Piztu Ezazu Argia 970x90

Hego Tirol eta Aosta Haraneko gehiengoa alderdi autonomisten alde Italiako hauteskundeetan

2013-02-28

Lander Arbelaitz

Italiako hauteskundeek herrialdeko mugimendu autonomista eta independentisten argazki eguneratua utzi digute, Nationalia webguneak txukun jaso duenez. Bertan irakur dezakegu aosta harandarren %70ek eta hego tiroldarren %60k ez duela Italiako alderdi estatalistarik bozkatu. Sardiniako abertzaletasuna 2008ko hauteskunde orokorrekin alderatuta pixka bat hazi da eta %3,4aren bueltan geratu da. Veneton emaitza are kaxkarragoak, guztira %2,3a lortu dute. Puntuka errepasatuko ditugu.

Italiako hauteskundeei begiratu independentista

2013-02-20

Martin Vicioso

Igandean eta astelehenean izango diren Italiako hauteskundeetan parte hartuko duten mugimendu autonomista eta independentisten analisi bat egin du vilaweb.cat webgune kataluniarrak. 630 diputatu eta 315 senatari aukeratuko dituzte, eta guztira 184 hautagaitza aurkeztu dira, horietatik batzuk euren lurraldearentzat beste estatus bat eskatzen dutenak. Zaila izango dute ordezkaritza lortzea, bozken %4a lortu behar baitute.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys