Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.
Arantza Quiroga ez da Antonio Basagoiti EAEko PPko burua ordezkatzeko hautagai bakarra, baina bai nagusia, Madrilgo eta EAEko PPko kideen artean duen babesagatik, bere jarrera "kontserbadorea" dela medio.
Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak politika utzi eta Santander bankuak Mexikon duen egoitzan hasiko da lanean, eszedentzia bat baliatuta.
Amaiurreko Iñaki Goioagak torturen inguruan egindako galderei erantzuteko, Torturaren Prebentziorako Batzordeari (ECPT) emandako argudio berak eskaini zituen atzo Senatuan Mariano Rajoy Espainiako presidenteak: “Espainian pertsona guztien eskubideak eta askatasunak bermatzen dira”.
Presoen gerturatzeaz ere hitz egin zuten Urkulluk eta Rajoyk joan den apirilaren 10ean egin zuten bileran, asteburuan EuropaPressek iturri jeltzale eta popularrak aipatuz zabaldu duenez. EAEko lehendakariak euskal presoen aferan pausoak emateko eskatu zion, Madrilen inmobilismoa baliatuz “ezker abertzalea biktimismoa egiten ari baita” Urkulluren ustez. Rajoyk dena entzun bai, baina ez zuen aldaketarik hitz eman.
Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta PPko Antonio Basagoitirekin atzo bildu ostean, bi alderdiak aurrekontuetan “gutxienekoen akordio” batera iristea gertuago egon liteke.
EAEko Lehendakariak eta Espainiako presidenteak lehengo astean isilpeko bilera izan zutela jakinarazi du ABCk. Batez ere kontu ekonomikoak izan zituzten mintzagai, baina bakegintzaz ere aritu ziren.
Iruñeko alkate Enrique Mayak CAN auziarekin duen erlazioa kontuan hartzekoa dela kontsideratu dute udaleko UPNren oposizioko alderdi guztiek, PPNk izan ezik.
Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak asteartean adierazi du Barcinaren aurkako zentsura mozioaren aldeko botoa emango duela. Bilduk eta Aralar-NaBaik aurkeztutako mozioak jada Ezkerraren eta Geroa Bairen bermea du, beraz. Hala ere, ez da nahikoa izango aurrera ateratzeko, PSNk argi adierazi baitu ez duela alde bozkatuko.
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE bihar eratuko den Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldean izango dira. PPk, berriz, gaur argitu duenez, ez du parte hartuko. Etorkizunean "erabilgarri" ikusten badu batuko da ponentziara. EAEko lau alderdi bozkatuenak bakegintzarako foro batean elkartzeko aukerak, beraz, itxaron egin beharko du.
Espainiako Gobernuak BEZa igotzeak arte eszenikoen sektorea itolarrian jarri du: Norka Chiapussok Artez aldizkarian idatzitako artikulu batek ematen du larritasunaren neurria. FAETEDAk (Espainiako Estatuko Antzerki eta Dantza Elkarteen Federazioa) zergaren inpaktua aztertzen duen txostena aurkeztu zuen martxoaren 21ean Chiapussok dioenez eta zenbakiak izutzekoak dira.
Bizkaiako Kaleratzeak Stop plataformak bere lehen ‘escrachea’ egingo du ostiral honetan PPk Bilbon duen egoitzaren aurrean. Eztabaidatzen ari den hipoteka-exekuzioen arautegi berriari buruz PPren jarrera salatu nahi dute. Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak berak esan zuen kaleratzeen aurkako plataformek erabiltzen dituzten borroka teknikak “ETAren munduarenak bezalakoxeak” direla.
Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.
"Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera bera egiten du askok: ETAk zergatik ez ditu oraindik armak entregatu? Batasunak zergatik ez du bere errua aitortu? Orain konturatu gara hortik bizi diren pertsonak daudela, eta ez zaiela ETA desarmatzea interesatzen. Horietako bat da Currin".
Eusko Legebiltzarreko bake eta bizikidetza ponentziaren hasiera atzeratzeko eskatu du ohar baten bidez Bakartxo Tejeria (EAJ) Parlamentuko zuzendariak, atzoko batzarrean izandako eztabaida giroak bultzatuta. Ponentzia atzo bertan hastekoa zen. “Ahalik eta azkarren egingo” dela agindu du, “denok bake eta bizikidetzarako oinarriak finkatzeko prest gaudenean”.
EAJren Gobernuak Eusko Autonomia Erkidegoarentzat aurkezturiko aurrekontuek, Madrili eta Bruselari men egiten diete. Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian langabezia eta miseria eragiten ari den filosofia bera, hain zuzen.
Eusko Jaurlaritzaren 2013. urterako aurrekontu proiektuak %10,8ko murrizketa aurreikusi du: 9.316,7 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino 1.132 milioi euro gutxiago. Gizarte gastuetara 711,5 milioi euro gutxiago bideratuko dira, iaz baino %9,3 gutxiago.
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak onartu du "arazoak" daudela EAEko Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektua aurrera eramateko. Dena den, egitasmoarekin jarraitzeko "konpromisoa" agertu du, eta Jaurlaritzako ordezkariekin hitz egingo duela gehitu du, konponbideak aurkitu ahal izateko.
Madrilgo Diputatuen Kongresuak, atzo egindako saioan, ez zuen onartu frackinga debekatzeko Izquierda Plural taldeak aurkeztutako ekimena, PPk, UPyDk eta CiUk aurka bozkatuta. EAJ, UPN eta FAC abstenitu egin ziren, eta PSOEk eta Amaiurrek, berriz, ekimenaren alde bozkatu zuten.
EAJk, PPk eta UPyDk haur eskoletan gaztelaniari leku gehiago ematea babestu izana "harriduraz" eta "kezkaz" hartu dutela adierazi du Paul Bilbao Kontseiluko zuzendariak, Info 7 irratiak egindako elkarrizketan. "Erabakiak haurren eskubideak urratzen ditu", esan du.
PPk aurkeztu zuen atzo Legebiltzarrean Haurreskola Partzuergoko eskoletarako proposamena. Ingelesa eta gaztelania erabiltzeko proposamena zen, baina ez zuen aurrera egin. Azkenean, erdibideko bat onartu zuten PPk, EAJk eta UPyDk. Gaur egun, EAEko Haurreskola Partzuergoko eskoletan euskara hutsean aritzen dira.
PP eta PSOE hondoratzen ari dira, biak batera, El País egunkariak igandean argitaratutako boto-asmoei buruzko inkestak erakusten duenez. 1978tik Espainiako Estatuan nagusitu den bi alderdiko eskemaren bukaera ote?
Calixto Ayesa Nafarroako Gobernuko osasun kontseilari ohiak komunikatu bat plazaratu du Luis Barcenasen dokumentuetan Jaime Ignacio del Burgoren izenean agertutako ordainketak berarentzat zirela esanez. Kargua hartzean kontsulta itxi behar izateagatik alderdiak emandako “behin-behineko konpentsazioa” dela azpimarratu du.
Estatuko Fiskal Orokorrak, Eduardo Torres-Dulcek, PPko buruzagiak ikertzeko nahikoa arrasto badela adierazi du. PPk bihar izango den ezohiko bilera batera deitu du zuzendaritza.
Eraikuntza enpresetako buruek eta beste hainbat enpresarik PPri emandako milaka eurotako dohaintzak, alderdiko buruzagi nagusien artean banatzen zituen Luis Barcenas diruzainak. Aznar, Rajoy, Rato, Alvarez Cascos, Cospedal, Arenas eta Acebes ageri dira El País-ek gaur argitaratutako zerrendan.
EAJren eta PPren arteko harremanak gero eta estuagoak dira. Bizkaiko Aldundian eta Gasteizko Udalean adostutako aurrekontuek bidea xamurragoa jarri diote Iñigo Urkullu lehendakariari Moncloarako bidaian. Baina oraindik badaude korapiloak askatzeko, zer gai sartu ditu maletan Urkulluk gaurko bilerara eramateko? Azken egunetan egindako adierazpenen arabera, hauek izan litezke horietako batzuk.
Gasteizko Udaleko akordioaren ostean aurreikusten zen moduan, EAJ eta PP bat etorri dira Bizkaiko Aldundiko aurrekontuen aurreproiektuan eta bien bozkek PSE-EEren eta Bilduren zuzenketak atzera bota zituzten atzo.
Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek "baiezko kritikoa" eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute.
PPk eta EAJk akordioa lortu zuten atzo Gasteizko Udaleko aurrekontuen inguruan. Legegintzaldiko lehen akordioa da bi alderdien artean eta Bizkaiko Aldundiaren premiek bultzatu dute.
Jorge Trías Sagnier PPko diputatu ohiak azaldu du nola ordaintzen zitzaizkien alderdiko buruzagiei 10.000 euroraino iristen ziren gainsoldatak eskudirutan, gaur El Paísen argitaratu den artikulu batean.