Piztu Ezazu Argia gunera joan.

"Samieraz abestea erabaki politikoa da"

2010-09-19

Lander Arbelaitz

Europa iparraldeko kultura samiaren aurpegirik ezagunena izango da ziurrenik Mari Boine musikaria. Urtetan Norvegiako lehen ministroari publikoki hortzak erakutsi dizkion bakarra. Bere hizkuntzan abesteagatik hasieran bere herrian ere gaizki ikusi zutena, gaur egun miretsi egiten du askok. Bilbon emango du kontzertua urriaren 15ean.

Mari Boine artista samia Donostian

2010-07-21

Lander Arbelaitz

Mari Boine artista sami ezagun eta errespetatuena da. Samiak Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia iparraldean bizi diren indigenak dira, eta diskriminazio garai zaharrak atzean utzi badituzte ere, nahikoa lan badute euren hizkuntzari eusten (egun, datu zehatzik ez bada ere, 100.000 pertsona inguruk dakite samiera). Mari Boine beren kantu tradizionalak jazz eta rockarekin nahastu zituen lehen artista izan zen, oso militantea euren kulturarekin. 1994ko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian parte hartzeko gonbidatu zuten, baina uko egin zion, Norvegiak mundu osoaren aurrean gutxiengoak errespetatuko balitu bezala egin nahi zuela salatuz.

Samien iraultza isila

2007-02-25

Lander Arbelaitz

Duela urte asko, samien herri indigena nahi bezala bizi zen eskandinaviar penintsularen iparraldean. Naturarekin bat, bizia elur-oreinen zaintza eta arrantzaren inguruan egiten zuten gehienbat. Lurrak emandakoari ahalik eta probetxurik gehien atereaz, beren sinesmenekin lasai bizi ziren. Baina hasieran kristautasunaren izenean eta ondoren herritarren berdintasunarenean, ia desagertzeraino jazarri zituzten. Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiak beren lurraldea lautan zatitu ondoren izan zen hori. Samiek hizkuntza eta kultura bizirik mantentzea lortu bazuten ere, egindako kalteak agerikoak dira. Egun, mantso-mantso, beren kultura berreraikitzen ari dira etorkizuna ziurtatzeko.

Samien iraultza isila

2007-02-23

Multimedia

2007-02-25  |  Sami herria

Sami eskolak

Lander Arbelaitz samien eskola batean izan da. Bideo honetan gaur egun samierak eskola horietan duen garrantzia eta pisuaren berri ematen digu.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN

Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys