![]() |
|||||
|
|
Prentsa idatzia: Nabarra aldizkaria |
|
Irratia: Lauretan Babel |
|
Euskarazko aldizkarien esparrura bidai lagun berri bat elkartu zitzaigun
2001ean. Baldintza zailetan jaio zen eta baldintza zailetan ekin dio bideari
bizitzako lehen urte honetan.
Kastari
dagokion legez apustu ausarta egin dute eta duintasun osoz, formatu erakargarriz
eta kalitatez erantzun diote, euskararen aldeko urrats eta mugimendu guztiak
oztopatu nahi dituen Nafarroako Gobernuari. |
Informazioaren
munduan gabiltzanok badakigu ez dela batere erraza, eduki interesgarriak
modu atseginean eta irakurle, entzule edo ikusleentzat erakargarria eta
gustagarria izateko moduan eskaintzea.
Saio honetako lantaldeak lortu du kultura eta gizarte gaien ikuspegi zabal eta aberatsa belarrien gozagarri bihurtzea eta informazioa eta entretenimendua era orekatu batean uztartzea. |
||
|
|
Telebista: Lau Haizetara |
|
Internet: Sustatu.com |
|
Telebista batez ere irudia da. Baina baita hitza ere.
Euskal Telebistaren eskaintzan mugarria markatu duen eta urte hauetan nortasun berezia irabazi duen programa batetaz ari gara. Aurreko urteetako ibilbideari iazkoan atal, irudi eta eduki berriez indartu du. Programa
egiten duen lan-taldeak gainera, bidean galdutako lankideen izpiritu,
mezu eta lan egiteko moduari eutsi diote, bere txikitasunean Euskal Herria
zein ederra, ezezaguna eta interesgarria den ezagutaraziz. Telebistari
begira deskubritu dugu Euskal Herria. |
Albisteak
eta informazioa lantzeko eta aurkezteko modu berritzailea batekin sareratu
ziren eta euskal internauten tribuan erreferente saihestezina bilakatu dira
denbora laburrean.
Informazioa eskaintzeaz gain eztabaida eta hausnarketa bultzatu nahi izan dituzte eta lortu dute. Garai bateko tertulien zaporea, prentsako irakurleen gutunen oihartzuna, ideien erakusleiho eta batez ere, eztabaidarako plaza. Pantaila
txiki horretan, euskal munduan dauden iritzien aniztasuna jasotzen eta
erakartzen asmatu du. |
||
|
|
Publizitatea: Publis agentzia |
|
Merezimenduzkoa: Herri Irratia |
| Ez
da erraza publizitate munduan nabarmentzea, helarazi nahi duzun mezua gizartean
txerta dadin lortzea eta are gutxiago jendearen hizpide bihurtzea.
Gutxik lortzen dute hori, medioak eskuartean izanda ere. Sarituko dugun kanpainak hori guztia lortu du: euskal medio garrantzitsu baten irudi erakargarri eta berritzailea gizarteratu du, lehena, oraina eta geroa uztartuz, gure ohiturak mundu zabaleko testuinguruan kokatuz eta komunikazioaren erotika erotikaren komunikazio ere bilakatuz. Harriak,
begiak, musika, txapelak eta aulki kulunkariak, hizkuntza publizitarioaren
langai hartuta, marka irudi erakargarri, sustraitu eta modernoa sortu
dute. |
40
urte bete zituen iaz. Eskarmentu handiko gazte baten aurrean gaude.
Frankismo garaian sortua, urte luzetan euskaltzale guztien ereferente ia bakarretakoa izan zen, eta zailtasunak zailtasun, erreferente izaten jarraitzen du. 40 urte luze hauetan asko eman dio euskal komunikazioaren esparruari: profesionalen harrobi eta habi izan da, guztion oroimenean daude euskararen alde antolatutako ekimenak eta jasan dituen erasoak. Euskararen eta Euskal herriaren aldeko mezua, erdaldunen artean ere zabaldu du. Irrati maitatua
eta kuttuna. |
||
![]() Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |
|||