Eztabaida piztu da ETBk EAEko 19 parlamentari Gabon gaueko Euskal Kantuen Gaua saioan Ruper Ordorikaren Zaindu maite duzun hori kanta abestuko dutelako. Gaiari buruz idatzi zuen Mikel Iturriak Harrikadak blogean eta Ordorikak bertan erantzun du.
Datorren asteazkenean arratsaldeko 20:00etan hasita, Iruñeko Euskalerria Irratiaren 25. urteurren festa zuzenean emango du ARGIAk, Berria, Sustatu eta Zuzeurekin batera. "Irratiaren urteurrena ospatzeko eta irratiarentzako lizentzia aldarrikatzeko akelarre digitala egitea da helburua", azaldu dute irratiko arduradunek.
Eako (Bizkaia) Poesia Egunak uztailaren 13tik 15era bitartean egingo dira aurten, Poesia hutsa edo azukreagaz? lelopean. "Guk ez daukagu errezetarik nolakoa izan behar duen gaurko eta biharko poesiak", diote Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteko kideek, "baina ahalik eta modu gehienetan eskaini nahi dizugu: hutsik, musikaz jantzirik, antzerkiaz lagundurik, hitzaldi bihurturik… azukre apur bategaz".
Bernardo Atxagak, Joxemari Iturraldek eta Xabi Strubellek 25 urte eta gero Henry Bengoa Inventarium ikuskizuna berreskuratuko dute. Ikuskizuna, gaur 20:30ean hasiko da Hendaiako (Lapurdi) Variete zinema aretoan. Hendaiako Mugati elkarteak antolatu du ikuskizuna.
Nostalgia kutsua hartzen ahal diozu duela 25 urteko ikuskizun bat berriz eskaintzeari, baina askok hartu dute pozez Henry Bengoa Inventarium maiatzaren 31n Hendaiako Varietés antzokian berriz ikusteko aukera. Efemerideak aitzakia paregabea ematen du Bernardo Atxagak, Jimu Iturraldek eta Ruper Ordorikak sortutako artefaktua zaharberritzeko.
Nostalgia kutsua hartzen ahal diozu duela 25 urteko ikuskizun bat berriz eskaintzeari, baina askok hartu dute pozez Henry Bengoa Inventarium maiatzaren 31n Hendaiako Varietés antzokian berriz ikusteko aukera. Efemerideak aitzakia paregabea ematen du Bernardo Atxagak, Jimu Iturraldek eta Ruper Ordorikak sortutako artefaktua zaharberritzeko.
Usopop, Sarako (Lapurdi) Lizarreta mendatean musika berriak eta amalurra uztartzen dituen jaialdia ospatuko da datorren larunbatean. Hirugarren edizio honetan, Ruper Ordorika oñatiarra zuzenean ikusteko aukera izango da, ingurune berezian. Berarekin batera, Rover bakarlaria, Islaia talde gaztea eta Aloe Vera DJa arituko dira taula gainean.
Juan Gorostidik euskal kantagintzan erreferente izan diren lau ikur aztertu ditu Lau kantari. Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal, Ruper Ordorika saiakeran. “Lau mugarri” aukeratu zituen Pamielak argitaratu duen liburu honetarako, “horrek ez du esan nahi besteak...
Ruper Ordorikak (Oñati, 1956) hogeigarren diskoa kaleratu du, Hodeien azpian izenburupean. Baikortasun eta itxaropenez betetako hamaika kantak osatzen dute Elkar argitaletxearen bidez kaleratutako lan berri hau. Grabazio prozesua New Yorkeko Brooklyn auzoan egin da, zuzenean eta formatu...
Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal eta Ruper Ordorikaren ibilbideak ditu ardatz Juan Gorostidiren (Altza-Pasai Antxo, Gipuzkoa, 1956) Lau kantari saiakerak (Pamiela). Liburuan sortzaile gehiago sar zitzakeela dio egileak, baina lau horiek hautatu dituela euskal kantagintzaren erradiografia egiteko.
Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiaren baitan, Sarritsasoa ikuskizuna eskainiko du Donostiako Dantzaz konpainiak, uztailaren 8an eta 9an. Bi egun horietan baino ez da antzeztuko Sarrionandiaren poemak oinarri dituen emanaldia. Lekeitioko Isuntza hondartzan, itsasoz helduko dira dantzariak eta...
Asteburu honetan Larrabetzun (Bizkaia) euskarazko literatura izan da protagonista Literaturia jaialdian. Literaturaz gozatzeko haur, gazte eta helduentzako ekintzak prestatu dituzte. Liburuak, mahai-inguruak, errezitaldiak, antzezlanak, liburu-aurkezpenak, kontzertuak, bertso saioak, solasaldiak eta haurrentzako ekitaldiak izan dira asteburuaren osagarri.
Literaturia, auzolanean antolatutako euskal letren asteburua, ekainaren 3tik 5era bitartean egingo da Larrabetzun (Bizkaia). Parte hartzaileak irakurzaletasunaren transmisioaz eta antzerki testuen etorkizunaz arituko dira, besteak beste. Mahai-inguruak, liburu azoka, errezitaldiak, kontzertuak...
Haizea Garizumakoa (Elkar, 2009). Ruper Ordorika
Bi urte dira jada Haizea Garizumakoa gure begien distirak areagotuz dabilela. Lagun zaharrekin elkartzen naiz oraindik ere, inoizko garizuma irreal honetan.
Urrun, urrun, bihotzeko lagun, hola deitzen ninduzun, bihotzeko lagun. Non da orain lehengo berba goxoa? Oihartzun da egun, bihotzeko lagun.
Haizea Garizumakoa (Elkar, 2009). Ruper Ordorika
Bi urte dira jada Haizea Garizumakoa gure begien distirak areagotuz dabilela. Lagun zaharrekin elkartzen naiz oraindik ere, inoizko garizuma irreal honetan.
Iaz bizitako krisia gaindituta abian da musika esperimental eta alternatiboaren urteroko topaketa: Gaztemaniak! Urte amaiera bitarte Gipuzkoako hainbat txokotan hemengo eta kanpoko taldeak entzuteko aukera paregabea.
Ruper Ordorikak duela 30 urte (1980) plazaratu zuen Hautsi da Anphora diskoa. Elkarrek biniloan berrargitaratu du Eginek garai hartan urteko disko izendatu zuen lana.
Txinaurriak. Mikel Laboari Ikasitako Kantuak lana kaleratuko du Bidehuts diskoetxeak abenduan. Kantari ezagunek Laboari egindako omenaldia dira CD bikoitza osatzen duten 19 kantak. Diskoan ondorengoek hartu dute parte: Berri Txarrak, Ruper Ordorika, Anari, Atom Rhumba, Audience, Lisabö, Inoren...
Txintxo portatu eta bueltak amari.
Txintxo portatu eta bueltak amari.
Hementxe pajarue!
Agur esateko modua. Edo, nola den komenigarri argazki kamarako “txoritxuari” begira egotea, dotore ateratzekotan.
Wikipediaren arabera, euskal musikari berritzaile eta internazionalenetakoa.
Laudorioetatik Jinkoak anpara gaitzala, irainetatik geu defendituko gara eta.
Kazetaria: 'Inork ez du koblakaririk behar'... Martin Larralde abestian kantatzen duzu. Anitzetan sentitu al duzu hori?
Ruper Ordorika: Uste dut koblakari gisa dabilen nahinork sentitu izan duela hori inoiz. Idazten, irratian edo jendaurrean ibilki diren guziek. Baita gauza 'produktiboak' ez diren...
Haizea Garizumakoa Ruper Ordorikaren kantuari emango diote martxoaren 4an Espainiako Musika Sarietako euskarazko kantu onenaren saria. Kantua izen bereko diskoan kaleratu zuen Oñatiko kantariak joan den udazkenean.
Josu Zabala: "Nik esango nuke dela literaturaren eta musikaren arteko gurutzaketan egon daitekeen produkturik txikiena. Literaturaren eta musikaren alaba txikia. Hitz batzuk doinu batekin lotuak, eta kantatuko duen ahots batekin (...) Bala bat izan behar du kantak, gizarteari ondo...
Gipuzkoako Oñatin jaioa, 1980ko hamarkada hasieratik ari da kantari, lehen argitalpena Hautsi da anphora izan zuelarik. Aurten hamalaugarrena argitaratu du, Hamar t’erdietan. Urteotan musikari asko pasa dira berak zuzenean emandako kontzertuetatik. Musika eta literatura uztartzen...
"Errazki mintzo gara Interneten aferaz... baina ez da gauza bera Radioheadek edo REMek egin dezakeena eta hemengo musikari batek egin dezakeena. Horiek diskoa atera ala ez, badakite mundu mailako birak izango dituztela nahi beste (...) Euskal kulturan transmisio hitza lehen mailan dago...
"Zenbat eta musikari handiagoa izan, orduan eta behar gutxiago erakusteko; beti jotzen du kantuaren alde, ez bere burua erakustera; ez dauka behar hori dagoeneko, normalean testuinguru askozaz teknikoago batean jotzen duelako". (2007-07-16)
"Euskal Herritik kanpo kantatzeak ohiz kanpokoa izaten jarraitzen du; ez gaude zirkuituan. Hasiera batean bezala gaude; beti hutsetik abiatu behar da (...) Askotan proposatu didate beste hizkuntza batean aritzea, baina nik ez dut ikusten beharrik; oraindik hari honetatik tiraka asko esan behar...
"Ekoizpena kontzeptu abstraktua da entzulearentzat, baina oso garrantzitsua. Azken finean, soinua harrapatzea arte bat da, ezta? Horregatik, nik hartutako erabakia, norberak kantak bakarrik grabatzearena alegia, oso fuertea da, formalki behintzat (...) Nik neure kantuetan ere aspalditik behar...
"Beren inperfekzio horrekin eta bere gorabehera guztiekin zuzenekoa eta estudioa osagarriak dira, garbitu egiten zaituzte. Musikak zuzenekoan hartzen du bere benetako esanahia (...) Ezin dut neure burua musikari ez izaten imajinatu. Zerbait aipatzekotan liburuen mundua aipatuko nuke, baina ez...
"Elkarrek lekutxua hartu dau eta, musikearen industria dalakoaren sasoia kontuan hartuta, ez da gitxi. Ezagutu dodazan diskoetxeak ezagututa, ez neuke pentsauko barriro Elkarrera etortea baina, egia esan, gatxa izan arren, dana joan da ondo. Alkarregaz egin beharreko bidea izan da, norantz...