11 urtez EAEn UGTko idazkari nagusi izan ondoren, Damaso Casadok kargua utziko du maiatzaren 24an egingo den sindikatuaren kongresuan.
Iruñeko VW lantegian nagusi den UGT sindikatuak lana banatzeko proposamena egin dio enpresa batzordeari. Bere esanetan, 200 lanpostu berri sor daitezke, “milaka familiarentzat egoera jasanezina delako”. Dena den, langileek egungo lanorduekin jarraitzea aukeratu ahal izango lukete.
Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak konbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea. Areto bete samartu bati aritu zitzaion Wilde, aurkezpenak Inaki Irazabalbeitiak eginik. "Erresistentzia eraikitzen ekaitzaren begian: Alemaniako ezkerra eta Europako krisia" izan zituen hizpide, kazetari honi Aralarrekoen baino Sortuko jendeen diskurtsotik hurbilagoa iruditu zitzaion moduan.
Juan Manuel Sánchez Gordillo IUko parlamentari eta Marinaledako (Espainiar estatua) alkateak ez du deklaratu Andaluziako Justizia Auzitegi Gorena ikertzen ari den kausan. 2012ko udaran 18 egunez Las Turquillas finka militarra okupatu izana leporatzen dio Auzitegiak. Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) finka maiatzaren 1ean berriz okupatuko duela iragarri du Gordillok.
Inoiz eroriko ez zen erraldoia, burdinaz egina, burdina egiteko. Gero etorri ziren “errekonbertsioa” eta antzeko hitzak. Gero joan ziren milaka lagun kalera. Pasaiako Luzuriaga fabrikako langileak elkarrizketatu ditu Koldo Izagirrek Voz y vida obrera: Luzuriaga, hogeita bost lekukotasun liburuan. Oroitzapenetik harago, hemen eta orain balio dezaketen esperientzien bilduma da.
Sindikatu abertzaleek eta mugimendu sozial ugarik jadanik erabaki dute Hego Euskal Herriko ekonomia eta enplegua hondoratzen ari diren politika ekonomiko kapitalisten kontrako greba orokorraren data: maiatzaren 30a. Ohikoa den legez, bai patronalak baita Gasteizko eta Iruñeko...
Huyck Wangner enpresak Zizurkilen duen lantegiko (Perot ohiko) hemeretzi behargin eta ELA sindikatuko hiru ordezkari Alemaniara abiatu ziren atzo, jabeei fabrika itxi ez dezaten eskatzeko.
Maiatzaren 30erako greba orokorra deitu du gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrian. Grebarako deialdia egin duten sindikatuak ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT dira, beste 50 kolektiboz gain.
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak greba orokorra ezinbestekoa dela esan du hedabideetara igorritako artikulu batean, Greba orokorrerako arrazoiak izenburupean. “Soziala den guztia eraisteko erabakiei” erantzun ahal izateko beharrezkoa dela argudiatu du. Muñoz ez da iritsi greba deitzera, baina horretarako bidea prest utzi du.
Hainbat enpresa, sindikatu eta eragile sozialek Araba Borrokan ekimena sortu dute, "egungo egoera ekonomiko eta sozialari eremu lokalean erantzuteko helburuarekin".Apirilaren 11n egingo duten manifestazioaren berri ere eman dute aurkezpen ekitaldian.
Hego Euskal Herriko ogasunek 6.500 milioi euro gehiago bilduko lituzkete Europar Batasuneko bataz besteko presio fiskalarekin. Hori adierazi du ELAko idazkari nagusi Adolfo "Txiki" Muñozek fiskalitatearen harira egindako agerpenean. Sindikatuaren arabera, politika fiskala “errotik” aldatu beharra dago iruzurrarekin amaitzeko.
Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako jauregiko areto nagusian Espainiako indar polizialek herritarrei eragindako torturen salaketa instituzionalean lehen urratsa eman zuen. Martin Garitano ahaldun nagusia eta Oroimen Historikorako eta Giza Eskubideen zuzendari Marina Bidasoro buru zirela, ehun gonbidaturen aurrean egindako ekitaldiarekin nabarmendu nahi izan zuen Aldundiak lehen urrats hau, Euskal Herriko leku askotan Torturaren kontrako eguna ospatzen den otsailaren 13an.
FDSEA sindikatuak irabazi ditu departamentuko Laborantza Ganberako bozak baina Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) Lapurdin eta Nafarroa Beherean duen indarra agerian geratu da.
Iberdrolako presidente Sánchez Galánek berriki esan du sindikatuak inoiz baino beharrezkoagoak direla. Davos hirian munduko elite kapitalistarekin bildu den Galánek sindikatuez duen ikuspegiak, ez du zerikusirik sindikalgintza abertzaleak sustatzen duen eredu sindikalarekin,...
2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean pikete informatiboan aritzeagatik 18 pertsona epaitu zituzten Busturialdean. Akusatuetako batek adierazi zuen ogia banatzen ari zen batek jarri zuela salaketa haren autoak kalteak jasan zituelako, eta handik pasa ziren lehenengoak identifikatu zituela Ertzaintzak.
Fiskalak akusatuentzat 3 eta 9 hilabeteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatzen du 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean Gernika-Lumon izandako gertakari baten harira.
Diego Cañamero (Campillos, Andaluzia, 1956) zortzi urterekin hasi zen lanean nekazal soroetan eta hamaseirekin sindikalismoan sartu zen. Geroztik hainbat aldiz atxilotu dute. Andaluziako Sindicato Agrario de Trabajadores-eko (SAT) bozeramaile da egun. Medioetan oihartzun handia izan du Mercadona eta Carrefour saltokietan egin dituzten ekintzek.
Hego Euskal Herrian langabezia gora doa, Espainiako Estatuko batez bestekoa baino azkarrago gainera, eta guztira 222.918 pertsona daude jada lanik gabe, joan den urtean baino 32.105 gehiago.
Kutxaren astearteko batzarra inpugnatuko du EH Bilduk, gaur adierazi duenez. Bart Xabier Iturbe aukeratu zuten Kutxako presidente, EAJ, PSE eta PP alderdiek eta CCOO eta Pixkanaka Kaskari sindikatuek bat eginda. Elkar-hartze horrek oztopatu zuen EH Bilduko hautagai Antton Izagirre Kutxako presidente izendatzea. Presidentea aukeratzeko prozesuan gorabehera handiak izan dira. Pausoz pauso xehetu dugu gertatutakoa.
EAJk, PSEk eta PPk zerrenda bateratuak aurkeztuko dituzte Kutxako administrazio kontseiluan. CCOO sindikatuak eta Pixkanaka-Kaskari Kutxabankeko langile taldeak ere bat egin dute ekimenarekin. Hartara, kontseiluko hamabost kideetatik zazpi ziurtatuko dituzte hiru alderdiok.
Murrizketen aurka Europako 23 estatutan egindako mobilizazioetan milioika lagunek parte hartu zuten atzo. Hego Euskal Herrian agerian geratu da sindikatuen arteko batasun eza; hala ere, milaka lagun bildu zituzten hiriburuetan egindako manifestazioek. Nafarroan izan du jarraipen zabalena greba orokorrak. CCOO eta UGT sindikatuek emandako datuen arabera, industriaren sektoreak babestu du bereziki protesta eguna, baita eraikuntzarenak eta garraioarenak ere.
Portugal, Frantzia, Espainia, Grezia, Italia, Txipre, Malta eta Belgikak Europako Sindikatuen Konfederazioak (CES) deituriko greba babestu dute lan erreformei erantzuna emateko.
Sindikatuek emandako datuen arabera, Greba Orokorra eraikuntzan eta industrian izaten ari da eragin handiena, metalgintzan batez ere (%50-60koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan). EAEko datuei dagokienez, jarraipena %50koa izan da Bilboko Metroan; %55ekoa Sidenorren; %100ekoa Loiuko aireportuaren aparkalekuan; %100koa Zamakonan eta Santurtziko eta Pasaiko portuetan; eta %40ekoa Correosen. Nafarroan grebaren jarraipena zabalagoa izan da. CCOO eta UGTk emandako datuen arabera, %70ekoa izan da.
CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorrera deitu dute biharko Espainiako Estatuan. Hego Euskal Herrian, aurtengo hirugarren greba orokorra izango da eta "haserrea" kalera ateratzeko eskatu die herritarrei Damaso Casado UGT-Euskadiko idazkari nagusiak. Lan erreforma, berrordaintzea osasun zerbitzuan, murrizketak edota amnistia fiskala aipatu dituzte greba egiteko arrazoien artean, eta "kontsumoaren greba" egiteko eskatu du Jose Maria Molinero Nafarroako CCOOko idazkari nagusiak.
Azaroaren 14rako Europan mobilizazio eguna deitu du Europako Sindikatuen Konfederazioak. Espainiako Estatuan CCOO eta UGTk greba orokorra deitu dute, ESK-k, CGTk eta CNTk bat egin dute; ELAk, LABek, STEE-EILASek eta Hiruk ez. Erabaki horrek eztabaida piztu du eta sare sozialak horren isla dira. Ondoren, Twitterren gaiaren inguruan esandakoak bilduko ditugu.
Kutxabankeko bezeroen bozketan urriaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetako emaitzak errepikatu direla esan liteke. Kutxan EAJ eta Bilduren arteko berdinketa, BBKn EAJ nagusi eta Vitalen berriz, PP.
Patxi Lopezek ezarritako "Euskadiren Eguna" jai egun bezala ospatu behar ez izatea eskatu zuten atzo EH Bilduk, LAB sindikatuak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, besteak beste.
Europar Batasuneko sindikatuek Europa osoan egiten ari diren erreforma "zorrotzen" aurkako greba deialdia egin dute datorren azaroaren 14rako. “Europak ekonomian hartzen dituen erabaki zorrotzei indartsu aurre egitea” dute helburu.
Greba ez da orokorra izan Nafarroan, martxokoan bezala. Orduan sindikatu guztiek deitutakoa zen eta, oraingoan, euskal gehiengo sindikalak eta sindikatu txikiago batzuek deitu dute. Hedabideek eta sindikatuek aipatu dute, oro har, beste batzuetan ere eman den fenomenoa: Nafarroako Iparraldean greba ia orokorra izan da, Iruñerrian garrantzitsua eta txikiagoa erditik hegoaldera.
Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak atzo ikasturte hasierako ekitaldian adierazi zuenez, 6.800 ikasle gehiago izango dituzte aurten EAEko ikastetxeetan, guztira 356.421 eta horietatik %50,7 eskola publikoan. Ikasle gehiago izan arren, baliabide "bertsuak" mantenduko dituztela gaineratu zuen, baina EAEko hezkuntza "murrizketatik libre" dagoela azpimarratu zuen. ELA eta EILAS sindikatuek erantzun dute ikasle gehiagorekin irakasle eta baliabide kopurua ez handitzea murrizketak direla eta ohartarazi dute 300 bat irakasle faltako direla.
Multimedia
Hirugarren saioak markatzen duen muga mentala gaindituta, laugarren txutearekin gatoz. Orain arteko dosirik luzeena; segundo baten faltan da 15 minutuak osatzeko.
4. saio honen edukiak:
- Azken asteko aktualitateari jipoia.
- Gure bigarren lehiaketaren azken txanpan sartu gara. Datorren...
ARGIAko langileek greba orokorraren deialdiarekin bat egin dugu eta ondorioz Lasarte-Oriako gure egoitza itxita eta egunean zehar greba jorratzen aritu gara. Hauxe egunak emandakoa soinu eta iruditan bilduta.
Ainhoa Etxaidek zorrotz hitz egin digu Donostiako LABeko egoitzan. Krisiaren aurkako dekalogoaz, greba orokorraz, fiskalitateaz, Erregulazio Espedienteen eraginaz eta batasun sindikalaz aritu da. Egoera politikoaren inguruan ere, gainbegirada eskeini digu, Ezker Abetzalearen kontrako polizia...
Greba orokorra deitu dute ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek gaur Hego Euskal Herrian. Gainbegirada bat.
Ingalaterran jaioa, Madrilen basogintzari buruzko tesia egin eta Karrantzan (Bizkaia) bizi da aspaldian Helen Groome. EHNE baserritarren sindikatuan egiten du behar eta nekazaritza-erregaiez berarekin patxadaz hitz egiteko parada izan dugu.
31 urte daramatza Jose Elorrietak ELAn eta aurki hogei beteko ditu idazkari nagusi bezala. "Estatutua hila dago" esan zuela hamar urte igaro diren honetan, Estatutuaz, "nazionalismo instituzionalaz" eta Ibarretxeren kontsultaz hitz egin du elkarrizketa honetan.