Sarekada
KANALAK
Euskarri elektronikoak
Literatura
Administrazioa euskaraz
Egunkariaren itxiera


Gaurko hari@
Jaso Hari@ e-postaz
Harpidetza datuak aldatu
Harpidetza eten

BILAKETAK
Larrunen bilaketa aurreratua

ZERBITZUAK


Segurtasun biometrikoa: abantailak eta oztopoak
Jon Torner
jontorner@argia.com

Hatz-marken bidez funtzionatzen duten sarrailak eta ordenagailuetako teklatu eta arratoiak; begiko irisaren bidez konektatzen diren webcam-ak; ahotsaren tonua, eskuetako zainak edo aurpegiko markak "irakurtzen" dituzten identifikazio sistemak... Orain gutxi arte zientzia fikzioko filmetan soilik ikusten genituen aparailuak gero eta presentzia handiagoa dute eguneroko bizitzan. Microsoft, Nitgen, Panasonic eta Fujitsu moduko konpainiak gorputzaren ezaugarrietan oinarritutako geroz eta sistema elektroniko gehiago garatzen ari dira. Sistema horiek segurtasun biometrikoa bezala definitu duten esparrua osatzen dute eta aditu batzuek beraien arrakasta aurreikusi duten arren, beste batzuek horretarako hainbat oztopo gainditu beharko dituztela diote.

Gaur egun, ordenagailuek eraso ugari sufritzen dituzte (birusak, programa espioiak -spywareak-...) eta zabalduen dauden segurtasun sistemetako asko horiei aurre egiteko ahulegiak dira, asmo txarrez jokatzen duen erabiltzaileek hitz klabeak (passwordak) deszifratu eta gure ordenagailuetan sar daitezkeelako. Hori dela-eta, jendeak geroz eta babes sistema sofistikatuagoak eskatzen ditu eta fabrikatzaileek segurtasun biometrikoaren arloak aukera dezente eskaini ditzakeela konturatu dira. Izatez, kontzeptu hori ez da berria. Duela urte asko sortu zen, baina garestia zen eta edozein erabiltzailek ezin zuen erosi. Azken urteotan, ordea, kostuek nabarmen egin dute behera. Biometria transferitu ezin daitezkeen pertsonen ezaugarri fisikoetan oinarritzen da, direla irisa, ahotsaren tonua, eskuetako zainak edo hatz-markak. Ezagutzen ditugun babes sistemek erabiltzen dituzten sinadura digitalen parekoak dira, baina aipatu "sinadura" fisikoak bat eta bakarra dira, batzuetan horiek ordezkatu eta datuak lapurtzea posible den arren. Gainera, klabeak ez zaizkigu galdu edo ahaztuko. Egun, hatz marketan oinarritutako sistemak erabiltzen dira gehien, merkeenak eta erabilerrazenak direlako.

Kopiak egin ezina, mitoa

Abantailak abantaila, bada segurtasun biometrikoaren arrakastari mugarik jartzen dionik. Richard Lazarick CSC Global Security Solutions konpainiako teknologia zuzendariaren ustez, hainbat arazo daude. Batetik, ez daude estandar batzuk finkatuta eta fabrikatzaile desberdinen sistemak ez dira bateragarriak. Gainera, gorputzeko ezaugarriak kopia ezinak direla defendatzen omen du biometrikak baina Lizaricken hitzetan, hori "mitoa" izan daiteke. Aurrerago aipatu bezala, datuak ordezkatu egin daitezke. Hatz-markak irakurtzen dituzten eskaner batzuk, esaterako, markaren kopia bat edo buztina erabiliz manipula daitezke. International Biometric Group (IBG) konpainiako ikerlariek azaldu berri dutenez, hainbat sistema biometrikok, bost hatz-marka faltsutatik bat benetakotzat jo dezake eta, gainera, gutxi batzuetan (%2,2) ez dira benetako jabea ezagutzeko gai. Bestalde, IBGko teknikariek utzitako sistema biometrikoak frogatu zituzten pertsonen %20 ez zen horiek behar bezala erabiltzeko gai izan.

Dena den, Lazarick nahiko baikor agertu da. Dioenez, biometrikaren arazo gehienak konpon ditzakeen teknologia eskuragarri dago eta horrek estandar batzuk finkatzen lagun dezake. Adituen ustez, etorkizunean, biometrika nortasun agiriak edo kreditu txartelak ordezkatzera hel daiteke. Bien bitartean, hainbat konpainia urratsak ematen ari dira. Microsoftek eta Nitgenek hatz-marken bidez funtzionatzen duten teklatu eta arratoiak eta sarrailak merkaturatu dituzte, hurrenez hurren. Panasonicek begiko irisaz pizten den webcama eta Fujitsuk eskuaren zainak irakurrita pertsonak identifikatzen dituen aparailua garatu dituzte. Hainbat herrialdetako poliziek, bestalde, aurpegiaren ezaugarriak aztertzen dituen sistema erabiltzen dute, jende asko dagoen lekuetan susmagarriak atzemateko. Horiez gain, pertsonak euren ibileragatik edo idazkeragatik ezagutzen dituzten sistemak ere garatu dituzte.

Informazio gehiago:

- Biometrika Wikipedian: Gaztelaniaz - Frantsesez - Ingelesez
- Biometrikari buruzko XXIII. Nazioarteko Konferentzia (Montrealen, uztailaren 16tik 21era)
- Nazioarteko Biometria Erakundea
- AEBko Biometria Partzuergoa
- Biometrics (Nazioarteko Biometria Elkartearen aldizkaria)





ARGIA astekaria
ELKARRIZKETAK 1963-98

ZER BERRI
Azken ordukoak
Egunkariak
Irratiak
Telebistak
Aldizkariak
Buletinak
Irakaskuntza
Kultura
Agenda
Eguraldia
Zinema
Kirolak
Ekonomia
Internet
Eztabaidaguneak
Zerbitzuak

 

.
 
.
   

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: 943 371 545 / Faxa: 943 373 403