Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Sareko Argia webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008/05/09
13:01
Rolling rolak web gunera lotura

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa Bilaketa aurreratua

RSS Sindikazioa 1.1

Zer esan nahi dute RSS hitzek?

Really Simple Syndication esan nahi du ingelesez eta euskal azalpen sinple batera ekarrita, edukien sindikazioa esan nahi du. Hau da, web gune edo blog desberdinetako titularrak eta edukiak jaso eta biltzeko sistema bat da. XML (Extensible Markup Language) lengoaian oinarrituta dago. Lengoia horrek besteak beste, edukia eta diseinua bereizten ditu.

Zer onura ekartzen dizkit RSS-ak?

Edukiak jaso eta biltzeko sistema bat denez, gustukoen dituzun komunikabide, blog edo web guneetako informazio guztia gune beretik eskuratu ahal duzu, orrialde bakoitzera banan-banan sartzen ibili gabe.

Zer egin behar dut nahi ditudan edukiak RSS bidez eskuratzeko?

RSS edukiak RSS irakurgailuen bidez eskuratu ahal dira. Irakurgailu mota desberdinak daude. Batzuk gure ordenagailuan instalatu behar dira (FeedReader, adibidez), beste batzuk nahi ditugun iturrietako edukiak gainontzeko posta elektronikoarekin batera jasotzeko aukera eskaintzen dute (Mozilla Thunderbird, kasu). Azkenik, programarik instalatu beharrik izan gabe, guztia web bidez egiteko aukera eskaintzen duten feed irakurgailuak daude (Bloglines edo euskarazko Aurkin, adibidez). Azken horien kasuan, web orrira konektatu, izena eman eta gure iturriak gehitzen joan baino ez dugu. Aurrerantzean, gure gustuko iturrietako eduki guztia batera kontsultatuko dugu eta errepaso nagusia egin ondoren, interesatzen zaizkigun titularretan sakontzeko aukera izango dugu.

Informazio gehiagorako ikus erreportajea.

Argiak honako edukiak eskaintzen ditu RSS bidez:

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan