehatzik eman ez zuen arren, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin baino lehen hartuko dute erabakia.
Sortu alderdia legeztatzearen inguruko erabakia gero eta gertuago dago. Konstituzio Auzitegiari dokumentazio gehiago helarazi dio defentsak, tartean, Eduardo Vírgala (Donostia, 1959) katedradunaren artikulu bat. Sortuk ez lukeela legal izateko arazorik izan behar azaldu digu.
[Asteartea 22] Sortu alderdiaren erregistroari buruzko auzia bukatu da eta datozen egunetan jakingo da epaileen erabakia. Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak azaldu dute Sortuk ez duela ETArekin eta Batasunarekin hautsi. Defentsak aldiz, haustura gertatu dela baieztatu du.
Sortuk Alderdien Legea betetzen duela esan du Antonio Narvaez fiskalak, baina dena "itxura" dela. Alderdi berriak bere estatutuetan ETAri erreferentzia egin izana, Sorturen aurka erabili du: "Legeak ez du horrenbeste eskatzen. Beste alderdiek ez dute egin; ez Aralarrek, ez beste inork".
Milaka lagun bildu dira gaur Bilbon, Bakerantz, legalizazioa lelopean egin den manifestazioan. Kontxita Beitia andereño historikoak eta Cesar Arrondo argentinar diasporako kideak irakurri dute manifestazio amaierako mezua. Itxaropenaren beharra azpimarratu dute bi hizkuntzatan, batetik, "ETAren su-etena betirako" izateko, baita "Euskal Herrian sekula ezagutu ez dugun demokrazia lortzeko" ere. "Iragan otsailaren 7ko Euskaldunako Adierazpenaren ondoren, ez dugu ezetzik onartuko", esan dute. "Bereziki ez ditugu ontzat ematen 'berrageialdiak', interes partikularren arabera eraikitako oharpen antijuridikoak".
Deitzaileek eraman dute manifestazio buruko pankarta, horien artean zeuden Pello Zabala, Iñaki Zarraoa, Xabier Zubizarreta, Xabier Oleaga, Anjeles Iztueta, Maixux Rekalde eta Antton Lafont. Euren atzean zihoazen Sorturen bultzatzaileak, tartean Iñaki Zabaleta eta Maider Etxebarria.
Anton Ormaza, trantsizio garaian EAJko Bizkaiko Buru Batzarreko (BBB) presidente izandakoa, atzo goizean hil zen, 88 urte zituela, Bilboko San Sebastian erietxean. BBBko presidente izan ostean, Bermeoko Aberkideak sortu zuen EAJtik kanpo, eta Eusko Alkartasunan (EA) sartu zen gero. Ormazaren aldeko...
Joxe Juan Gonzalez Txabarri diputatu nagusiak atzo (9) jakinarazi zuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanerako hitzarmenak sinatuko ditu Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Aranzadi eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartea kultur erakundeekin.