Azken udal hauteskundeetan EH Bildu bigarren izan da Sestao eta Santurtzi bezalako hirietan. Indarrak izugarri berdindu dira, hamarkadatan agintean egondako alderdien nagusitasuna apurtu da, eta horrela, ezker subiranista betiereko oposiziotik Ezkerraldeko hirietan irabazteko atarira igaro da, eta aukera berriak zabaldu dizkio eskualdeari.
Krisi ekosozialak ere bidegurutzean ezarri du mundua eta eraldaketarako bideak biderkatu ditu eredu berriak proposatzen dituzten indar... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
SestaoEAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die sindikatuei: ITP Aero Castings enpresak Barakaldon eta Sestaon egindako kaleratzeak baliogabe jo ditu eta 87 langileak berriz hartzeko agindu du.
ELAk salatu du La Navalek jasan duen desegite eta likidazioa, eta berentzat, amaiera ez da ezustekoa. "Gasteizko Gobernuaren industria-politika ez da existitzen, eta Ezkerraldea desindustrializatzen ari da", adierazi dute.
Ehunka herritar elkartu dira Sestaoko Kasko plazan, larunbatez, ostiraleko hilketa matxista salatzeko. Euskal Herriko beste hainbat herritan salatu dute hilketa mugimendu feministaren eta erakundeen eskutik.
Sestaoko Udaltzaingoa Taserra edo pistola elektrikoa erabiltzen lehenetarikoa da Hego Euskal Herrian. Sestaoko Udalak arma horietako bi erosi ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiak hiru ingeniaritza-enpresak osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarte (ABEE) bati esleitu dio Getxo eta Sestao artean itsasadarraren azpitik egingo den ibilgailuentzako tunelaren proiektuaren langintza; aurrekontua 8,9 milioi eurokoa izango da. Getxoko EH... [+]
Gure herria zur mutua da. Lur egurtua.
Gure lurra egurra da. Zizelkatzeke dagoen zura.
Amikuze, Sestao, Tutera, Aldude, Moreta, Irunberri.
Sei herri bizi eta militatzeko, sei gazte esperientzia horiei ahotsa jartzeko.
Nor bere ertzetik hasi da zizelkatzen, baina... [+]
Sestaoko (Bizkaia) ontziolako enpresa zuzendaritzak jakinarazi duenez epaitegiak igorri du ebazpena, zeinaren arabera langileak La Navaleko behargin izateari utzi dioten otsailaren 28az geroztik.
Herri kantaren erroetara jo du; esperimentazioaren esperientzia makulu, piezak entzulearen memorian irauteko nahia akuilu. Norabide, kolore, ertz eta instrumentu askotako musikaria da, baina ahotsean oinarrituriko disko gordin eta biluzia kaleratu berri du: Hil zara... [+]
Eusko Legebiltzarraren atarian elkarretaratzea egin dute La Navaleko langileek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapeneko sailburuari euren eskaerak helarazi dizkiote.