Arrasatearra da. Badajozko Quintana de la Serenan jaioa 1972an. Abokatua. PSE-EEko kidea. Arrasaten eta Pasaian zinegotzi izana. Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente ohia. 1995etik Juntetxeetako batzarkidea da, Deba Garaikoa hasieran eta Donostialdeakoa gaur egun. Talde sozialistaren bozeramailea da uneon. Foru eta udalerrietako gaietan zaildua eta ikasia.
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE bihar eratuko den Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldean izango dira. PPk, berriz, gaur argitu duenez, ez du parte hartuko. Etorkizunean "erabilgarri" ikusten badu batuko da ponentziara. EAEko lau alderdi bozkatuenak bakegintzarako foro batean elkartzeko aukerak, beraz, itxaron egin beharko du.
Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.
Gasteiz, 1977. Arabako PSE-EEko kidea da. Hiru legealditan legebiltzarkide izana Gasteizko Parlamentuan. PSEko zuzendaritzatik at dago egun. Ez du onartzen alderdi barruko ildo bateko partaidea denik. Haatik, ezin uka dezake ildo ofizialaren oposizioan dagoela. Alderdi sozialista berritzeko agertu digun grina lekuko. Zientzia politikoak ikasi zituen Leioan. Doktoretza prestatzen ari da alderdien eta demokraziaren ereduaren krisiaz.
Eusko Legebiltzarreko bake eta bizikidetza ponentziaren hasiera atzeratzeko eskatu du ohar baten bidez Bakartxo Tejeria (EAJ) Parlamentuko zuzendariak, atzoko batzarrean izandako eztabaida giroak bultzatuta. Ponentzia atzo bertan hastekoa zen. “Ahalik eta azkarren egingo” dela agindu du, “denok bake eta bizikidetzarako oinarriak finkatzeko prest gaudenean”.
Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du ziurrenik EAjko Mikel Agirre EITBren zuzendari izateko izendapena, EITB.com-en argitaratu dutenez.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako buruzagitzak hautatu ditu PSEk asteburuan eta, inork “berrikuntza” hitza xuxurlatu duen arren, azken argazkian betikoak ageri: Iñaki Arriola Gipuzkoan, Jose Antonio Pastor Bizkaian eta Txarli Prieto, abizena bezain estu, Araban.
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio 2005-2011 bitarteko Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren azterketa egiteko, eta hortik ateratako ondorioetatik aurrera begirako pausoak emateko, 67-2003 dekretuari (pdf) jarraiki. Euskararen erabilera sustatzeko egitasmo berriak bi ardatz izango lituzke: hizkuntza eskubideak bermatzea eta kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzea.
Patxi Lopez laugarren aldiz hautatu dute PSE-EEko idazkari orokor, alderdiaren zazpigarren kongresuan. Politika eta antolakuntza ponentziek babes zabala jaso dute, eta erabakitzeko eskubidea babesten zuen emendakina ez da onartu.
PSE-EEk lege-proposamena aurkeztu du EAEko Legebiltzarrean, ordezkari publikoek kargua utzi ondorengo bi urteetan ez dezaten inolako zerbitzurik eskaini, ezta lan-harremanik edo merkataritza-harremanik eduki ere, karguan egon diren bitartean euren lanarekin zerikusia izan duten enpresa, elkarte edo erakundeekin.
Eusko Legebiltzarrak hautatu ditu Espainiako Senatuan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko duten hiru kideak. Aurreikusitakoa bete egin da: Iñaki Goioaga abokatua (EH Bilduk proposatua), Jokin Bildarratz (EAJ) eta Tontxu Rodriguez (PSE-EE) izendatu dituzte. EH Bilduk Goioaga proposatu izana kritikatu egin du hainbat alderdik, ETArekin lotura duelakoan.
EAE-KO herritarrek badute lehendakari berria, Iñigo Urkullu. Baina Urkullu ez da euskal gizarteko lehendakaria, Ibarretxe lehendakariak behin eta berriz errepikatzen zuen gisan. Ona litzateke Urkulluk behin eta berriz harri berean estropezurik ez egitea. Lurrak oihuka dio ez dela euskal herritar guztien lehendakaria.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fortuna Handien Gaineko Zerga onartu zuten atzo Batzar Nagusietan Bilduren, Aralarren eta PSE-EEren aldeko botoekin. EAJk eta PPk kontrako botoa eman zuten. Miloi bat euro baino gehiagoko ondasunak dituzten gipuzkoarrek ordaindu beharko dute zerga berria urtarriletik aurrera.
Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga jarri ahalko dute 2013an Gipuzkoan, Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Astelehenean ados jarri ziren bi indarrak; eta atzo berriz, EAJren eta PPren kritikak jaso zituzten, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien bitartez. Joan den astean ere zatiketa berdina (Bildu eta PSE alde batean, EAJ eta PP bestean) eszenifikatu zuten Finantzen Euskal Kontseiluan.
EAJk uste baino errazago garaitu ditu EAEko hauteskundeak, baina EH Bilduk ere emaitza oso onak lortu ditu. Bien artean azken urteotako legebiltzar abertzaleena osatzen dute. Ez dirudi ordea burujabetzaren arloan ados jarriko direnik, bakegintza eta normalizazioa sendotzea izango da bien elkarlanaren lehentasunetako bat. Murrizketei dagokienez, aurrez aurre izango dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko zerga berriarekin 44,64 milioi euro lortzea espero du atzo Helena Franco Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Ahaldunak adierazi zuenez.
PATXI LOPEZEN Gobernuarenak egin du. Akabo. Listo. Hauteskundeak noiz, hori da orain Eusko Jaurlaritzak pentsatu beharko duena eta, edozein kasutan, urtea amaitu aurretik izatea litzateke logikoena. Gobernu hau koordenada zehatz batzuetan sortu zen: ezker abertzalearen ilegalizazioa, ETA...
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko burua eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea Madrilgo Moncloa jauregian bildu ziren atzo goizean Euskal Herriaren egoeraren inguruan hitz egiteko. Basagoitik azaldu zuenez, ETArekin amaitzeko Patxi Lopez eta Iñigo Urkulluren "konplizitatea" bilatuko duela jakinarazi zion Rajoyri. Hala ere, presoen gerturatzea PPren lehentasunen artean ez dagoela adierazi du eta ETAri "desegiteko" eskatu dio.
Patxi Lopez lehendakariak “diktadore” jarrera erakutsi du sektore publikoan nabarmendu diren lan gatazken aurrean. Murrizketa antisozialak eginez, borrokan jarri dituzte sindikatuak, eta batez ere, sektore publikoko langileak. Osakidetzan, Hezkuntzan eta Bilboko Metroan jadanik hasi...
HAUTESKUNDE USAINA bapo ari da barreiatzen euskal politikan. Espero bezala, ezker abertzalearen proposamenak ez du lortu Aralar eta EAren baiezkorik, baina ezker abertzaleari, besteak beste, kanpaina prestatzeko aukera eskaini dio horrek, nahiz eta oraindik ez dakien legez egon ahal izango den...
Portugalete (Bizkaia), 1959. PSE-EEko idazkari nagusia. Ibarretxe auzian auzipetua dago. Lasai agertu zaigu halere: “Epaiketa ezerezean geratuko da”. Halaber, Ibarretxek herri galdeketa hobetsi eta Gernikako Estatutuaren heriotza iragarri badu ere, lehendakariari Euskadi errealaz berba egitea ahaztu zaiola esan digu: “Euskal politika jira-bira dabilen noria balitz bezala agertu arren, politikagintzak arazoak konpontzen ditu. Niretzat politika batez ere konpromisoa da”.