François Hollande Frantziako presidentearen urtebeteko agintaldiaren harira, Ezkerreko Fronteak salatu du beste eredu sozio-ekonomiko bat helburu lukeen aldaketa zantzurik ez dagoela. Jean Luc Mélenchon Ezkerreko Alderdiko buruak austeritate politika kritikatu eta Seigarren Errepublika aldarrikatu du.
Ipar Euskal Herriko agente sozial, sindikal eta politikoen gehiengoak konponbidearen beharra aldarrikatu du asteburuan egin den Baionako Foroan. Lokarri, Bake Bidea eta Baionako Unibertsitateak antolatu zuten, eta nazioarteko bitartekarien laguntzarekin, eragile politikoen mahaia sortzeko prestutasuna erakutsi zuten. Datorren urtean lanean jarraituko dutela adierazi zuten.