Piztu Ezazu Argia 970x90

Dispertsioaren aurkako flashmoba Burlatan

Burlatako jaien baitan, euskal presoen sakabanaketaren aurkako flashmoba egin zuten abuztuaren 15ean. "Eman pausoa" presoen aldeko dinamikak antolatu zuen ekimena.  

50 euskal preso inguru aske geratu daitezke Frantziako espetxealdia kontuan hartuta

Espainiako Auzitegi Nazionala 50 preso ingururen kaleratzea aztertzen ari da Frantzian igarotako espetxealdia aintzat hartuta, Noticias taldeko egunkariek argitaratu dutenez. Langraiz bideko Josu Garcia Corporales presoa izan daiteke aldaketak eragindako lehena; tramite guztiak eginda, edozein unetan askatu dezaketela jakinarazi dute.

Kartzelako angelu itsuak

Hemen naiz, ez gelditzeko baina: Markel Ormazabal. Txalaparta, 2014

Preso gaixoen etxeratzearen aldeko ekintza Gasteizen

Gaixotasun larriak dituzten presoen egoera salatu eta aske utz ditzatela eskatu dute Gasteizen, Artium museoaren aurrealdean egindako ekintza honetan.

ETAko presoen kondenak "gehiegizkoak" direla dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek

Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.

Gaixo dagoen Ibon Fernandez Iradi presoa libre uzteko eskatu dute Lasarte-Orian

Joan den ostiralean jakin zen Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren kondena-suspentsioa onartu zuela epaitegiak, baina aske geratzea zailtzen duten zenbait baldintzekin. Bere askatasuna eskatuz mobilizazioa egin dute Lasarte-Orian.

Josu Uribetxeberria baldintzapean aske geratuko da

Josu Uribetxeberria preso arrasatearra baldintzapean aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, etxeko atxiloaldia bertan behera utzita.

Preso-iheslarien itzulera eta herritarren parte hartzea izango dituzte ardatz Foro Sozialaren jardunaldiek

Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak antolatuta, bi lan-saio egingo dira datozen egunetan: hilaren 20an herritarren parte-hartzea izango dute eztabaidagai Iruñeko Baluarten, eta 21ean preso eta iheslarien itzultzeaz arituko dira Bilboko Euskalduna Jauregian.

Sare aurkeztu dute, preso eta iheslarien eskubideen aldeko mugimendua

Teresa Toda kazetariak eta Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak aurkeztu dute Sare herri mugimendua, Donostian. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egingo du sareak.

8.000 lagunek eskatu dute Baionan konponbidea euskal presoentzat

8.000 lagun egon ziren, antolatzaileen arabera, larunbatean Baionan euskal presoen eskubideen alde antolatutako manifestazioan.

Oier Andueza presoari eraso egin diote Murtzia II espetxean

Murtzia II espetxeko funtzionarioek Oier Andueza presoari eraso egin eta isolamendura eraman dutela salatu du Etxeratek. Halaber, Sevilla II kartzelan dagoen Rufino Arriaga bisitarik gabe utzi zuten maiatzaren 31n.

'Konponbidea', preso eta iheslarien eskubideen aldeko plataforma berria

Herrira legez kanpo utzi ostean, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde lan egingo duen plataforma berria aurkeztuko dute igandean Donostian.

Bizi! eta Frantziako 15 pertsona ezagun 'Ni ere banoa' manifestazioarekin bat

Ekainaren 14an Baionan euskal preso eta iheslarien Euskal Herriratzearen alde egingo den manifestaziorako atxikimenduak biltzen ari dira, “Ni ere banoa” ekimenarekin. Babesa adierazi diote Bizi! mugimendu altermundialistak eta Frantziako Estatuko zenbait lagun ezagunek, tartean dira, besteak beste, Pierre Tartakowsky Giza Eskubideen Ligako presidentea eta Bruno Solo aktorea.

Gaixo dauden presoak etxeratzeko eskatu dute Ondarroan

Larri gaixo dauden hamabi euskal presoak etxera ekartzeko eskatu dute larunbatean Ondarroan. 12:30ean hasita, Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera! lemapean kaleak bete dituzte herritarrek.

Preso gaixoak aska ditzatela eskatuko dute larunbatean Ondarroan eta Baionan

Etxerat elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu larunbatean Baionan eta Ondarroan, Ibon Fernandez Iradi, Iosu Uribetxeberria eta larri gaixorik dauden gainontzeko presoak aska ditzatela eskatzeko.

25 urteko maitasun istorioa

Gaztela zaharreko errepidetako gurdi-gidari moderno haiek nekez irudika zezaketen 25 urte geroago oraindik atzera aurrera ibili beharko zutenik ipar-hego.

Dispertsio politikaren 25. urteurrenean, eskubide urraketa salatu dute Etxeratek eta Amaiurrek

1989an jarri zen martxan euskal presoen gaineko dispertsio politika. Data hura gogoan, Etxerat taldeak elkarretaratzeak deitu ditu gaur Hego Euskal Herrian Espainiako Gobernuak dituen ordezkaritzen aurrean, 12:00etan.

Gure esku dago noizko

Iparretarrak taldeko sortzaileetako bat Filipe Bidartek jarritako olerkia Palestinan egindako argazki honi.

Ibon Fernandez Iradi aske utzi ala ez ekainaren 20an erabakiko da

Esklerosi anizkoitza du Ibon Fernandez Iradik, eta Lannemezango espetxean (Okzitania) dago preso. Frantziako Kondenen Betearazteko Auzitegiak zigorra kentzeko eskaera aztertu ostean erabakia ekainaren 20ra atzeratzea erabaki du Kazeta.info-n irakur daitekeenez.

Fernando Sota atxilotu du Guardia Zibilak Tafallan herritarren elkartasun artean

Fernando Sota tafallarra atxilotu du Guardia Zibilak, euskal presoen argazkiak jartzeagatik urtebeteko espetxe zigorra bete dezan.

Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.

Ekaineko konponbidearen aldeko Baionako manifestazioa bultzatzeko kanpaina abian

Hainbat erakundek deituta, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute Baionan ekainaren 14an. Deialdia bultzatzeko Ni ere banoa kanpaina jarri dute martxan.

Ibon Iparragirre presoa jipoitu dutela salatu du familiak

Presoaren familiak salatu du igandean Iparragirrek Basauriko kartzelan jasotako erasoa bi funtzionarioen eskutik. Joan den martxoaren 7an kartzelaratu zuten Iparragirre gaixotasun larri bat daukan arren. 

Preso eta iheslarien aldeko antolakunde berria ekainean

“Organismo anitz eta parte-hartzailea” izango da  preso eta iheslarien eskubideen alde ehuntzen ari den herritar sareak ekainean sortuko duena.

Fernando Sota tafallarra ezkutuan da bere aurkako espetxeratze agindua salatzeko

Espainiako Auzitegi Nazionalak Fernando Sota Tafallako gaztearen aurka urtebeteko kartzela zigorra ebatzi du presoen argazkiak jartzeagatik. Sota ezkutatu egin da espetxeratua izan ez dadin, eta bideo batean ezkutatzeko erabakiaren arrazoiak azaldu ditu.

Irabazlea, memoria eta presoak

36ko gerran zer gertatu zen? Ba ote da memoriaren gutxieneko adostasuna Espainian? Eta Euskal Herrian? Zein ote da gerra zibil haren kontakizuna? Haren amaieratik 75 urtera, oro har, bi ikuspegi nagusi behintzat izan dira eta badira Espainian. Eta Trantsizioa zer eta nolakoa izan zen?...

Ginena garelako

Haustura demokratikoa aldarrikatzetik, Espainiako marko juridiko eta instituzionala arbuiatzetik, eta horren guztiaren alde egiteagatik borroka armatua egin eta defendatzetik, hara nora iritsi garen: Espainiako marko juridiko instituzionala onartu dugu, aurretik hori onartu duenari...

Konponbideak presoen eskubideei buruzko topaketak antolatu ditu Eskoriatzan

Konponbidea ekimenak datorren apirilaren 12an Eskoriatzako Unibertsitatean presoen eskubideen aldeko gogoeta topaketak antolatu ditu. Ekimena esparru eta ideologia anitzeko jendeak bultza du, eta “giza eskubideak, konponbidea eta bakea” aldarrikatzen dute.

Euskal gatazkaren egoeraz hitz egingo da atzerrian, VIII. Elkartasun Astean

Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideek hainbat ekimen antolatu dituzte Europan eta Latinoamerikan Euskal Herriko egoeraz informatzeko. Italian, Bolivian, Txilen, Kolonbian eta Argentinan izango du oihartzuna Elkartasun Asteak.

"Biktimei eragindako mina ez dela justua izan aitortzea oinarrizkoa da"

HB, Lurraldea, Elkarri, Lokarri eta Baketiken ibili ondoren, Jonan Fernandez (Tolosa 1962) Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkaria da 2013ko hasieratik. Bakea, bitartekaritza lanak, bizikidetza eta giza eskubideen esparruetan egindako lanak gorputz sendoa ematen dio zereginari konfiantzatik ekiteko. Lanaren zailtasunen adierazgarri izan liteke: bere hitzei baikortasuna darie, baina aldarteak etsipen kutsu bat ere adierazten du.
INFORMAZIO OROKORRA

600 lagun baino gehiago daude preso Euskal Herriko gatazka politiko eta armatuaren ondorioz. Gehienak Espainiako eta Frantziako Estatuetako kartzeletan sakabanatuta daude, euren senideetatik urrun.

Multimedia

2014-01-09  |  Presoak

Preso politikoak eta gatazkaren konponbidea (EPPK, Sahara eta Kolonbia)

Gazte Danbadan egin zen Euskal Herriko, Saharako eta Kolonbiako preso politikoen inguruko solasaldia. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko, Saharako askapen borrokako eta Kolonbiako Marcha Patrioticako kideak preso politikoek bizi duten egoeraz mintzo dira.

2013-12-11  |  Presoak

Tantaz tanta olatua

2013ko abenduaren 7an euskal preso eta iheslarien eskubideen alde Durangon eginiko olatu herritarra. 2014ko urtarrilaren 11ko euskal preso politikoen eskubideen alde urtero antolatzen den Bilboko manifestazioari begira.

2013-11-22  |  Presoak

Zergatik itxi dute Ateak Ireki?

Ateak Ireki euskal komunikabidea itxi egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri batean. Bideo honetan azaltzen da zer zen Ateak Ireki eta zergatik itxi egin duten.  Egilea: Ateak Ireki

2013-09-27  |  Presoak

31 urte

Jose Mari Sagardui 'Gatza' kartzelan urte gehien (31 urte) pasa dituen euskal presoari buruzko lana. Preso ohi zornotzarraren eta bere hurbilekoen bizipenak kontatzen ditu. Zuzendariak: Maitane Serrano eta Lander Iruin

2013-06-21  |  Presoak

Irria dario haizeari

838 kilometro. Hori da Errezil herritik Granadako Albolote espetxera dagoen distantzia. Eta hori da Errezilgo Ezamaun baserriko familiakastebururo Maritxu Uzkundun ikustera egiten duen bidaia. Anttoni,Begoña eta Ihintza jarraituko ditugu “Irria dario haizeari ”dokumentalean,...

2013-05-23  |  Presoak

Gazteak eta espetxea

Markel Ormazabal eta Aiala Zaldibar espetxean izan diren bi gazte hauei Topatu.info-k egindako elkarrizketa.

2013-03-04  |  Presoak

Ion Markel Ormazabal, Jarrai-Haika-Segi auziko preso ohia

Kartzelaz, kartzelan bizitakoaz eta kartzelan izan den denboran gertatutakoaz galdetu diote Irutxuloko Hitzan Ion Markel Ormazabali (Donostia, 1982). Ocañako espetxean (Toledo, Espainia) preso egon da sei urtez, Jarrai-Haika-Segi auziaren harira. Bilbon, 2007an, Esperantza frontoian...

2013-01-14  |  Presoak

Emakumea eta kartzela

2012ko abenduaren 18an Bilboko Kafe Antzokian burututako mahai ingurua, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Herrira mugimenduaren ekimenez. Hizlariak: Olatz Dañobeitia, Larraitz Ugarte, Irati Tobar eta Ainhoa Gutierrez. Moderatzailea: Irune Berro. Iturria: Topatu.info

2012-12-10  |  Presoak

Presoen aldeko mobiLIPDUBzioa Durangon

2012ko abenduaren 8an Herrira mugimenduak Durangon egindako mobiLIPDUBZIOa

2012-11-26  |  Presoak

"Herrira Noa" ekimen kulturala

2013ko urtarrilaren 12an burutuko den manifestazioari begira, ekitaldi sorta baten lehendabiziko kapitulua idatzi zuten azaroaren 17an Gernikan euskal preso eta musikariek. Poesia eta doinuak ederki uztartu zituzten protagonistek oraindik ehunka ohe huts daudela gogoratzeko. Iturria:...

2012-11-22  |  Presoak

Denbora

Herrira mugimenduak Herri Mobilizazio Orokorra egingo du datorren 2013ko urtarrilaren 12an Bilbon. Hitzordu historikoa izango da eta euskal jendartearen gehiengo zabal batek baiezko borobila emango dio giza eskubideen errespetua, konponbidea, bakea eta espetxe politikaren aldaketari....

2012-05-22  |  Presoak

Presoen eztabaidari tiraka

Euskal Herrian ireki berri den prozesuan Euskal preso politikoen afera alderdi politiko zein gizartean ahoz aho dabil. Bideo honetan, hainbat iritzi bildu ditugu, azken asteetako mugimenduak kontutan harturik, presoen etorkizunaren inguruan hausnartzeko. 

2012-04-10  |  Presoak

Gartzela

Ana bere amaginarrebarekin, Martinarekin, bizi da. Anak aske dela uste du, baina preso bizi da Martinaren etxean. Gero eta itolarri handiagoa sentitzen du, baina konturatzerako preso dago. Zuzendaria eta gidoilaria: Iban Lizarralde Zuzendari laguntzailea eta muntaketa: Eneko...

2012-02-09  |  Presoak

Zer behar da gartzelatik ateratzeko?

Mikel Antza preso politikoak idatzi eta narraturiko ipuina Herrira mugimenduaren aurkezpen publikoan.

2012-01-27  |  Presoak

Odon Elorza: "Amnistia eskatzeak bake prozesua kaltetzen du"

Donostia, 1955. Donostiako alkate hogei urtez izana. PSE-EEko kidea. Espainiako Kongresuan diputatu berria Gipuzkoatik: "Ez dut klase politiko barruan nire burua kokatzen. Espainiako Gorteek diputatuei ematen dieten pentsio-osagarri pribatuari uko egin diot” esan...

2011-10-14  |  Presoak

KM-0 - Sakabanaketaren hamaika aurpegi

Km-0 euskal gizartearentzat eta nazioarteko gizartearentzat euskal preso politikoen sakabanaketa eta bere ondorioak argitara zabaltzeko proiektua da. Errealitate hori islatzeko erabili duten lengoaiarik garrantzitsuena argazkigintza izan da. Irudien bidez, EPPK-ko presoen senide zein lagunek...

2011-07-12  |  Presoak

Amaia Izko, euskal preso politikoen abokatua

Iruñean jaioa 1971n. Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kide izana. AEKn ikasi zuen euskara, baita gerora AEKn bertan irakasle aritu ere. Iruñean hasi zen abokatu lanetan 1996an. Harrezkero euskal preso politikoen abokatu gisa jardun...

2009-05-28  |  Presoak

Gose greba gotzaindegian

1969an bost abadek itxialdia eta gose greba egin zuten Bilboko Gotzaindegian. Horren ondorioz espetxeratuak izan ziren, baina handik ihes egiteko zorian ere izan ziren. Beren hitzak bildu ditugu.

2008-05-11  |  Presoak

Juan Mari Olanorekin elkarrizketa

Juan Mari Olanorekin bildu gara Hernanin. Madrilen burutzen ari den AAMren aurkako epaiketan inputatua dago beste 26 kiderekin batera.

2007-09-02  |  Presoak

Marian Beitialarrangoitiarekin elkarrizketa

Paulino Luesmak Elorrio eta Hernaniko presoen batzordeen aurka egingo duela pil-pilean dagoen honetan, EAE-ANVren izenean Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiarekin egindako elkarrizketaren beste zenbait pasarte bildu ditugu bideo honetan.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys