PuntuEus

Bi hedabide hasiberri eta beste bat kolokan

Bilbon 26 taldek bat egin eta uriola.info webgunea sortu dute. Hedabideak, euskara elkarteak eta kultur taldeak dira 26 kideak, eta helburu baterako elkartu dira: Bilboko eguneroko informazioa euskaraz ematea. Mota guztietako gaiak jorratuko dituzte: kirola, ekonomia, ingurumena, kultura eta...

Kalitate azterketan ARGIA Europako handien gainetik

2014-02-02

Jon Torner Zabala

Euskal Herriko Unibertsitateko HGH (Hedabideak, Gizartea, Hezkuntza) ikerketa taldeak euskarazko hiru hedabideren kalitatea neurtu du, eta Europako bost komunikabide handiren emaitzekin alderatu. Argiak lortu du guztien artean notarik onena.

Le Journal du Pays Basque egunkaria argitaratzeari utziko diote

Ipar Euskal Herriko Le Journal du Pays Basque egunkaria arazo ekonomikoak direla eta itxiko dute. Hamabi urteko ibilbidearen ostean, abenduaren 21ean kaleratuko dute azken zenbakia.

Newsweek aldizkaria paperean argitaratuko da berriz

2013-12-04

ARGIA

Newsweek astekaria berriz paperean argitaratzeko prestatzen ari da. Iaz utzi zion AEBetako newsmagazine formatuko aldizkari ezagunak papereko edizioa argitaratzeari baina ez du denbora asko behar izan kioskoetara itzulera prestatzeko.

8 apunte kalitatezko kazetaritzaren etorkizunaz

2013-11-06

Lander Arretxea

Azken bi egunetan  150 bat lagun bildu omen gara Leioan, ‘Kalitatezko Kazetaritzaren Etorkizuna’ jardunaldietan.  14 hizlari interesgarrik, hainbat ikuspegi eskaini eta ehunka galdera gehitu dizkiote jatorrizko galderari: zein da kazetaritzaren (hedabideen, kazetarien, euskarrien…) etorkizuna?

Prentsa askatasunaren mapa mundia

Mugarik Gabeko Erreportariak taldeak prentsa askatasunaren mundu mapa argitaratu berri du. Hedabideek jasaten duten zentsura maila neurtu dute.

'Enbata' aldizkariak webgunea abiarazi du

2013-04-16

Jon Torner Zabala

Enbata Ipar Euskal Herriko aldizkari abertzaleak webgunea estreinatu du: Enbata.info. Politikak tarte handia duen arren, orotariko gaiak lantzen ditu aldizkariak, euskaraz eta frantsesez.

Presoen aldeko manifestazioa nazioarteko hedabidetan

2013-01-17

ARGIA

Urtarrilaren 12an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egin zen manifestazioak munduko hainbat hedabideetan oihartzuna izan zuen. Basque Peace Process atarian nazioarteko jarraipen horren bilduma osatu dute. 

Itzal luzearen hutsune potoloa

2013-01-04

Iñaki Uria

Seaskatik hasita, Zumalabe eta Goenaga, ez zen edonor Joxemi. Urbieta kaleko euskaltzale eta abertzale senide bateko seme, Donostiako lehendabiziko ikastolan ezagutu zuen, haurretan, klandestinitatea. Aurrerago euskaraz ikasteko ez zutela eta, Santo Tomas Lizeoa egin zuten bere aitak, eta beste hainbatek, euren seme-alabentzat. Haiek ere bazuten meritua!

Kultura luxu bihurtu da Suediako egunkarietan… eta hemengoetan

Literaturari eskainitako orrialdeak gutxitzea erabaki du Suediako Svenska Dagbladet egunkariak eta kultura saila “bizi estiloei” eskainitako atal bihurtzea –hau da, orrialde horiek modaz, etxea dekoratzeko aholkuz eta bidaiatzeko gomendioz betetzea–.

'Noticias de Gipuzkoa'-ko langileek greba egingo dute, lan baldintzak direla-eta

2012-12-28

ARGIA

Noticias de Gipuzkoa egunkariko langileek greba egingo dute urtarrilaren 4, 7, 8 eta 9an. "Helburua da negoziazioa desblokeatzea eta erregulazio espedientearen eraginak gutxituko dituen akordio baten alde lanean jarraitzea", diote sortu berri duten blogean, Joseba Kamioren Twitterrean irakurri dugun moduan.

Txetxeniako egunkari bat itxi dute bertako kazetari batek Putini galdera egin ostean

2012-12-24

Lander Arbelaitz

Txetxeniako Put Kadyrova (“Kadiroven modura”) egunkaria itxi dute bertako erakundeek, hedabideko erredakzio buruak Errusiako presidente Vladimir Putinek urtero egiten duen prentsaurrekoan bi galdera egin ostean. Lehen galdera Kaukaso iparraldeko ezegonkortasunari buruzkoa zen, eta bestea Errusia mailako irrati bati egin dizkioten murrizketei buruzkoa.

'Gara'-ko zuzendaria inputatu du Auzitegi Nazionalak iritzi artikulu batengatik

2012-12-20

ARGIA

Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak "terrorismoa goratzea" egotzi dio Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendariari, abuztuaren 16an Bilboko Alde Zaharreko hainbat auzokidek sinatutako iritzi artikulua argitaratzeagatik. Sotok bere gain hartu du artikulua plazaratu izanaren ardura, baina gaineratu du argitaratu aurretik ez zuela irakurri, eta berarentzat ezinezkoa dela Garan publikatzen den guztia kontrolatzea.

'Gara'-ko zuzendaria Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dute

2012-12-19

ARGIA

“Terrorismoa goratzea” egotzita Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dute Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendaria. Inputatu gisa deklaratuko du Sotok, Eloy Velasco epaileak deituta. Egunkari horretan kaleratutako iritzi artikulu batengatik inputatu du Soto epaileak, artikuluaren egileak lehenago ere inputatuak izan diren arren.

Newsweek astekariak paperean argitaratzeari utziko dio

2012-10-19

null

80 urtez paperean argitaratu ostean, Newsweek astekariak iragarri du aurrerantzean Interneten bakarrik publikatuko dela. Abenduaren 31ean ikusiko du argia paperezko azken Newsweekek. Duela bi urte The Daily Beast sareko albisteen atariak erosi zuen AEBetako aldizkari enblematikoa eta paperari agur esateko erabakia jabe berriek eman nahi dioten norabidearen adierazgarri da.

Entzun!: Hamarkada bat adi

90eko hamarkada erdialdean, hainbat musika zalek Euskal Herriko prentsa idatzian musikaren arloan zegoen hutsunea betetzeko beharra ikusi zuten. Euskara eta gaztelera uztartzen zituen El Tubo musika aldizkaria desagertua zen eta euskara hutsezko argitalpena kaleratzea otu zitzaien. Hala, Imanol eta...
Multimedia

2009-04-30  |  Prentsa

Herria astekaria

Herria astekariaren 3.000. zenbakia plazaratu da udaberria iritsiz batera. 65 urteko ibilbidea egin du astekariak, azken seiak Janbattit Dirassar zuzendariarekin.

1970-01-01 Prentsa

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys