Piztu Ezazu Argia 970x90

Pedro Grijalbaren azken erreleboa

Hernaniko Kronika egunkariak jakinarazi digu: “Pedro Grijalba hil da, amiantoak eraginda“. 57 urte ez da aski zahar bizia amaitu zaizula onartzeko. Grijalbari lanerako ezintasuna aitortzearekin batera jakinarazi zioten: asbestosiak jota zaude, hilabete gutxiko bizia daukazu. Jesus Uzkudun CCOOko sindikalista historikoak esanik dakigu langile ezkertiarrak erabaki zuela “morir matando“, esan nahi baita bere kasua kontatuz herriari.

Genero berdintasuna oinarri, errenta aitorpen bateratua ezabatzeko gogoeta Gipuzkoan

Errenta aitorpen bateratua ezabatzeari buruzko "gogoeta sakona" abiatuko duela iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. "Indarrean dagoen planteamenduak emakumeak lan merkatura sartzea oztopatzen du, eta ohituraz emakumeen gain geratzen diren etxeko lanen eta zaintzaren paperak indartzen ditu".

Gutxieneko soldata, Espainiako Bankuaren jomugan

2013-06-03

Lander Arretxea

Luis Linde Espainiako Bankuko gobernadoreak lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten langileen kasuan gutxieneko soldata ezabatzea proposatu du argitaratu berri duen txostenean. Jublizazio adina 67 urtera atzeratu eta hitzarmen kolektiboak ezabatzeko beharra ere aipatu du.

Zatoz Alemaniara, lana nahi duten ausarten paradisura

“Zoazte Alemaniara” diotse gazte espainiarrei, gureei barne, 1971n Pedro Lazagaren “Vente para Alemania, Pepe” film lotsagarri hartan kantatutako antzeko doinuan. Zain dauzkate araurik gabeko lanpostuen ugazabak. Ezagutu Mathilde Ramadierren istorioa. Arrakastarako jaioa dirudien emakume gazte bizkor baten bizipenak dira.

Alemaniako %1ak lan baldintza hauek eskainiko dizkizu

Europa hegoaldeko gazte asko ari dira Alemaniara joaten lan bila eta erakunde publikoek apustu hori babesten dutela dirudi (Lanbidek, EAEko enplegu zerbitzuak, duela gutxi iragarri duen praktika programa ikustea besterik ez dago). Herrialde hartako ekonomia ustez sendoaren ifrentzua erakutsi du Carmela Negrete kazetariak Rebelionen.

Bangladesheko fabriketan suteen aurkako plana sinatu dute arropa marka handiek

Mendebaldeko arropa marka nagusientzat lan egiten zuen azpikontratatutako fabrika batek su hartu zuen Bangladeshen joan den apirilean eta 1.127 lagun hil ziren. Horrek bultzatuta, 31 enpresa handik (gehienak europarrak) akordioa sinatu dute, Bangladeshen azpikontratatutako fabriketan sute arriskuaren kontrako segurtasun planak martxan jartzeko.

Kukuxumusuko langile ohiek euren errealitate “gordina” salatu dute

2013-05-10

Martin Vicioso

Kukuxumusuren bulegoetako eta egoitza nagusiko langileen %62a kaleratu zituzten Otsailean Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztuta. Euren errealitatea azaldu dute prentsa ohar baten bitartez.

Etxeko langileek salatu dute ezkutuko ekonomia bultzatzen duela lege erreformak

2013-04-02

ARGIA

Etxeko langileei eragiten dien dekretua ezarri du Espainiako Gobernuak eta lege berria gaurtik aurrera izango da indarrean. Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak salatu duenez, lege horrek ezkutuko ekonomia areagotuko du sektorean eta kontraturik gabe utziko ditu etxeko langileak.

Alemaniara goaz?

2013-03-14

Urko Apaolaza

Expansión egunkariak albiste deigarria publikatu du egunotan: “Espainia Alemaniaren eredurantz doa: enpresen errentek, soldatena gainditu dute 30 urtean lehen aldiz”. Egunkariak erabili ohi duen hiztegi ekonomizista murtxikatuz, artikuluak egoera berriaren abantailak eta onurak azpimarratu ditu. Krisiak Espainiaren ekonomia norabide onean jarri omen du.

Alemaniako harresi berria

2013-03-06

Urko Apaolaza

Alemaniara bizitzera joan diren Europar Batasuneko herritarrek ez dute Estatuaren laguntzarik jasoko ezer kotizaturik ez badute. Gisa horretan, hegoaldeko europarrak ekialdekoekin parekatu dituzte –ekialdekoek lehen ere ez zuten halako eskubiderik–, eta Merkelen Gobernuak harresia eraiki du emigrante berriok Alemaniako ongizate sisteman ez sartzeko.

Alemaniaren enplegu tasa onak, langileen eskubideen kontura

2013-02-25

Martin Vicioso

Alemaniak 1990ean bateratu zenetik langabezia tasa baxuena aurkeztu du 2012ko azken hiruhilekoan. Hala ere, Garak gaur azaltzen duen moduan, gero eta pertsona gehiago dago soldata minimoen truke edo minijob erregimenean lan egiten.

Emakumeek gizonek baino %22,55 gutxiago irabazten dute Espainiako Estatuan

2013-02-19

ARGIA

INE Espainiako Estatistika Institutuko 2010eko soldata inkestaren arabera, Espainiako Estatuan gizonek baino %22,55 gutxiago irabazten dute emakumeek lanean. Gizonen soldataren batez besteko bera kobratu ahal izateko, emakumeak urtean 82 egun gehiago egin beharko lituzke lan.

Haurren pobrezia eta gazteen langabezia

2013-02-10

Juan Mari Arregi

Haurren pobrezia eta gazteen langabezia; azken egunotan erabili diren bi termino. Egungo krisi ekonomikoaren ondorioz bizi dugun errealitate gordina adierazteko bi espresio dira. Merkatuen (banku handiak, finantza erakundeak, inbertsio funtsak, multinazionalak…) kapitalismo basatiak...

Espainiako patronalak 645 euroko soldatak bultzatuko ditu gazteentzat

Gazteentzako lan kontratu berria proposatu dute CEOE Espainiako enpresarien elkarteak eta enpresa txiki eta ertainak biltzen dituen CEPYMEk. Hilean 645,30 euro kobratuko lituzkete, hau da, Espainiako Estatuko gutxieneko soldata.

"Izorratuenak babesteko gai ez bagara, ez dizkigute lan eskubideak itzuliko"

2012-09-23

Urko Apaolaza

Iruñerriko Langabeen Kolektiboak 2011ko martxoan egin zuen lehen asanblada irekia, geroztik asteartero elkartzen dira Diputazioko eraikinaren aurrean, arratsaldeko 19:00etan. Egungo enplegu politikak salatzea eta irtenbideak bilatzea dute helburu. Asanbladak bat egin du irailaren 26ko greba orokorrarekin. Israel Gonzalez (Iruñea, 1981) asanbladako kidearen esanetan “greba soziala behar du izan, laborala baino gehiago”.

Unibertsitatean ikasi, lana aurkitzeko ez baina zorra egiteko

2012-07-15

Pello Zubiria

Apirilaren 25ean 1Trillion Day eguna ospatuz salatu zuten gaurko eta batez ere atzoko ikasle askok Amerikako Estatu Batuetako irakaskuntza sistemak munduan harro erakusten duen bikaintasunaren ifrentzua: unibertsitate ikasketak burutu ahal izateko milioika herritarrek pilatu dituzte zor itzelak. Lanik ez baina zorra ekarri diela unibertsitateak.

Kontsumo merkea garesti ordaintzen da

Bazar txinatar handi baten modukoa da gaur egungo kontsumoa: euro gutxiren truke, Londresera bidaia dugu RyanAir hegazkin konpainiarekin, etxerako telebista erraldoia Media Markt-en, eta egongela apaintzeko mahaia Ikean. Kontsumo atsegina eta merkea, bai, baina beharginen, lan esplotazioaren eta zalantzazko jokabideen kontura.

ANOREXIAREN BESTE IKUSPEGIA

1999-10-17

Jabier Agirre

Aurreko ale batean Osakidetzako datuak eta iritziak aipatzen bagenituen, oraingo honetan txanponaren beste aldea aipatuko dugu. Eta basoa erdi-beteta edo erdi-hutsik ote dagoen eztabaidatzen hasi baino lehen, esan beharra dago desberdintasun handiak daudela arazo berari (anorexiari eta bulimiari,...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys